Hohenbuehelia geogenia
Hohenbuehelia geogenia | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Pleurotaceae |
Generoa | Hohenbuehelia |
Espeziea | Hohenbuehelia geogenia Singer, 1951 |
Hohenbuehelia geogenia Pleurotaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Erdipurdiko jangarria, balio gastronomiko gutxikoa.
Sinonimoak: Acanthocystis geogenia, Pleurotus geogenius, Agaricus geogenius.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 5 eta 10 cm bitarteko diametrokoa, mamitsua, tronpeta forman edo belarri lobulatua bi zatitan. Azal leuna, distiratsua, oso gelatinakara, zuri-gris kolorez hautseztatua. Kolore aldakorra: gris-horixka, larru-arrosa edo arre-grisa.
Orriak: Zurixkak, oso dekurrenteak, estu, meharrak.
Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.
Hanka: Kapelaren behealdearen luzapen bat da, motza, trinkoa, kolore zurbilekoa.
Haragia: Zuria, lodia. Irin usain eta zaporekoa. Espora-jalkina zuria.[2]
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kalitate ertaineko jangarria.[3]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Pleurotus generoak kapela ez du gelatinakara. Lentinellus cochleatus delakoak, anis usaina du. Hohenbuehelia petaloides espezieak, kapela ez du hain mamitsua, espatula formakoa eta kolore hori zurbilekoa.
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udan eta udazkenean, oso urria. Hostozabalen eta koniferoen basoetan. Itxuraz lurrean hazten dela ematen du, baina zuhaitzen sustraiekin mikorrizatzen du.
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Europa, Brasil, Zeelanda Berria.[4]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 122 or. ISBN 84-282-0865-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia..
- ↑ Hohenbuehelia geogenia: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.