Suillus plorans
Suillus plorans | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Boletales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Suillaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Suillus | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Suillus plorans Kuntze, 1898 | |||||||||||||||||||||||||||
Basionimoa | Boletus plorans | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Suillus plorans Suillaceae familiako onddo espezie bat da.[1]
Sinonimoa: Boletus plorans.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 6 eta 12 cm bitarteko diametrokoa. Hemisferikoa eta gero ganbila. Argitik arrexka tonu ezberdinetara.
Tutuak: Oinari itsatsiak. Hori-arre-gorrixka kolorekoak.
Poroak: Arre-gorrixka kolorekoak, irteten dutenean arrexka koloreko orbanak uzten dituzten esne-itxurako tantak jariatzen dituzte.
Hanka: 6 eta 12 cm bitarteko garaierakoa eta 1 eta 1,5 cm bitarteko diametrokoa. Ia zilindrikoa, hori-azafrai kolorekoa, gorri-arrexka koloreko pikorrekin estalia.
Haragia: Azafrai kolorekoa, horia tutuetan , gorrixka oinaren oinarrian. Boletus variegatus delakoak duen usain eta zapore antzekoak ditu.[2]
Etimologia: Suillus hitza, latinezko “su”, “suis”, txerritik dator, bere zaporeari erreferentzia eginez, edo agian kapelaren izaera likatsuari erreferentzia eginez. Plorans epitetoa latinetik dator, negartsua esan nahi duen “plorans” hitzetik. Esne-itxurako tantak jariatzen dituelako
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jangarria.[3]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Boletus variegatus delakoarekin nahas daiteke. Baina Suillus plorans identifikatzeko nahikoa da bere habitatari begiratzea, bost orratzeko pinuen azpian ateratzen da.
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udan eta udazkenean. Pinus cembra pinuen azpian ateratzen da.
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Europa, Errusia, Himalaiako eremua.[4]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 380 or. ISBN 84-505-1806-7..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 523 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ Suillus plorans: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.