Mycena vulgaris
Mycena vulgaris | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Mycenaceae |
Generoa | Mycena |
Espeziea | Mycena vulgaris P.Kumm., 1871 |
Basionimoa | Agaricus vulgaris |
Mycena vulgaris Mycenaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da sukaldean erabiltzen, usain txarra eta haragi gutxi duelako.
Sinonimoak: Agaricus vulgaris, Prunulus vulgaris.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: Txikia, 2 cm arteko diametrokoa, koniko-kanpai itxurakotik laura, heldu ondoren ertz ildaskatuak. Azal zurixka edo arre-grisaxka, erraz erortzen den geruza likatsu batez estalia, gel-testura hartzeko joerarekin. Hankak eta orrien ertzak ere gel-testura hartzen dute, baina lupa batekin behatu behar da.
Orriak: Dekurrente samarrak, zabal, sabeldunak, zuri-gris kolorekoak.
Hanka: 6 cm arteko garaierakoa, oso mehea, kapelaren kolorekoa.
Haragia: Urria, irin zaharraren usainarekin.[2]
Etimologia: Mycena terminoa latinetik dator, perretxikoa, onddoa. Vulgaris epitetoa ere latinetik dator, arrunta, esan ahi duen "vulgaris" hitzetik. Maiztasunez agertzen delako.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ez du interes gastronomikorik.[3]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mycena geesterani delakoak esporetan desberdintasun nabarmenak ditu. Mycena clavicularis eta Mycena rorida espezieek ez dute gel-testura hartzen.[4]
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udazkenean. Koniferoen basoetako azikulen artean. Iparraldeko mendietan (Kantabriar mendikatea, Pirinioak).[5]
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Alaska, Mexiko, Peru, Islandia, Europa, Turkia, Errusia, Kaukasia, Japonia.[6]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 182 or. ISBN 84-282-0865-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 239 or. ISBN 84-282-0541-X (T.3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
- ↑ (Gaztelaniaz) Morales Pulido Juan, Carmona Perate José Julián. (1981). Sociedad Micologica Extremeña, Medalla de Extremadura 2019.
- ↑ Mycena vulgaris: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.