[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Lyophyllum loricatum

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lyophyllum loricatum
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaLyophyllaceae
GeneroaLyophyllum
Espeziea Lyophyllum loricatum
[[|]]

Lyophyllum loricatum Lyophyllaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Kalitateko jangarria, baina Lyophyllum decastes baino zertxobait txikiagokoa. Lyophyllum generoko espezie antzekoak bereiztea zaila da, baita mikroskopio bidez ere.

Kapela: 5 eta 10 cm bitarteko diametrokoa. Ez oso haragitsua, kartilaginosoa, ganbila eta irregularra, arre-oliba kolorekoa, ia beltza. Gainazal distiratsua du eta estu dauden pikor beltz txikiz estalia, ondo ikus daitezke luparekin. Azal lodia eta trinkoa du eta ertza biribildua.

Orriak: Estu, itsatsiak, zuri-marfil kolorekoak.

Hanka: Zilindrikoa, zurixka, haritsua, trinkoa. 6 eta 12 cm arteko luzerakoa eta 1 eta 3 arteko lodierakoa.

Haragia: Zuria, zaila, elastikoa eta kartilaginosoa. Espezie hau irin usainik ez dutenen Lyophyllum generoko taldekoa da.[2]

Etimologia: Loricatum epitetoak korazatua esan nahi du.

Jangarritasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espezie jangarria da, baina Lyophyllum decastes baino kalitate txarragokoa.[3]

Nahasketa arriskua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lyophyllum decastes delakoarekin, antzeko espeziea da, sortatan ateratzen da eta kapelaren azalean ez ditu Lyophyllum loricatum-ek dituen pikor beltz bereizgarririk. Lyophyllum fumosum delakoarekin ere bai, hau lignikola da, kapelak gris zurbil errauts kolore pixka bat du, orri gris ilunak, multzokatuta egoten dira, eta batzuetan oin bakar bat adarkatuta izaten dute.[4]

Sasoia eta lekua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udazkenean, bakarrik edo talde ez oso handietan agertzen da, lurrean, askotan erretako lurrean. Urria da.[5]

Banaketa eremua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ipar Amerika, Europa, Erdialdeko Amerika, Asiako iparraldea

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 211 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 240 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  4. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 287 or. ISBN 84-505-1806-7..
  5. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 166 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]