[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Sasiboilur hori

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sasiboilur horia
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaBoletales
FamiliaRhizopogonaceae
GeneroaRhizopogon
Espeziea Rhizopogon luteolus
Fr., 1817
Basionimoasasiboilur hori

Sasiboilur horia (Rhizopogon luteolus) Rhizopogonaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Oso gaztetan kontsumitu behar da, bere kolore horira heldu aurretik. Antzinatik entsaladetan, plantxan eta haragi gorrien hornigai gisa erabiltzen da. Gaztela-Leonen arrozari gehitzen diote edo oliotan kontserbatu.

Sinonimoak: Tuber obtextum, Tuber luteolum, Splanchnomyces rabenhorstii, Rhizopogon obtextus.

Karpoforoa: 2 eta 6 cm bitarteko diametrokoa, globo itxurakoa, giltzurrun formakoa edo patata baten antzekoa. Zurixka kolorekoa hasieran, gero hori zikina eta bukaeran oliba-marroi kolorekoa. Gainazala garatxoduna da gaztetan, zahartzean gutxiago ditu eta errezeptakuluaren oinarrian mizelio kordoi lodi batzuk ditu.

Gleba: Gaztetan zuria da, gero oliba ilun koloreko hauts bihurtzen da.[2]

Etimologia: Luteolus epitetoa latinetik dator, horixka, esan nahi duen "luteolus" hitzetik. Bere koloreagatik.

Jangarritasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espezie hau heldu gabe dagoenean jan daiteke, baina ez da oso preziatua.[3]

Nahasketa arriskua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Rhizopogon roseolus eta Rhizopogon vulgaris delakoekin. Mikroskopioa behar da bereizteko.

Sasoia eta lekua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udazkenean eta neguan, pinuen basoetako leku hareatsuetan lurperatuta edo erdi lurperatuta.

Banaketa eremua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europa, Errusia, Kanariak, Ameriketako Estatu Batuak, Jamaika, Himalaiako eremua, Zeelanda Berria, Australia, Txile, Hegoafrika.[4]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 461 or. ISBN 84-505-1806-7..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 633 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. Rhizopogon luteolus: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]