[go: up one dir, main page]

Lenore "Lee" Krasner (Brooklyn, New York, 1908 - New York, 1984) XX. mende erdialdeko estatubatuar margolari espresionista abstraktua izan zen. Jaiotzez Leonora Krassner izenekoa Ukraniako Shpykiv herritik etorritako guraso juduen seigarren alaba.1937tik aurrera Hans Hoffman-ekin ikasi zuen, nork Picasso, Matisse eta beste pintore europar abstraktuen lanak erakutsi zizkion, artista gaztearengan eragin handia izango zutenak. 1940an hipar amerikar artista talde batekin bere lanak erakusten hasi zen espresionismo abstraktuaren mugimenduaren oinarriak ezarriz. 1945ean Jackson Pollock-ekin ezkondu zen. Krasner 1984an hil zen 75 urte zituelarik.

Lee Krasner

Bizitza
JaiotzaBrooklyn1908ko urriaren 27a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaNew York1984ko ekainaren 19a (75 urte)
Hobiratze lekuaGreen River Cemetery (en) Itzuli
Familia
Ezkontidea(k)Jackson Pollock  (1945 -  1956)
Hezkuntza
HeziketaArt Students League of New York (en) Itzuli
Washington Irving High School (en) Itzuli
Cooper Union (en) Itzuli
National Academy of Design (en) Itzuli
Hans Hoffman School of Fine Art (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, grabatzailea, ilustratzailea eta artista
Lantokia(k)East Hampton eta New York
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaAmerican Abstract Artists (en) Itzuli
The 8th Street Club (en) Itzuli
MugimenduaEspresionismo abstraktua
Genero artistikoaarte abstraktua

Discogs: 1598685 Find a Grave: 3812 Edit the value on Wikidata
Lee Krasnerren hilobia, Pollockenaren aurrean, New York

Biografia

aldatu

Brooklyn-en (New York) jaio zen 1908an eta 1984ko ekainean hil. Jatorri judu eta ukraniarreko gurasoak prozesu antisemita dela eta Ameriketako Estatu Batuetara emigratzea erabakitzen dute. 1945ean Jackson Pollock-ekin ezkontzen da.

Pollocken ondoan bizi eta lan egin izanak itzali egin zuen bere artea 20. mendearen erdi partean, nahiz eta bi margolarien arteko bi estiloen arteko polinizazio handia egon[1]. Krasnerren prestakuntza, George Bridgmanek eta Hans Hofmannek eraginda, formalagoa izan zen, batez ere giza anatomiaren irudikapenean, eta horrek aberastu egin zuen Pollock-en emaitza intuitibo eta egituratuagoa[2].

Formakuntza
aldatu

Women's Art Schoolen ikasiko du eta 1928an aretaren inguruko oinarrizko formakuntza amaitzen duenean National Academy of Design-ean sartuko da non aintzinateko maisuak (1800 baino aurreragokoak, batez ere errenazimenduko maisuak) ikasten hasiko den.

1929an post impresionismoak hartzen ari den indarra dela eta eta Museum of Modern Art irekitzean, eragin handia izango dute krasner-engan eta bere lanak pintura modernorantz gidatuko ditu. Hori dela eta Hans Hoffman ezagutuko du eta bere eskutik kubismoa ezagutuko du. Deresio Handian Federal Art Project-ean hartuko du parte, artistei lana eskaintzeko (batez ere horma pinturak) garai hartan sortutako proiektua. Geroago American Abstract Artists taldearen barnean sartuko da, abstrakziorako bidea errekuperatuz.

Nahiz eta espresionismo abstraktuaren barnean sailkata izaten den artista izan, bere anak aldaketa ugari eta zabalak ditu, estilo konkretu batera mugatzearen kontra zuen ideiagatik. Aldaketa guzti hauek berezko estilo bat garatzea ahalbidetu zion, zeinak garaiko beste artistekin alderatuz bere bizitza pertsonalaren inguruan garaturiko sinbologian oinarritzen den. 1942an Hans Hoffmanen eraginpean jasotako kubismoaren eragina alde batera uzten du Jackson Pollocken eragin espresionista abstraktua jarraitzeko. Honek momentura arte ikasitako eta egin nahi zuenaren inguruko talka eragiten du, eta hortik aurrera denbora gehiago emango die bere lanei bai eta aurretiako lan batzuk suntsitu ere.

Nahiz eta Pollocken eragina nabaria izan, ez du Mondrian eta Matisse-i dien miresmena alde batera utziko, ekementu biak elkartuz bere lanetan. Little Image seriea miresmen honen adibide da. Pollockekin ezkondu ostean bere lanaren zabalera txikitu egingo da eta bizitza eta heriotzan oinarrituriko estilo sentsualago bat garatuko du. Bere senarraren heriotza ondoren, arteari gogki helduko dio eta Earth Green eta Umber serieka eramango ditu aurrera.

Azken urteak
aldatu

70. hamarkadan bere estiloa guztiz aldatuko du eta pintura lau eta ia geometriko bat landuko du, kolore ia puruekin egindakoa. Hainbat bakarkako erakusketen ondoren (jackson Pollocken emaztea izatearen etiketa gainetik kentzea lortzen du eta bere burua Ameriketako estatu Batuetako artista garrantzitsuenetakoen artean sartzea lortzen du. Denborarekin, Krasner abstrakzioaren funtsezko trantsizioko figura gisa errebelatu da; izan ere, XX. mendearen hasierako artea lotu zuen gerra ondoko Amerikako ideia berriekin, eta bere lanak enkantean prezio altuak lortzen ditu 21. mendean. Emakumezko artista bakanetakoa da atzera begirakoa izan duena MoMA arte modernoko museoan.

Erreferentziak

aldatu
  1. (Ingelesez) Cooke, Rachel. (2019-05-12). «Reframing Lee Krasner, the artist formerly known as Mrs Pollock» The Observer ISSN 0029-7712. (Noiz kontsultatua: 2019-10-01).
  2. «Lee Krasner (1908-1984)» www.elfinanciero.com.mx (Noiz kontsultatua: 2019-10-01).
  3. «Lee Krasner. Kolore bizia | Guggenheim Bilbao Museoa» Guggenheim Bilbao (Noiz kontsultatua: 2020-10-02).

Kanpo estekak

aldatu