Belarri zurixka
Belarri zurixka | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Agaricales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Pleurotaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Pleurotus | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Pleurotus pulmonarius Quél., 1872 | |||||||||||||||||||||||||||
Basionimoa | Agaricus pulmonarius | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Belarri zurixka (Pleurotus pulmonarius) Pleurotaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Jangarri nahiko preziatua eta nahiko arrunta Euskal Herrian.
Laborantza intentsiboa eta merkaturatze handia (Pleurotus cornucopiae eta Pleurotus ostreatus bezala). Proteina, bitamina eta mineraletan aberatsa, kaloria gutxiko dietarako aproposa. Hainbat aplikazio sendagarri.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 3 eta 10 cm arteko diametrokoa, haragitsua, alboan, ganbila, maskor edo giltzurrun itxurakoa. Azal hezekoa, laua, ile gabea, tonalitate zurixkakoa eta tindu hori arinekin edo gris-arre argi samarrekin.
Orriak: Zurixkak, orritxo ugarirekin, estu eta oso dekurrenteak.
Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.
Hanka: Alboan oso motza, errudimentarioa, zurixka, ilupaduna.
Haragia: Zuria, biguna, zahartzean elastikoa, usain gutxikoa eta zapore garratz samarrekoa.[2]
Etimologia: Pleurotus terminoa grekotik dator,"pleuron", "otós" hitzetatik, belarriaren antzekoa kapela alboan jarrita, esan nahi du. Pulmonarius epitetoa berriz latinetik dator, birika esan nahi duen "pulmo" hitzetik. Bere itxuragatik.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jangarria. Espezie hau Pleurotus ostreatus bezala, landatu egiten da.[3]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Pleurotus ostreatus delakoarekin. Pleurotus pulmonarius argiagoa da, ia zuria horitzeko joerarekin, eta txikiagoa.[4]
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udazkenean, hostozabalen enborretan irteten du, batez ere makaletan, haritzetan eta pagoetan. Taldetan jaiotzen dira, bata bestearen gainean edo bestearen ondoan.[5]
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mundu osoko baso epel eta subtropikaletan zabalduta dago. Amerika, Europa, Errusia, Kaukasia, Himalaiako eremua, India, Mongolia, Hego Korea, Japonia, Txina, Taiwan, Indonesia, Malaysia, Papua Ginea Berria, Australia, Zeelanda Berria, Hegoafrika, Kongoko Errepublika Demokratikoa, Hawaii.[6]
Galeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Belarri zurixkak enborrean.
-
Belarri zurixken orriak.
-
Belarri zurixkak.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Kutxa Fundazioa Sozial eta Kulturala. (1992). Euskal Herriko perretxikoak. Litografía Danona s. coop.ltda., 496 or. ISBN 84-7173-211-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 25 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. JoseLuis Añanos Echo Editorial Pirineo, 175 or. ISBN 84-87997-86-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 415 or. ISBN 84-282-0541-X (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ Pleurotus pulmonarius: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1872. urtean deskribatutako onddoak
- Euskal Herriko onddoak
- Pleurotus
- Onddo jangarriak
- Hawaiiko onddoak
- Amerikako onddoak
- Europako onddoak
- Errusiako onddoak
- Kaukasoko onddoak
- Indiako onddoak
- Himalaiako eremuaren onddoak
- Mongoliako onddoak
- Hego Koreako onddoak
- Japoniako onddoak
- Txinako onddoak
- Taiwango onddoak
- Indonesiako onddoak
- Malaysiako onddoak
- Australiako onddoak
- Zeelanda Berriko onddoak
- Papua Ginea Berriko onddoak
- Hegoafrikako onddoak
- Kongoko Errepublika Demokratikoko onddoak