Pinu-ziza arrunt
Pinu-ziza arrunta | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Tricholomatales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Tricholomataceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Tricholomopsis | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Tricholomopsis rutilans Singer, 1939 | |||||||||||||||||||||||||||
Basionimoa | Agaricus rutilans | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Pinu-ziza arrunta (Tricholomopsis rutilans) Tricholomataceae familiako onddo bat da.[1] Jangarri kaskartzat jotzetik, susmagarria izatera pasatu da. Koniferetako motzondo edo adar hilei itsatsita hazten da beti.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 6 eta 15 cm arteko diametrokoa, haragitsua, ganbila eta gero ia laua. Kolorea, hori argitik gorrixkara aldatzen da, eta azala, hondo horiaren gainean nabarmentzen diren puntutxo gorri-purpuraz estalita dago. Ertza mehea du eta pixka bat kiribildua.
Orriak: Hori-kromo kolorekoak, Oso estu eta Itsatsiak.
Hanka: Zilindrikoa, zuntzezkoa, elastikoa, hori zurbila, guztia purpura koloreko puntutxoz estalia, goiko aldea izan ezik.
Haragia: Lodia, trinkoa eta horixka, usain eta zapore nabarmenik gabea.[2]
Etimologia: Tricholomopsis terminoa grekotik dator, "ósis" hitzetik, azalpen, esan nahi du. Tricholoma-ren antzekua. Rutilans epitetoa latinetik dator, "rutilans" hitzetik, eta distiratsu esan nahi du. Kolore bizia duelako.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ez da jangarria, toxikoa den susmoa dago.[3]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tricholoma decorum jangarriarekin, honek mendiko izeietan irteten du, hori-sufre kolorekoa eta txikiagoa. Tricholoma ornatum delakoarekin ere nahas daiteke, honek kapelan ezkata marroi-burdin kolorekoak ditu.[4]
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udaberrian, udan eta udazkenean, koniferoen motzondo edo sustrai hiletan. Oso ohikoa.[5]
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ipar Amerika, Europa, Ipar Afrika, Erdialdeko Amerika, Asiako iparraldea; Australian eta Zeelanda Berrian sartua.
Galeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 173 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 222 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
- ↑ Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 150 or. ISBN 84-282-0865-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 319 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..