Agaricus pilatianus
Agaricus pilatianus | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Agaricales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Agaricaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Agaricus | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Agaricus pilatianus Bohus, 1974 | |||||||||||||||||||||||||||
Basionimoa | Agaricus xanthodermus var. pilatianus | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Agaricus pilatianus Agaricaceae familiako perretxiko espezie bat da.[1] Xanthoderma sekziokoa da, toxikoa, fenol usain handia du.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 6 eta 12 cm arteko diametrokoa, hasieran ganbila, gero lau-ganbila, kolore oso aldakorrekoa, normalean arrexka edo marroi-grisaxka, hondo zurixkaren gainean, ezkatatsu fibrilosoa edo garbi ezkataduna, igurtziz gero horitu egiten da. Ertz makurra eta soberakinarekin.
Orriak: Libreak, hasieran ia zuriak, gero arrosak ertz antzu eta zuriarekin, azkenik marroi-txokolate kolorekoak.
Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.
Hanka: Zilindriko samarra, eta pixka bat mehetua oinarrirantz, nahiko sendoa, zurixka, ukitzean oinarrian hori-kromo kolorez zikintzen da, eraztun oso bereizgarria, egitura bikoitza, goian eta iraunkorra.[2]
Haragia: Zuria, oinaren oinarrian, gogor zikintzen da horiz. Fenolaren antzeko usaina
Etimologia: Agaricus terminoa grekotik dator, perretxikoa esan nahi duen "agarikón" hitzetik.
Toxikotasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Toxikoa, xanthoderma taldeko guztiak bezala.
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Arretaz erreparatzen badiogu eraztunari eta hareazko habitatari, xanthoderma taldeko beste espezie batzuetatik bereiz dezakegu.
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udazkeneko espeziea, baina batzuetan udaberrian ager daitekeena, lorategi eta parkeetako lur hareatsuetan.[3]
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Europa.[4]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 338 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 288 or. ISBN 84-282-0865-4..
- ↑ Agaricus pilatianus: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.