[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Lactarius subdulcis

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lactarius subdulcis
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaRussulales
FamiliaRussulaceae
GeneroaLactarius
Espeziea Lactarius subdulcis
Gray, 1821
Mikologia
 
orriak himenioan
 
txapel ganbila
 
himenioa adnatua da
 
hanka biluzik dago
 
espora kremak dauzka
 
mikorrizak eratzen ditu
 
jangarria da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Lactarius subdulcis Russulaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Jan liteke, baina zapore mikatz samarra du.

Kapela: 2 eta 6 cm bitarteko diametrokoa, ganbila, gero zabaldu egiten da eta ondoren erdian hondoratua, eta hor titi txiki bat izaten du. Ertza inkurbatua, mehea, izurtua eta, batzuetan, ildaskatua. Kolore arre-gorrixka du azalak, gibelaren kolorearen antzekoa. Ez du eremu zirkularrik, baina zain erradial batzuk egon daitezke tiriaren inguruan.

Orriak: Dekurrenteak, meheak eta estu, krema kolorea dute eta gero okre-laranja, orban marroiekin hautsitako eremuetan.

Horri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.

Hanka: Mehea, estuagoa eta kurbatuagoa beheko aldean, kapelaren kolore berekoa, baina krema kolore gehiagorekin goialdean eta oinarrian tomentu zurixka batez estalia, azpiko tonua ilunagoa du.

Haragia: Kapelaren diskoan baino ez du lodia eta kotoiaren antzekoa oinean. Zuria da eta gero arrosa bihurtzen da. Zimitz usaina du eta zapore gozoa, baina erregistro mikatzarekin. Kolorez aldatzen ez den esnea du, lehenbizi gozoa eta gero oso mikatza.[2]

Etimologia: Lactarius terminoa "lac" "lactis" esnetik dator, esneari dagokio. Latexa jariatzen dutelako ebakitzean edo haustean. Subdulcis epitetoa latinetik dator, pixka bat, esan nahi duen "sub" hitzetik eta gozo, esan nahi duen "dulcis" hitzetik. Latexaren zaporeagatik.

Jangarritasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Baliorik gabeko jangarria, hobe ez jasotzea.

Nahasketa arriskua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lactarius quietus delakoarekin, hau marroi argia edo matea da. Lactarius blennius espeziearekin, hau grisaxkagoa da. Lactarius hepaticus, honek koniferoetan irteten du. Lactarius decipiens, honen latexa zuria da eta hamar minutura hori bihurtzen da.

Sasoia eta lekua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udan eta udazkenean, hostozabalen basoetan, batez ere pagoetan.[3]

Banaketa eremua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europa, Japonia, Errusia, Australia, Jamaika, Ipar Amerika eta Himalaiako mendikatea.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 149 or. ISBN 84-505-1806-7..
  3. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 90 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]