Muki-sare marroi
Muki-sare marroia | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Agaricales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Cortinariaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Cortinarius | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Cortinarius mucosus J.Kickx f., 1867 | |||||||||||||||||||||||||||
Basionimoa | Agaricus mucosus | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Muki-sare marroia (Cortinarius mucosus) Cortinariaceae familiako onddo bat da.[1] Oso kalitate kaskarreko jangarria. Ez da gomendatzen kontsumitzea.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 5 eta 10 cm bitarteko diametrokoa, hasieran ganbila, gero zabaldu egiten da eta ertzak ez ditu ildaskatuta. Azala leuna eta likatsua du, denbora lehorrean distiratsua, eta horixka edo arre-kaoba kolorekoa, argiagoa ertzetan.
Orriak: Itsatsi-eskotatuak, hasieran krema antzeko kolorekoak eta gero okre-kanela kolorekoak.
Orri eskotatuak: Oinera Iritsi baino lehentxeago eskote txiki bat duten orriak.
Hanka: Zilindrikoa, pixka at mehetuaz oinarrian eta zuria, gortina zuri batean bilduta dago, eta gero eraztun bat osatzen du, azpian besokorik utzi gabe. Oso likatsua da.
Haragia: Zurbila, usain nabarmenik gabea, hasieran zapore gozoa du eta gero zerbait mina.[2]
Etimologia: Cortinarius hitza, gortinatik dator, gortina eta guzti, errezelaren hondakin bereizgarriak direla eta. Mucosus epitetoa latinetik dator, muki, esan nahi duen "mucosus" hitzetik.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kalitate kaskarreko jangarria da.[3]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Beste Cortinarius likatsu batzuekin nahas daiteke; adibidez: Cortinarius trivialis eta Cortinarius collinitus espezieekin.[4]
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udazkenean aurkitzen da koniferoen azpian, batez ere pinuen azpian.[5]
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ipar Amerika, Europa, Errusia.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya,, 215 or. ISBN 84-505-1806-7..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. Jose Luis Añanos Echo Editorial Pirineo, 407 or. ISBN 84-87997-86-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 209 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 202 or. ISBN 84-282-0865-4..