Mycena capillaripes
Mycena capillaripes | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Mycenaceae |
Generoa | Mycena |
Espeziea | Mycena capillaripes Peck, 1888 |
Mycena amicta Mycenaceae familiako onddo espezie bat da,[1]Mycena capillaripes Usain txarra eta tamaina txikia duelako, ez da kontsumitzen.
Sinonimoak: Mycena langei, Mycena plicosa, Prunulus capillapires.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 0,5 eta 3 cm bitarteko diametrokoa, koniko-kanpai itxurakoa, pruinaduna, ilerik gabea, zeharrargitsu ildaskatua, ertza oso zurbila eta palmatua lehortzean. Azal higrofanoa, gris zurbil kolorekoa edo marroi-grisa, erdian ilunagoa, gorrixka.
Orriak: Adnatuak, nahiko zabalak, marjinatuak, zurixkak (krema-gris kolorea), aldeetan marroi-gorri koloreko puntutxoekin, ertz iluna.
Hanka: 3 eta 7 cm bitarteko garaierakoa, barnehutsa, zuzena edo okerra, hauskorra, distiratsua, goia pruinaduna, gris-marroi kolorekoa, behean ilunagoa, oinarria zuntz zuriekin.
Haragia: Lixiba usainarekin edo nitroso usainarekin.[2]
Etimologia: Mycena terminoa latinetik dator, perretxikoa, onddoa.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ez du interes gastronomikorik.[3]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mycena leptocephala delakoak ez ditu orriak marjinatuak. Mycena rubromarginata espezieak, orrien ertza ilunagoa du, ez du usain nitrosorik eta usteltzen ari den egurrean hazten da.
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udazkenean. Koniferen azikuletan (larizio pinua, pinazi-pinua, karraskak). Batzuetan hostogalkorren orbeletan ere bai. Klima hezean. Espezie taldekoia.
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Alaska, Mexiko, Kanariak, Europa, Errusia, Israel, Iran, Australia, Zeelanda Berria.[4]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 180 or. ISBN 84-282-0865-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
- ↑ Mycena capillaripes: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.