Azpiarrosa goiztar
Azpiarrosa goiztarra | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Agaricales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Entolomataceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Entoloma | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Entoloma clypeatum P.Kumm., 1871 | |||||||||||||||||||||||||||
Basionimoa | Agaricus clypeatus | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Azpiarrosa goiztarra (Entoloma clypeatum) Entolomataceae familiako onddo espezie bat da.[1] Jateko ona da denbora askoan prestatzen bada, baina gordinik astuna da. Perretxiko arriskutsua da, beste Entoloma toxiko batzuekin nahas daitekeelako.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 5 eta 10 cm bitarteko diametrokoa, 12 cm-ra irits daitekeena. Ezkutu baten forma du, izenak adierazten duen bezala. Gaztetan ezkila formakoa, gero laua eta titiduna, ertz izurtua, leuna, higrofanoa. Arre kolorekoa edo gris-horixka, orban erradial gris ilun samarrekin.
Orriak: Lehenbizi zurbilak, gris argiak, gero arrosa kolorekoak esporengatik. Zabal samar, nahiko zabalak. Ertza irregularra dute eta oinerantz biribildu-itsatsiak.
Hanka: Zuria, kurbatua, gehienetan laburra, sendoa, beherantz mehetua eta oinak, oinarritik beste ale batzuekin bat eginda. Pixka bat grisaxkaz tindatuta, haritsu samarra. Horiz zikintzen da ukitzean.
Haragia: Zurixka, pixka bat arrea, samurra, haritsua, nahiko lodia. Irin freskoaren usaina eta zapore atsegina du.[2]
Etimologia: Entoloma grekotik dator: ertza barrurantz biribildua. Clypeatum epitetoa latinetik dator, ezkutua esan nahi duen "clypeus" hitzetik. Titidun kapelagatik.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jangarri ona.[3]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udaberriko espezie hau ez da inoiz nahastu behar Entoloma sinuatum delakoarekin, oso pozoitsua; udazkenean ateratzen da. Udaberriko Entolomen artean, jangarriak, honako hauek bereiz daitezke: Entoloma aprile perretxikoak txapel higrofanoa du, koipetsua; oin barnehutsa, gris-marroixka; orri grisaxkak eta haragi hauskorra. Entoloma sepium delakoak kapela ez du hain higrofanoa, zuri-marroixka; oina, zuntz gorrixkekin, eta intsektuen ziztadetan gorritzen den haragia. Entoloma saundersii espeziea belardietan hazten den udazkeneko espeziea da, kapela lodia du eta titiduna, ez da higrofanoa eta oin zuria du.[4]
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udaberrian eta uda hasieran, leku belartsuetan. Soropilaren antzera hasten da eta ugaria da.[5]
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanada, Alaska, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Guadalupe, Bolivia, Europa, Errusia, Kaukasia, Japonia, Txina, Taiwan, Australia.[6]
Erreferentzia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 289 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 278 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 247 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 192 or. ISBN 84-282-0865-4..
- ↑ Entoloma clypeatum: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1871. urtean deskribatutako onddoak
- Euskal Herriko onddoak
- Entoloma
- Kanadako onddoak
- Alaskako onddoak
- Ameriketako Estatu Batuetako onddoak
- Mexikoko onddoak
- Guadalupeko onddoak
- Boliviako onddoak
- Europako onddoak
- Errusiako onddoak
- Kaukasoko onddoak
- Japoniako onddoak
- Txinako onddoak
- Taiwango onddoak
- Australiako onddoak