[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Amanita vaginata var. alba

Wikipedia, Entziklopedia askea
Amanita vaginata var. alba
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaAmanitaceae
GeneroaAmanita
EspezieaAmanita vaginata
Barietatea Amanita vaginata var. alba
Gillet, 1874

Amanita vaginata var. alba Amanitaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Denbora luzez egosi ondoren jan daiteke. Oso arriskutsua gordinik.

Kapela: Hasieran arrautza itxuran, gero bolba apurtu egiten da eta 6 eta 12 cm bitarteko diametroko kapela agertzen da, konikoa, gero ezkila formakoa eta titi kamuts batekin. Zahartzean, ertza oso ildaskatua eta kurbatu-laua. Azala bereizgarria, batzuetan errezel orokorretik datozen plaka handiz estalia; zuria, zahartzean tonu beix argiak hartzen dituen arren.

Orriak: Zuriak, ez oso estu, zabalak, libreak eta bat-batean etendako orritxoekin. Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.

Hanka: 8 - 17 x 1 - 2 cm-koak, barnehutsa, kapelatik bereiz daitekeena eta zilindriko- subbulbosoa; kolore zurikoa eta askotan ezkata flokonosoekin, oso estu eta sigi-sagan eta oinaren zati handi bat inguratzen duen mintzezko bolba elastiko zaku itxurako batekin.

Haragia: Oso hauskorra eta zuria; usain atzemanezinekoa eta zapore gozokoa.[2]

Etimologia: Amanita grekotik dator eta Zilizia eta Siria arteko mendiari egiten dio erreferentzia, han oso ugariak ziren eta. Grezieraz beste esanahi bat ere badu, perretxikoa, kontzeptu orokor gisa.

Jangarritasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erdipurdiko jangarria.[3]

Nahasketa arriskua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Amanita nivalis aldaerarekin nahas daiteke, hau askoz txikiagoa da (ia erdia). Kontuz eraztundun Amanita toxiko zuriekin.

Sasoia eta lekua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udan eta udazkenean hazten da hostozabalen basoetan.

Banaketa eremua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europa, Alpeak eta Minnesota.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 288 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  3. (Gaztelaniaz) Kutxa Fundazioa Sozial eta Kulturala. (1992). Euskal Herriko perretxikoak. Litografía Danona s. coop.ltda., 56 or. ISBN 84-7173-211-4..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]