[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Klitozibe zolalodi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Klitozibe zolalodia
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
OrdenaTricholomatales
FamiliaTricholomataceae
GeneroaClitocybe
Espeziea Clitocybe clavipes
P.Kumm., 1871
BasionimoaAgaricus clavipes

Klitozibe zolalodia (Clitocybe clavipes) Tricholomataceae familiako onddo espezie bat da.[1] Jan daiteke, baina edari alkoholdunekin batera janez gero, Coprinus atramentarius delakoak sortzen duen sindrome toxiko bera eragin dezake.

Kapela: 4 eta 6 cm arteko diametrokoa, mamitsua; gris iluna, ertza argiagoa du, ia zuria, orritxoek markatuta; ganbila, gero laua, sarritan titi batekin; zahartzean, erdigunean harrotu egiten da. Gainazal leuna, eguraldi hezean, zeta antzekoa, lehorra dagoenean.

Orriak: Kremak edo horixkak, estu, orritxo askorekin, nahiko lodiak, estuak eta oso dekurrenteak.

Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain beherantz jarraitzen duten orriak.

Hanka: 4 - 7 x 0,5 - 0,8 cm-koa, kapelaren kolorekoa, borra formakoa, biguna, harroa, mizelio zuriaren hondarrak izaten ditu oinarrian.

Haragia: Harroa, biguna, samurra; zurixka, orri krema-horiekin kontrastea egiten duena. Eguraldi hezean kotoiaren antzera hezetasuna xurgatu egiten du, eta estutzean ura botatzen du.[2]

Etimologia: Clitocybe hitza grekotik dator, burua esan nahi du, kapelaren formagatik. Clavipes epitetoa berriz latinetik dator, oina borra itxuran esan nahi duen "clavipes" hitzetik. Oinaren formagatik.

Jangarritasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jangarria, baina sukaldaritzarako balio gutxikoa. Haragi harroegia eta txepela.[3]

Nahasketa arriskua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Clitocybe gibba eta Lepista nebularis delakoekin.[4]

Sasoia eta lekua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udan eta udazkenean, erretxinadun basoetan eta hostogalkorretan.[5]

Banaketa eremua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europa, Ipar Amerika, Erdialdeko Amerika, Asiako iparraldea.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 152 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 208 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  4. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa.. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 341 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  5. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 134 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]