Amanita regalis
Amanita regalis | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Agaricales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Amanitaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Amanita | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Amanita regalis Michael, 1904 | |||||||||||||||||||||||||||
Basionimoa | Agaricus muscarius β regalis | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Amanita regalis Amanitaceae familiako onddo espezie bat da.[1]
Sinonimoak: Amanita muscaria var. regalis, Amanitaria muscaria var. regalis.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: Handia, 15 cm-ko diametrora iritsi daiteke, hemisferikotik globo formakora pasatzen da, azkenean lautu egiten da. Gorri ilun kolorekoa edo marroi kolorekoa, eta gainazala errezeletik datozen garatxoz estalita egoten da, zurixkak edo horixkak. Ertza pixka bat ildaskatua eta kapelaren azala bereizgarria du.
Orriak: Zuriak, nahiko zabalak eta libreak.
Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.
Hanka: Zuria eta betea, zahartzaroan barnehutsa, lodia edo luzanga eta zilindrikoa. Oinarrian loditua gorantz hedatzen den erraboil kotoitsuko zerrenda zentrokideen itxuran, batzuetan horiz tindatuta, Eraztun zintzilikari iraunkor zuri bat du, irin-malutez zikinduta.
Haragia: Lodia, zuria, nahiko trinkoa, batez ere kapelan. Zapore gozoa eta leuna du, eta errefauaren usaina.[2]
Etimologia: Amanita terminoa grekotik dator eta Zilizia eta Siria arteko mendiari egiten dio erreferentzia, han oso ugariak ziren eta, grezieraz beste esanahi bat ere badu, perretxikoa kontzeptu orokor gisa. Regalis epitetoa berriz latinetik dator, erreal, erregearen esan nahi duen “regalis” hitzetik. Dimentsio handiak dituelako.
Toxikotasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Amanita muscaria bezala, toxikoa da.[3]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Marroi kolorea duelako eta batzuetan ezkata horixkak, Amanita franchetii delakoarekin nahas daiteke, hau ez da hain erraboilduna eta ez ditu oineko tonu horixkak.[4]
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udan eta udazkenean. Hostozabalen eta koniferoen azpian.[5]
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanada, Alaska, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Europa, Errusia, Kaukasia, Japonia, Taiwan, Kongoko Errepublika Demokratikoa.[6]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, orria, 161 or. ISBN 84-505-1806-7..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 11 or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)...
- ↑ (Gaztelaniaz) Calvo Pérez Javi. (2006). El mundo de las setas. Asociacion Micológica Fungipedia.
- ↑ (Gaztelaniaz) Velazquez Vergara José Ignacio, Suarez Gil Angela. (2009). Banco de setas. Catalogo micológico.
- ↑ Amanita regalis: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.