Boletus edulis f. citrinus
Boletus edulis f. citrinus | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Boletales |
Familia | Boletaceae |
Generoa | Boletus |
Espeziea | Boletus edulis |
Barietatea | Boletus edulis f. citrinus |
Boletus edulis f. citrinus Boletaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Jangarri ona da, baina oso urria delako ez biltzea gomendatzen da.
Sinonimoak: Boletus edulis var. citrinus, Boletus venturii, Boletus citrinus.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 8 eta 12 cm bitarteko diametrokoa. Hemisferikoa, oso erregularra, horia, horixka, nabarmenagoa ertzerantz.
Tutuak: Zuriak gero krema kolorekoak, amaieran hori-oliba antzeko kolorekoak.
Poroak: Tutuen kolore berekoak.
Himenioa: Boletus edulis tipikoak duen bezalakoa.
Hanka: 7 eta 12 cm bitarteko garaierakoa eta 3 eta 5 cm bitarteko diametrokoa, borra forma oso erregularrarekin luzera osoan, eta sekzio eliptiko bereizgarriarekin. Erretikulu garbiarekin.
Haragia: Zurixka eta kolorez aldatzen ez dena.[2]
Etimologia: Citrinus epitetoa latinetik dator, zedroa esan nahi duen “citrus” hitzetik. Bere kolore horiagatik.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ezin hobea.[3]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Boletus edulis delakoarekin, honek kapelaren azala marroi-gaztaina kolorekoa du, Amanita citrina-k kolore antzekoa du, baina ez tuturik, orriak ditu eta hankan eraztuna eta bolba.
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Uda erditik udazken erdira. Urria eta ez oso ezaguna. Mediterraneoko basoetan, estrepak dituen artadietan, artelatzetan, hariztietan. Batez ere lurzoru azidoetan.
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Pirinioak, Frantzia, Espainia, Austria.[4]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 700 or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
- ↑ Boletus edulis f. citrinus: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.