Entoloma papillatum
Entoloma papillatum | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Entolomataceae |
Generoa | Entoloma |
Espeziea | Entoloma papillatum Dennis, 1953 |
Basionimoa | Nolanea papillata |
Entoloma papillatum Entolomataceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez du balio sukalderako, haragi gutxi eta irintsua duelako.
Sinonimoak: Rhodophyllus papillatus, Nolanea papillata.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 4 cm arteko diametrokoa, kanpai-itxurakoa, titi puntazorrotz nabarmenarekin. Ertz ildaskatua, azala arre-gorrixka kolorekoa edo txokolate kolorekoa.
Orriak: Itsatsiak edo ia libreak, sabeldunak, zurixkak eta bukaeran arrosak.
Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.
Hanka: Liraina, 7 cm arteko garaierakoa, kapela baino argiagoa, oinarri zurixka edo tomentuduna.
Haragia: Urria, irinaren usain eta zaporearekin.[2]
Etimologia: Entoloma hitza grekotik dator: ertza barrurantz biribildua esan nahi du. Papillatun epitetoa berriz latinetik dator, irtengunea, titia, ernamuina, esan nahi duen "papila" hitzetik. Konkorrak daudelako
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Interes gastronomikorik gabea.[3]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Espezie nahastezina, bere tamaina garaiagatik eta titi puntazorrotzagatik
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udazkenean. Belardietan, leku ireki eta belartsuetan, azienda larreetan. Azaleko hezetasuna eta nitrifikazio egokia behar ditu.
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ameriketako Estatu Batuak, Kanada, Costa Rica, Bolivia, Europa, Kanariak, Kongoko Errepublika Demokratikoa.[4]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 190 or. ISBN 84-282-0865-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
- ↑ Entoloma papillatum: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.