Sareokre ezkatatsu
Sareokre ezkatatsua | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Cortinariaceae |
Generoa | Cortinarius |
Espeziea | Cortinarius humicola Maire, 1911 |
Basionimoa | Dryophila squarrosa var. humicola |
Sareokre ezkatatsua (Cortinarius Causticus) Cortinarius generoko onddo espezie bat da.[1] Ez da jangarria. Errefauaren zapore desatsegina du.
Sinonimoa: Pholiota humicola, Cortinarius humicola.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 2 eta 7 cm bitarteko diametrokoa, konikoa, azkenean zabaldu egiten da, baina titi puntazorrotz handi batekin. Okre kolorekoa edo okre-horixka kolorekoa eta Pholiota baten antzeko ezkata eta xerlo arreek estaltzen dute guztia.
Orriak: Zabal eta nahikoa lodiak, itsatsiak; okre-horixka kolorekoak hasieran, bukaeran esporengatik herdoil kolorekoak.
Hanka: 6 eta 8 cm bitarteko garaierakoa eta 0,5 eta 1,3 cm bitarteko lodierakoa, irmoa, batzuetan bihurritua, zilindrikoa, oinarrian zabalduz eta puntan bukatuz; kapelaren kolorekoa, eta kapela bezala, ezkata arrez estalia dago, goitik oinarriraino.
Haragia: Ertzean mehea, lodia titiaren azpian; hasieran okre antzeko kolorekoa, azkenean arrexka edo gorrixka. Usain atsegina du eta errefau zaporea.[2]
Etimologia: Cortinarius hitza, gortinatik dator, gortina eta guzti, errezelaren hondakin bereizgarriak direla eta.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ez da jangarria, zapore desatsegina duelako.[3]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Pholiota baten antzekoa denez, Pholiota squarrosa delakoarekin nahas daiteke.[4]
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udazkenean, haritzen eta pagoen basoetan.[5]
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Europa, Kaukasia, Appalacheak.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 446 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 227 or. ISBN 84-505-1806-7..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 366 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 222 or. ISBN 84-282-0865-4..