Exobasidium rhododendri
Exobasidium rhododendri | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Exobasidiomycetes |
Ordena | Exobasidiales |
Familia | Exobasidiaceae |
Generoa | Exobasidium |
Espeziea | Exobasidium rhododendri C.E.Cramer, 1874 |
Basionimoa | Exobasidium vaccinii var. rhododendri |
Exobasidium rhododendri Exobasidiaceae familiako onddo espezie bat da.[1]
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Karpoforoa: 1 eta 4 cm bitartekoa. Haragi zukutsua, harro samarra, flexiblea, globo-itxurakoa, konkor irregularrekin, kuku-sagar forman. Orban zuriekin, horiekin, gorriekin edo berdeekin.
Himenioa: (kanpoko azalera). Iletsu samarra, zuria.[2]
Etimologia: Rhododendri epitetoa latinetik dator, errododendro esan nahi duen rhododendri hitzetik. Errododendroetan hazten delako.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Interes gastronomikorik gabea.
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udan eta udazkenean. Mendian, errododendro (Rhododendron ferrugineum) landarearen parasito tipikoa, non ugari hazten den. Kuku-sagar itxuran agertzen da, beraz, intsektu baten hargunearekin nahas daiteke.
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Alaska, Kanariak, Svalbard, Europa, Errusia, Hego Korea, Japonia, Australia.[3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 631 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ Exobasidium rhododendri: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Datuak: Q2650827
- Multimedia: Exobasidium rhododendri / Q2650827