Entoloma araneosum
Entoloma araneosum | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Entolomataceae |
Generoa | Entoloma |
Espeziea | Entoloma araneosum M.M.Moser, 1978 |
Basionimoa | Nolanea araneosa |
Entoloma araneosum Entolomataceae familiako onddo espezie bat da.[1]
Sinonimoak: Rhodophyllus araneosus, Nolanea araneosa.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 2 eta 3 cm bitarteko diametrokoa, koniko-kamutsa, gris-urdinxka edo zilar kolorekoa, erabat zuntzexka erradial mehez estalia.
Orriak: Goranzkoak, ez oso estu, zabalak, marroi-arre-gorrixka kolorekoak.
Hanka: 5 cm inguruko garaierakoa eta 0,3 cm inguruko lodierakoa, gris-zilarreztatu kolorekoa, zetadun-fibrilosua, gutxi-asko gorritu egiten diren ile zurrun gris edo horixkekin, gortina haritsu gris iheskorrarekin.
Haragia: Haritsua, arrexka, usain konplexua, irinarena, lurkara.[2]
Etimologia: Entoloma hitza grekotik dator; ertza barrurantz biribildua esan nahi du. Araneosus epitetoa berriz latinetik dator, amaraunez betea, esan nahi duen, "araneosus" hitzetik. Oinean eta kapelan duen dekorazioagatik.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Interes gastronomikorik gabea.[3]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nahiko erraza da ezagutzea, kapela eta oina estaltzen duten zilar koloreko fibrilengatik.
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hostozabalen baso hezeetan eta zingiretan.
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Bolivia, Europa, Errusia, Japonia.[4]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 190 or. ISBN 84-282-0865-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 225 or. ISBN 84-282-0541-X (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ Entoloma araneosum: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.