Gautieria otthii
Gautieria otthii | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Gomphales |
Familia | Gomphaceae |
Generoa | Gautieria |
Espeziea | Gautieria otthii Trog, 1857 |
Gautieria graveolens Gomphaceae familiako onddo espezie bat da.[1]
Sinonimoa: Gauteria graveolens var. otthii.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Karpoforoa: 2 eta 3,5 cm bitarteko diametroarekin, globo itxurakoa, borobil samarreko formarekin, hantura irregularrekin eta oinarrian mizelio kordoiekin. Peridioa oso mehea, ez oso iraunkorra eta krema-oliba antzeko kolorekoa.
Gleba: Kartilaginosoa, labirintikoa, krema zurbil kolorekoa, okrea heltzen denean. Kolumela grisaxka oso agerian. Usain handikoa eta zaporea zehaztugabekoa.[2]
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Interes gastronomikorik gabea.[3]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gautieria generoak zehazten zailak diren oso antzeko hainbat espezie ditu.
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ia edozein unetan ager daiteke, ez da udazkeneko espeziea. Hazkunde hipogeoko espezie baten aurrean gaude, lurzoru azidoetan zein kareharritsuetan lurperatuta, normalean pinudietan. Gure inguruan urria.
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Alaska, Euskal Herria, Pirinioak, Espainia, Alpeak, Suedia, Norvegia, Finlandia.[4]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Morales Pulido Juan, Carmona Perate José Julián. (1981). Sociedad Micologica Extremeña, Medalla de Extremadura 2019.
- ↑ (Gaztelaniaz) Calvo Pérez Javi. (2006). El mundo de las setas. Asociacion Micológica Fungipedia.
- ↑ Gautieria otthii: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.