1898
urte
1898. urtea | |
---|---|
Kronologia | |
Mendeak | XVIII.a • XIX.a • XX.a |
Hamarkadak | 1870(e)koa • 1880(e)koa • 1890(e)koa • 1900(e)koa • 1910(e)koa |
Urteak | 1895 • 1896 • 1897 • 1898 • 1899 • 1900 • 1901 |
Beste egutegi batzuetan | |
Gregoriotar egutegia | 1898 MDCCCXCVIII |
Ab urbe condita | 2651 |
Armeniar egutegia | 1347 ԹՎ ՌՅԽԷ |
Bahá'í egutegia | 54 – 55 |
Bengaliar egutegia | 1305 |
Berber egutegia | 2848 |
Egutegi budista | 2442 |
Myanmarko egutegia | 1260 |
Bizantziar egutegia | 7406 – 7407 |
Koptoen egutegia | 1614 – 1615 |
Etiopiar egutegia | 1890 – 1891 |
Hebrear egutegia | 5658 – 5659 |
Egutegi hinduak | |
Bikram Samwat | 1954 – 1955 |
Shaka Samvat | 1820 – 1821 |
Kali Yuga | 4999 – 5000 |
Iraniar egutegia | 1276 – 1277 |
Islamiar egutegia | 1315 – 1316 |
Japoniar egutegia | Meiji 31 (明治31年) |
Korear egutegia | 4231 |
Thailandiar eguzki egutegia | 2441 |
Holozeniar egutegia | 11898 |
Daturen bat gaineratzen baduzu, egunaren lotura segi dezakezu han ere sartzeko. Eskerrik asko!
Gertaerak
aldatuEuskal Herria
aldatuMundua
aldatu- Otsailaren 7a – Émile Zola epaitu zuten «J'accuse…!» artikulua idazteagatik.
- Otsailaren 15a – AEBetako Maine korazatua Habanako badian urperatu zen leherketa baten ondorioz.
- Apirilaren 25a – Estatu Batuek gerra deklaratu zioten Espainiari, Maine korazatua Kuban hondoratu ondoren.
- Irailaren 18a – Frantziar eta britainiar gudarosteen arteko Fashodako gatazka hasi zen.
- Urriaren 12a – Virdengo gudua, Virdengo sarraskia bezala ere deitua, Virdenen, Illinoisen (AEB) eragin zuten. Guduak 7 meatzari eta 4 seguritate guardia hilda eta 30 pertsona baino gehiago zaurituta utzi zituen. Gatazkan tentsio sindikalaz gain, arrazakeria ere nabarmendu zen.
- Abenduaren 10a – Espainiak AEBen esku utzi zituen Kuba, Filipinak eta Puerto Rico, Parisko Hitzarmenaren bidez.
Arte eta kultura
aldatu- Azaroaren 29a – Gigantes y cabezudos (euskaraz: Erraldoiak eta buruhandiak), Manuel Fernández Caballeroren musika eta Miguel Echegarayren libretoa duen opera estreinatu zen Madrilgo Zarzuelako Antzokian.
Zientzia eta teknologia
aldatuKirolak
aldatu- Bilboko Athletic Kluba sortu zen.
Jaiotzak
aldatuUrtarrila
aldatu- Urtarrilaren 1a – Ana Carrillo Domínguez, Espainiako Errepublikako Herri Armadako kapitain komunista (h. 1974).
- Urtarrilaren 1a – André Zeller, frantziar jenerala (h. 1979).
- Urtarrilaren 2a – Giuseppe Enrici, italiar txirrindularia (h. 1968).
- Urtarrilaren 3a – Florentzio Markiegi, gipuzkoar politikari abertzalea (h. 1937).
- Urtarrilaren 9a – Steen Eiler Rasmussen, daniar arkitektoa (h. 1990).
- Urtarrilaren 10a – Katharine Burr Blodgett, estatubatuar fisikari eta asmatzaile aitzindaria (h. 1979).
- Urtarrilaren 12a – Antonio Maria Labaien, euskal idazlea eta politikaria, euskarazko lehen antzerkilaria (h. 1994).
- Urtarrilaren 14a – Karle Garmendia Aldaz, nafar margolaria (h. 1983).
- Urtarrilaren 16a – Pedro Biritxinaga, bizkaitar kirol masaje-emailea (h. 1958).
- Urtarrilaren 18a – Rafael Fontán, bizkaitar arkitekto historizista (h. 1986).
- Urtarrilaren 22a – Sergei Eisenstein, sobietar antzerki eta zinema zuzendaria eta teorizatzailea (h. 1948).
- Urtarrilaren 23a – Randolph Scott, estatubatuar aktorea (h. 1987).
- Urtarrilaren 25a – Pablo Gurpide, euskal apezpikua, Bilboko elizbarrutiko bigarren apezpikua (h. 1968).
- Urtarrilaren 29a – Ricardo Zabaltza, euskal sindikalista eta politikaria (h. 1940).
Otsaila
aldatu- Otsailaren 3a – Alvar Aalto, finlandiar arkitekto eta altzari diseinatzailea (h. 1976).
- Otsailaren 3a – Lil Hardin Armstrong, estatubatuar pianista, konpositorea eta abeslari afroamerikarra (h. 1971).
- Otsailaren 4a – Ignacio Gonzalez de Kareaga, bizkaitar abokatu eta politikaria.
- Otsailaren 6a – Magda Donato, espainiar kazetari, antzerkigile, narratzaile eta aktorea (h. 1966).
- Otsailaren 10a – Bertolt Brecht, alemaniar idazle eta antzerkigilea (h. 1956).
- Otsailaren 10a – Joseph Kessel, frantziar idazlea eta kazetaria (h. 1979).
- Otsailaren 11 – Leó Szilárd, hungariar-alemaniar-estatubatuar fisikaria eta asmatzailea (h. 1964).
- Otsailaren 15a – Masuji Ibuse, japoniar idazlea (h. 1993).
- Otsailaren 15a – Totó, italiar antzezlea eta gidoigilea (h. 1967).
- Otsailaren 18a – Enzo Ferrari, italiar autogilea, 1 Formulako Scuderia Ferrari taldearen eta Ferrari automobil markaren sortzailea (h. 1988).
- Otsailaren 18a – Adolphe Jauregi, baxenafar errugbilaria (h. 1977).
- Otsailaren 20a – Jessica Daves, estatubatuar idazle eta argitaratzailea (h. 1974).
- Otsailaren 24a – Tomas Agirre, Barrensoro, euskal idazlea (h. 1982).
Martxoa
aldatu- Martxoaren 2a – Amélia Rey Colaço, portugaldar antzerki-aktore eta zuzendaria (h. 1990).
- Martxoaren 3a – La Argentinita, hispanoargentinar dantzari, koreografo, kanzonetista eta flamenko-dantzaria (h. 1945).
- Martxoaren 3a – Emil Artin, austriar matematikaria (h. 1962).
- Martxoaren 4a – Georges Dumézil, frantziar filologo eta historialaria, indoeuropar hizkuntzak eta kulturetan espezialista (h. 1986).
- Martxoaren 5a – Misao Okawa, 117 urte eta 27 egun bizi izandako japoniarra (h. 2015).
- Martxoaren 5a – Zhou Enlai, Txinako Herri Errepublikako gobernuburua (h. 1976).
- Martxoaren 6a – Antonia Bandres, gipuzkoar moja jesuitina (h. 1919).
- Martxoaren 8a – Eben Dönges, hegoafrikar politikaria (h. 1968).
- Martxoaren 12a – Ribeiro Couto, brasildar idazlea eta diplomatikoa (h. 1963).
- Martxoaren 12a – Joseba Zubimendi, donostiar euskaltzalea, kantari, itzultzaile, kazetari, irrati esatari, poeta eta antzerkigilea (h. 1939).
- Martxoaren 13a – Henry Hathaway, estatubatuar zinema zuzendaria (h. 1985).
- Martxoaren 14a – Florentino Goikoetxea, euskal mugalaria eta Bigarren Mundu Gerran Erresistentziako kidea (h. 1980).
- Martxoaren 21a – Juan Garmendia Kortadi, euskal idazlea eta euskaltzain urgazlea (h. 1989).
- Martxoaren 26a – Jose Andia, euskal atleta.
- Martxoaren 26a – Rudolf Dassler, alemaniar kirol oinetakogilea, Puma kirol ekipamendu enpresaren sortzailea (h. 1974).
- Martxoaren 30a – Jose Otaño, nafar elizgizona, irakaslea eta organo-jotzailea (h. 1936).
Apirila
aldatu- Apirilaren 1a – William James Sidis, estatubatuar haur prodijioa, matematika eta hizkuntzalaritzarako dohai bikainak zituena (h. 1944).
- Apirilaren 3a – Michel de Ghelderode, belgikar antzerkigilea (h. 1962).
- Apirilaren 4a – Antonio Juantegi, euskal herritar futbolaria (h. 1966).
- Apirilaren 8a – Achille Van Acker, Belgikako lehen ministroa (h. 1975).
- Apirilaren 9a – Paul Robeson, estatubatuar abeslari, antzezle eta beltzen eskubideen aldeko ekintzailea (h. 1976).
- Apirilaren 11 – Filipe Etxebarria, bizkaitar idazlea eta itzultzailea eta apaiz karmeldarra (h. 1945).
- Apirilaren 12a – Sara Benoliel, brasildar-portugaldar mediku eta ekintzaile feminista, Portugalen lan egin zuen lehen emakume pediatra (h. 1970).
- Apirilaren 12a – Lily Pons, frantziar-estatubatuar sopranoa (h. 1976).
- Apirilaren 23a – Valentín Paz-Andrade, galiziar idazle eta kazetaria (h. 1987).
- Apirilaren 24a – Fidela Bernat, erronkariera edo Erronkariko euskalkia hitz egiteko gai zen azken pertsona (h. 1991).
- Apirilaren 25a – Stefania Turkewitx, ukrainar musikagile, piano-jotzaile eta musikologoa (h. 1977).
- Apirilaren 26a – Vicente Aleixandre, espainiar olerkaria, 1977ko Literaturako Nobel Saria (h. 1984).
Maiatza
aldatu- Maiatzaren 3a – Golda Meir, Israelgo lehen ministroa, Israelgo estatu modernoaren sortzaileetakoa (h. 1978).
- Maiatzaren 6a – Jascha Horenstein, ukrainar zuzendari judua, Bruckner eta Mahleren goi-mailako interpretatzailetzat joa (h. 1973).
- Maiatzaren 8a – Alojzije Stepinac, kroaziar kardinala (h. 1960).
- Martxoaren 13a – Hisamuddin Selangorrekoa, Malaysiako erregea eta Selangorreko sultana (h. 1960).
- Maiatzaren 15a – Arletty, frantziar antzezle eta modeloa (h. 1992).
- Maiatzaren 16a – Messali Hadj, aljeriar politikaria izan zen, Aljeriako independentzia lortzeko prozesuan aitzindaria (h. 1974).
- Maiatzaren 16a – Tamara de Lempicka, poloniar margolaria, bere estilo Art Déco bereziagatik ezaguna (h. 1980).
- Maiatzaren 16a – Kenji Mizoguchi, japoniar zinemagilea (h. 1956).
- Maiatzaren 16a – Tončka Čeč Olga, jugoslaviar-esloveniar sindikalista eta partisano komunista (h. 1943).
- Maiatzaren 19a – Julius Evola, italiar filosofo faxista, margolari eta olerkaria (h. 1974).
- Maiatzaren 20a – Maurice Durosoy, frantziar ofizial eta idazlea (h. 1988).
- Maiatzaren 23a – Josef Terboven, alemaniar politikari nazia, Norvegiako Reichskommisarra (h. 1945).
- Maiatzaren 24a – José María Ferreira de Castro, portugaldar idazlea, Portugalgo eleberri neoerrealistaren aitzindaritzat hartua (h. 1974).
- Maiatzaren 31 – Vicente Cobreros, gipuzkoar pintore eta arte-kritikaria (h. 1976).
Ekaina
aldatu- Ekainaren 3a – Rosa Chacel, espainiar idazlea (h. 1994).
- Ekainaren 5a – Federico Garcia Lorca, espainiar poeta, narratzailea eta antzerkigilea (h. 1936).
- Ekainaren 6a – Jacobus Johannes Fouché, Hego Afrikako presidentea (h. 1980).
- Ekainaren 6a – Domingo Gómez-Acedo, euskal herritar futbolaria (h. 1980).
- Ekainaren 6a – Norbert Tauer, txekiar euskalari eta idazlea (h. 1983).
- Ekainaren 9a – Luigi Fagioli, italiar auto gidaria, 1 Formulako lasterketa bat irabazi duen gidaririk zaharrena (h. 1952).
- Ekainaren 9a – Curzio Malaparte, italiar kazetaria eta idazlea (h. 1957).
- Ekainaren 11 – Felisa Martín, gipuzkoar fisikari eta meteorologoa (h. 1979).
- Ekainaren 17a – M. C. Escher, herbeheretar artista, bere grabatu xilografikoegatik ospetsua (h. 1972).
- Ekainaren 17a – Harry Patch, 110 urte bete zuen gizona, Europako pertsona bizidun zaharrena eta Lehen Mundu Gerran borrokatu zuen bizirik geratzen zen azken pertsona izandakoa (h. 2009).
- Ekainaren 18a – Carmelo Goienetxea, euskal herritar futbolaria (h. 1984).
- Ekainaren 18a – Jose Viñes Ibarrola, nafar sendagilea eta gaztelaniazko idazlea (h. 1987).
- Ekainaren 22a – Erich Maria Remarque, alemaniar eleberrigilea (h. 1970).
- Ekainaren 26a – Willy Messerschmitt, alemaniar ingeniaria, lehen erreakzio-hegazkina egin zuena (h. 1978).
Uztaila
aldatu- Uztailaren 3a – Stefanos Stefanopoulos Greziako lehen ministroa (h. 1982).
- Uztailaren 5a – Robert Lacoste, frantziar sindikalista eta politikaria (h. 1989).
- Uztailaren 5a – Luis Migel Zulategi, nafar idazlea, musikagilea, organojolea eta folklorista (h. 1970).
- Uztailaren 6a – Hanns Eisler, alemaniar musikagilea (h. 1962).
- Uztailaren 10a – Cristobal Altube, Txindurri, gipuzkoar opera abeslaria, tenorra (h. 1951).
- Uztailaren 17a – Berenice Abbott, estatubatuar argazkilaria (h. 1991).
- Uztailaren 17a – Benito Diaz, El Brujo, donostiar futbol jokalari eta entrenatzailea (h. 1990).
- Uztailaren 19a – Étienne Decroux, frantziar mimoa (h. 1991).
- Uztailaren 19a – Vilho Lampi, finlandiar margolaria (h. 1936).
- Uztailaren 19a – Herbert Marcuse, alemaniar filosofoa eta soziologoa (h. 1979).
- Uztailaren 22a – Stephen Vincent Benét, estatubatuar olerkari eta eleberrigilea (h. 1943).
- Uztailaren 29a – Isidor Isaac Rabi, estatubatuar fisikaria, 1944ko Fisikako Nobel saria (h. 1988).
- Uztailaren 30a – Friedl Dicker-Brandeis, Auschwitzen eraildako judu emakume artista eta hezitzailea (h. 1944).
- Uztailaren 30a – Henry Moore, britainiar eskultorea, XX. mendeko eskultore nagusietako bat (h. 1986).
Abuztua
aldatu- Abuztuaren 5a – Piero Sraffa, italiar ekonomialaria (h. 1983).
- Abuztuaren 11 – Jalón Ángel, nafar argazkilaria (h. 1976).
- Abuztuaren 13a – Jean Borotra, euskal tenislaria, "Les Quatre Mousquetaires" taldeko kidea (h. 1994).
- Abuztuaren 15a – Ander Arzelus, Luzear, euskal idazlea eta kazetaria (h. 1949).
- Abuztuaren 22a – Alexander Calder, estatubatuar eskultore, marrazkilari eta pintorea (h. 1976).
- Abuztuaren 24a – Áurea Lucinda Javierre, espainiar artxibozaina eta historialaria, Artxibo Historikoak antolatzen egindako lanagatik nabarmena (h. 1980).
- Abuztuaren 26a – Peggy Guggenheim, estatubatuar bildumazale eta mezenasa (h. 1979).
- Abuztuaren 27a - Bernabe Garamendi, bizkaitar eskultorea (j. 1833).
- Abuztuaren 28a – Andrés Tuduri, gipuzkoar futbolaria eta Espainiako Atletismo Federazioaren presidentea (h. 1967).
- Abuztuaren 29a – Louis-Raymond Fischer, frantziar arkitektoa (h. 1988).
- Abuztuaren 29a – Preston Sturges, estatubatuar zinema zuzendaria (h. 1959).
- Abuztuaren 30a – Shirley Booth, estatubatuar aktorea (h. 1992).
- Abuztuaren 30a – Ramon Olalkiaga, gipuzkoar futbolari eta ingeniaria (h. 1990).
- Abuztuaren 31 – Ramona Zapatero Zapatel, errioxar emakume ekintzaile erbesteratua.
Iraila
aldatu- Irailaren 2a – Alfons Gorbach, Austriako kantzilerra (h. 1972).
- Irailaren 10a – Manfred Hausmann, alemaniar idazlea (h. 1986).
- Irailaren 10a – María Rosa Oliver, argentinar idazlea, saiogilea, itzultzailea eta ekintzailea (h. 1977).
- Irailaren 12a – Ben Shahn, errusiar-estatubatuar margolaria (h. 1969).
- Irailaren 15a – Ramon Mandiola, Montxin, bizkaitar kirol kazetaria (h. 1982).
- Irailaren 19a – Giuseppe Saragat, Italiako 5. Presidentea (h. 1988).
- Irailaren 20a – Matilde Cantos, espainiar politikari sozialista (h. 1987).
- Irailaren 20a – Josefa Llanes Escoda, lider zibiko eta gizarte langilea, emakumeen sufragioaren defendatzaile eta Bigarren Mundu Gerrako Filipinetako heroina (h. 1945).
- Irailaren 24a – Howard Florey, australiar farmakologo eta patologoa, 1945eko Medikuntzako Nobel Saria (h. 1968).
- Irailaren 24a – Charlotte Moore Sitterly, estatubatuar matematikaria eta astronomoa (h. 1990).
- Irailaren 26a – George Gershwin, estatubatuar musikagile eta pianista (h. 1937).
- Irailaren 29a – Trofim Lisenko, sobietar agronomoa, lisenkoismo sasi zientzia kanpaina zuzendu zuena (h. 1976).
Urria
aldatu- Urriaren 2a – Emilia Elias Herrando, espainiar maistra eta pedagogoa (h. 1976).
- Urriaren 3a – Leo McCarey, estatubatuar zinema zuzendaria (h. 1969).
- Urriaren 4a – Otti Berger, hungariar ehungile diseinatzailea eta Bauhauseko irakaslea (h. 1944/45).
- Urriaren 5a – José Camón Aznar, espainiar katedraduna, historialaria, idazlea eta pentsalaria (h. 1979).
- Urriaren 6a – Mitchell Leisen, estatubatuar zinema zuzendari, arte zuzendari eta jantzi diseinatzailea (h. 1972).
- Urriaren 9a – Julia Fernandez, nafar maistra (h. 1961).
- Urriaren 9a – Tawfiq al-Hakim, egiptoar idazlea (h. 1987).
- Urriaren 10a – Marie-Pierre Kœnig, frantziar jenerala (h. 1970).
- Urriaren 10a – Eugen Wüster, austriar industrialaria eta terminologoa, terminologia diziplinaren sortzailea (h. 1977).
- Urriaren 11 – Àngels Garriga de Mata, kataluniar pedagoga, irakasle eta idazlea (h. 1967).
- Urriaren 12a – Felix Sesumaga, euskal herritar futbolaria (h. 1925).
- Urriaren 14a – John Trunley, britainiar music Halleko artista, bere obesitateagatik famatua (h. 1944).
- Urriaren 16a – Sona Axundova-Qarayeva, azerbaijandar poeta (h. 1971).
- Urriaren 17a – Shinichi Suzuki, japoniar pedagogoa, biolin-ikaskuntzarako Suzuki metodoaren sortzailea (h. 1998).
- Urriaren 17a – Simon Vestdijk, herbeheretar idazlea (h. 1971).
- Urriaren 18a – Henri Behotegi, lapurtar errugbilaria (h. 1975).
- Urriaren 18a – Lotte Lenya, austriar abeslari eta aktorea (h. 1981).
- Urriaren 22a – Dámaso Alonso, espainiar filologo eta poeta (h. 1990).
- Urriaren 24a – Peng Dehuai, txinatar militar eta politikaria (h. 1974).
- Urriaren 24a – Rafael García-Valiño, espainiar militarra, Gerra Zibilean matxinoen alde egin zuena (h. 1972).
- Urriaren 29a – Emmanuel Bondeville, frantziar musikagilea (h. 1987).
- Urriaren 31 – Alfred Sauvy, frantziar estatistikaria, demografoa eta ekonomista (h. 1990).
Azaroa
aldatu- Azaroaren 3a – Karlos Elgezua, gipuzkoar eskultorea, erretratuetan aditua (h. 1987).
- Azaroaren 5a – Amado Granell, espainiar errepublikar eta militarra (h. 1972).
- Azaroaren 11 – René Clair, frantziar zinemagilea (h. 1981).
- Azaroaren 11 – José María Laka, bizkaitar futbolaria (h. 1977).
- Azaroaren 17a – Maurice Journeau, lapurtar musikagilea (h. 1999).
- Azaroaren 18a – Joris Ivens, herbehereetar film-zuzendaria (h. 1989).
- Azaroaren 21a – René Magritte, belgikar margolaria (h. 1967).
- Azaroaren 22a – José María Gil-Robles, espainiar abokatu eta politikaria (h. 1980).
- Azaroaren 22a – Lionel Robbins, ingeles ekonomialaria (h. 1984).
- Azaroaren 23a – Rachel Fuller Brown, estatubatuar kimikaria, onddo gaixotasunaren kontrako lehen antibiotikoaren garatzailea (h. 1980).
- Azaroaren 23a – Rodion Malinovski, sobietar militarra (h. 1967).
- Azaroaren 24a – Liu Shaoqi, Txinako Herri Errepublikako bigarren presidentea (h. 1969).
- Azaroaren 25a – Ana Paris Garcia, UGTko militantea eta lider sindikalista (h. 1938).
- Azaroaren 26a – Karl Ziegler, alemaniar kimikaria, 1963ko Kimikako Nobel Saria (h. 1973).
- Azaroaren 29a – C. S. Lewis, irlandar idazlea (h. 1963).
- Azaroaren 29a - Marià Manent, kataluniar poeta, prosista, literatur kritikaria, memorialista, itzultzailea eta kultur ekintzailea (h. 1988).
Abendua
aldatu- Abenduaren 3a – Nikolas Barrenetxea, bizkaitar misiolari eta euskal idazlea (h. 1988).
- Abenduaren 4a – Eladio Zilbeti, nafar politikaria, EAE-ANV alderdiaren bultzatzailea eta Osasuna futbol klubaren sortzaileetako bat (h. 1937).
- Abenduaren 4a – Xabier Zubiri, donostiar zientzialari eta filosofoa (h. 1983).
- Abenduaren 5a – Henri Gouhier, frantziar idazle eta filosofoa (h. 1994).
- Abenduaren 6a – Teodoro Hernandorena, euskal herritar politikari eta kulturgilea (h. 1994).
- Abenduaren 6a – Gunnar Myrdal, suediar ekonomialaria, 1974ko Ekonomiako Nobel Saria (h. 1987).
- Abenduaren 14a – Olimpia Valencia, Galiziako lehen ginekologoa (h. 1987).
- Abenduaren 15a – Fernando Remacha, nafar musikagilea (h. 1984).
- Abenduaren 15a – Jose Luis Zabala, euskal herritar futbolaria (h. 1946).
- Abenduaren 17a - Nicomedes Marañon Orio, nafar etxekoandrea, Gerra Zibilean fusilatua (h. 1936).
- Abenduaren 20a – Konstantinos Dovas, Greziako lehen ministroa (h. 1973).
- Abenduaren 20a – Irene Dunne, estatubatuar aktorea (h. 1990).
- Abenduaren 28a – Carl-Gustav Rossby, suediar-estatubatuar meteorologoa, meteorologiaren aitzindarietakoa (h. 1957).
- Abenduaren 30a – Carmen Hombre Ponzoa, aitormen protestanteko espainiar maistra eta sindikalista (h. 1936).
- Abenduaren 30a – Umm Kulthum, Ekialdeko Izarra, egiptoar abeslaria, egiptoar nazionalismoaren eta panarabismoaren ikurra (h. 1975).
- Abenduaren 31 – István Dobi, Hungariako lehen ministro eta estatuburua (h. 1968).
Egun ezezaguna edo zehaztugabea
aldatu- Cipriano Isusi, bizkaitar politikari eta milizianoa (h. 1980).
- Joaquín Arrarats, nafar kazetari eta historialaria (h. 1975).
- Jose Mari Aristondo, Muño, gipuzkoar bertsolaria.
- Juan Iruarrizaga Agirre, bizkaitar musikagilea (h. 1936).
- Mariano Zirikiain Gaiztarro, gipuzkoar idazlea (h. 1964).
- Ricardo Puga, arabar aktorea (h. 1967).
- Rufina Azkue, euskal idazle eta kazetaria (h. 1972).
- Javier Ramírez Sinués, aragoiar abokatu eta politikari kontserbadorea, Arabako gobernadore zibila (h. 1977).
Heriotzak
aldatuUrtarriletik ekainera
aldatu- Urtarrilaren 14a – Lewis Carroll, ingeles idazle, matematikari eta argazkilaria (j. 1832).
- Urtarrilaren 18a – Léonce Détroyat, lapurtar militar eta kazetaria, Frantziako Itsas Armadan aritutakoa (j. 1829).
- Otsailaren 10a – Julie Adrienne Karrikaburu, zuberotar musikologoa, kantaria, kantu-biltzailea eta piano-jotzailea, lehendabiziko euskal kantutegiaren egilea (j. 1827).
- Otsailaren 16a – Thomas Bracken, irlandar-zeelandaberritar olerkari, kazetari eta politikaria (j. c. 1841)
- Otsailaren 23a – Eusebio Zuloaga, gipuzkoar armagilea, damaskinatu modernoaren sortzailea (j. 1808).
- Martxoaren 10a – Maria Eugenia Jesusena, frantziar lekaidea, Jasokundearen Kongregazioaren sortzailea (j. 1817).
- Martxoaren 12a – Johann Jakob Balmer, suitzar fisikaria (j. 1825).
- Martxoaren 12a – Zachris Topelius, finlandiar idazle, kazetari, historialari eta irakaslea (j. 1818).
- Martxoaren 15a – Henry Bessemer, ingeles ingeniaria (j. 1813).
- Martxoaren 16a – Aubrey Beardsley, ingeles marrazkilaria (j. 1872).
- Martxoaren 18a – Matilda Joslyn Gage, estatubatuar emakumeen sufragioaren eta amerikar natiboen eskubide zibilen aldeko ekintzailea, abolizionista, librepentsalaria eta idazlea (j. 1826).
- Martxoaren 20a – Ivan Xixkin, errusiar margolaria (j. 1832).
- Martxoaren 27a – Francisca de Braganza, brasildar aristokrata (j.1824)
- Martxoaren 31 – Eleanor Marx, aktibista politikoa eta autore marxista (j. 1855).
- Apirilaren 16a – Joaquín Crespo, Venezuelako presidentea (j. 1841).
- Apirilaren 18a – Gustave Moreau, frantziar margolaria (j. 1826).
- Maiatzaren 7a – José Vilallonga, kataluniar industrialaria eta enpresaburua (j. 1822).
- Maiatzaren 19a – William Ewart Gladstone, Erreusma Batuko lehen ministroa (j. 1809).
- Ekainaren 17a – Edward Burne-Jones, britainiar margolaria (j. 1833).
- Ekainaren 25a – Lindaura Anzoátegui, boliviar poeta eta idazlea, bere herrialdeko lehen dama (j. 1846).
Uztailetik abendura
aldatu- Uztailaren 7a – Louis Buffet, Frantziako lehen ministroa (j. 1818).
- Uztailaren 7a – Nikolai Jaroxenko, errusiar margolaria (j. 1846).
- Uztailaren 30a – Otto von Bismarck, Alemaniaren bateratzea lortu zuen alemaniar politikaria (j. 1815).
- Abuztuaren 3a – Charles Garnier, frantziar arkitektoa (j. 1825).
- Abuztuaren 8a – Eugène Boudin, frantziar margolaria (j. 1824).
- Abuztuaren 13a – Adrien Barthe, lapurtar musikagilea (j. 1828).
- Abuztuaren 14a – Francisco Suñer, espainiar politiko errepublikazale federala eta medikua (j. 1826).
- Abuztuaren 23a – Félicien Rops, belgikar margolari, ilustratzaile eta karikaturagilea (j. 1833).
- Abuztuaren 26a – William Mason Brown, estatubatuar margolaria (j. c. 1828).
- Abuztuaren 29a – Agustina Ortiz de Rozas, argentinar politikaria eta filantropoa (j. 1816).
- Irailaren 9a – Stéphane Mallarmé, frantziar olerkaria (j. 1842).
- Irailaren 10a – Sissi, Austriako enperadorearen emaztea eta Hungariako erregin ezkontidea (j. 1837).
- Irailaren 17a – Manuela Rosas, argentinar ekintzaile politikoa (j. 1817).
- Irailaren 19a – George Grey, britainiar militar, esploratzaile eta administratzaile koloniala, Zeelanda Berriko gobernadore eta lehen ministroa (j. 1812).
- Irailaren 20a – Theodor Fontane, alemaniar idazlea (j. 1819).
- Irailaren 30a – Francisco Coello, espainiar kartografo eta militarra (j. 1822).
- Urriaren 7a – Jevgenia Konradi, errusiar idazle, itzultzaile, kazetari eta feminista (j. 1838).
- Urriaren 22a – Guiomar Torresão, portugaldar idazlea eta feminista, Portugalgo emakumeen emantzipazio-idealen funtsezko pertsonaia (j. 1844).
- Urriaren 24a – Pierre Puvis de Chavannes, frantziar margolaria (j. 1824).
- Azaroaren 14a – Bartolome Ertzilla, bizkaitar musika-konpositorea (j. 1863).
- Azaroaren 28a – Conrad Ferdinand Meyer, suitzar idazlea (j. 1825).
- Azaroaren 29a – Ángel Ganivet, espainiar idazlea (j. 1865).
- Abenduaren 2a – Michael Daniel Jones, galestar apaiz kongregazionalista. galestar nazionalismo modernoaren gurasoetako bat (j. 1822).
- Abenduaren 17a – Hermógenes López, Venezuelako presidentea (j. 1830).
- Abenduaren 25a – Georges Rodenbach, belgikar olerkaria (j. 1855).
Egun ezezaguna edo zehaztugabea
aldatu- Genaro Sorarrain, gipuzkoar politiko eta kultura-gizona.
- Jean-Baptiste Etxeberri, baxenafar apaiza, idazlea eta Escualdun laborarien adiskidea almanakaren sortzailea (j. 1806).
- Ramon Elorriaga, bizkaitar margolaria (j. 1836).
Kanpo estekak
aldatu