Trikuputz
Trikuputza | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Agaricales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Agaricaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Lycoperdon | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Lycoperdon echinatum Pers., 1794 | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Trikuputza (Lycoperdon echinatum) Agaricaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Oso gaztetan, gleba zuria duenean, entsaladei gehitu daiteke. Gaztetan, arantzak egoera ezin hobean dituenean nahastezina da, baina arantzak erraz askatzen direnez, generoko beste espezie batzuekin nahas daiteke.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Karpoforoa: 3 eta 6 cm arteko diametrokoa, globo itxura samarrekoa, arantza luzez estalia edo metxa bereizgarriekin, okreak edo arre-marroixkak, hirunaka, piramide formako zatiak osatuz, heltzen denean, goialdetik ireki egiten da esporei bide emateko.
Gleba: Hasieran zurixka, azkenean heltzen denean, fuliginosoa edo arre-purpura kolorekoa.
Hanka: Ia hanka gabea edo senila.[2]
Etimologia: Lycoperdon hitza grezierazko "lupa de lupo"-tik dator, onddoak esporen hauts bafadak isil-isilik jariatzen dituelako. Echinatum epitetoa berriz latinetik dator, "echinatus" hitzetik, eztenez hornituta esan nahi du. Bere itxuragatik.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sukaldaritzarako baliorik gabea, nahiz eta pertsona batzuek oso gazteak direnean kontsumitzen dituzten exoperidioa kenduta.[3]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Pulcherrimun aldaera Lycoperdon echinatum delakoarekin bereizten da: eztenak erortzen direnean endoperidioa leun geratzen delako. Lycoperdon umbrinum delakoak kolore ilunagoa du, eta arantzak txikiagoak ditu.[4]
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udan eta udazkenean, pago basoetan batez ere, hala ere, beste hostoerorkorretan ere agertzen da.[5]
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Afrika, Europa, Erdialdeko Amerika, Ipar Amerika, Asia.
Galeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 697 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 520 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 589 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. JoseLuis Añanos Echo Editorial Pirineo, 618 or. ISBN 84-87997-86-4..