[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Porphyrellus porphyrosporus

Wikipedia, Entziklopedia askea
Porphyrellus porphyrosporus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaBoletales
FamiliaBoletaceae
GeneroaPorphyrellus
Espeziea Porphyrellus porphyrosporus
BasionimoaBoletus porphyrosporus
Mikologia
 
poroak himenioan
 
txapel ganbila
 
himenioa adnatua da
 
hanka biluzik dago
 
espora purpurak dauzka
 
mikorrizak eratzen ditu
 
ez da jangarria

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Porphyrellus porphyrosporus Boletaceae familiako perretxiko espezie bat da.[1] Jangarri kaskarra, Leccinum generokoen antzeko kalitatekoa.

Sinonimoa: Boletus porphyrosporus.

Kapela: 5 eta 10 cm bitarteko diametrokoa. Gaztetan esferikoa, gero ganbila, azkenik irregularki lautu samarra. Azal lehorra du, belusduna gaztetan, gero ilegabea eta leuna; kolorea grisaxkatik arre-oliba edo arre-beltzaxkara doana du. Ertz fina du, lehenengo kurbatua, gero pixka bat garbaldua.

Tutuak: Nahiko luzeak, ia libreak, itsatsiak edo harizpi batez dekurrenteak. Kolorea argitik ilunera alda daiteke, arre-purpuraraino.

Poroak: Ertainak, biribilak edo angelutsuak, tutuen kolore berekoak, eta tutuak bezala presiopean pixka bat urdindu egiten dira.

Hanka: 4 eta 10 cm bitarteko garaierakoa eta 1 eta 3 cm bitarteko lodierakoa. Oro har, nahiko luzea, eta pixka bat lodiagoa behealdean. Kapelaren antzeko kolorea du, baina oliba koloreko tonu gutxiagorekin, eta luzetarako puntuz marratuta dagoela dirudi.

Haragia: Kapelarena, lehenik sendoa da, gero biguna; oinekoa haritsua da. Kolore zurixka du, baina ebakitzean tonu urdinxkak eta gorrixkak hartzen ditu, eta ia belztu ere egiten da. Usain garratza du eta akre samarreko zaporea.[2]

Etimologia: Porphyrellus terminoa grekotik dator, purpura, esan nahi duen "pophyreos" hitzetik. Bere kapelaren kolore marroi-gorrixkagatik. Porphyrosporus epitetoa ere grekotik dator, purpura esan nahi duen "porphyros" hitzetik. Esporen koloreagatik.

Jangarritasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jangarri kaskarra.[3]

Nahasketa arriskua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere koloreagatik nahastezina da.[4]

Sasoia eta lekua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udazkenean koniferoen mendiko basoetan eta baso mistoetan hazten da.[5]

Banaketa eremua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ipar Amerika, Europa, Japonia, Australia.

Espeziearen egoera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aranzadi Elkartearen arabera, Porphyrellus porphyrosporus desagertzeko arriskuan dauden onddoen eusko-kantauriar Zerrenda Gorrian dago.[6] Azken urteotan mikologia adituek onddo batzuen beherakada kuantitatibo eta kualitatibo handia egon dela ohartarazi dute. Adituen esanetan, egoera honek hainbat eragile ditu, tartean klima aldaketa, pestiziden erabilera eta bilketa masiboak.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 38 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 132 or. ISBN 978-84-617-0196-4. ISSN Es . Es..
  4. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 543 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  5. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 48 or. ISBN 84-282-0865-4..
  6. Zerrenda Gorria, Aranzadi Zientzia Elkartea

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]