[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Zaldun-ziza orrizuri

Wikipedia, Entziklopedia askea
Zaldun-ziza orrizuria
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
OrdenaTricholomatales
FamiliaTricholomataceae
GeneroaTricholoma
Espeziea Tricholoma joachimii
M. Bon & A. Riva, 1985
Basionimoazaldun-ziza orrizurz

Zaldun-ziza orrizuria (Tricholoma joachimii) Tricholomataceae familiako onddo espezie bat da.[1] Tricholoma equestre delakoaren antzekoa denez, toxikoa den aztertzen jarraitzen dute.

Sinonimoak: Tricholoma maluvium, Tricholoma fucatum, Tricholoma flavovirens, Tricholoma singeri, Tricholoma kuthanii.

Kapela: 5 eta 11 cm bitarteko diametrokoa, nahiko haragitsua, hasieran ganbila titi antzeko batekin, gero lautu egiten da, eta, azkenik, pixka bat hondoratuta gera daiteke. Ertza hasieran pixka bat biribilduta, gero zabaldu eta izurtu egiten da. Azala pixka bat likatsua du, gutxitan leuna, ertzerantz fibriloso samarra, eta garbi pikardatua, nabarra edo ia ezkatatsua erdirantz. Kolore ilun samarra du: bistre-berdexka edo oliba kolorekoa, batzuetan beltzaran-berdexka zurbil kolorekoa, baina ezkata ilunagoek belztua.

Orriak: Zurixkak, eskotatuak, nahiko estu, orritxoekin.

Orri eskotatuak: Oinera Iritsi baino lehentxeago eskote txiki bat duten orriak.

Hanka: Motz samarra, betea, solidoa, nabarra edo ezkata fibrilosoekin, oso estu, marroi-oliba kolorekoak eta hauek kapelaren antzeko kolorea ematen diote. Goiko aldea leuna eta zurbilagoa du.

Haragia: Kapelarena zurixka du eta oinarena pixka bat beltzaranduta. Usain ahulekoa eta irin zapore leunekoa, ez mikatza.[2]

Etimologia: Tricholoma hitza grekotik dator, ilea, txirikorda, lumatxarekin tolesturan zehar, nahiz eta espezie gutxi batzuek baino ez dituzten iledun kapelak.

Jangarritasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Susmagarria.[3]

Nahasketa arriskua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tonalitate hori-berdexka-arrea duten beste Tricholoma batzuekin, hala nola: Tricholoma arvernense, Tricholoma flavovirens, Tricholoma auratum, Tricholoma coryphaeum, Tricholoma fucatum, Tricholoma lutescens eta Tricholoma maluvium.[4]

Sasoia eta lekua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udazkenean, koniferoen basoetan, batez ere pinuen azpian.[5]

Banaketa eremua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Europa, Errusia.[6]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 187 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 228 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  4. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 302 or. ISBN 84-505-1806-7..
  5. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 156 or. ISBN 84-282-0865-4..
  6. Tricholoma joachimii: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]