[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Cortinarius balaustinus

Wikipedia, Entziklopedia askea
Cortinarius balaustinus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaCortinariaceae
GeneroaCortinarius
Espeziea Cortinarius balaustinus
Fr., 1838

Cortinarius balaustinus Cortinariaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Sinonimoa: Telamonia balaustinus

Kapela: 5 eta 7 cm bitarteko diametrokoa. Hemisferikoa, pixka bat kamutsa, higrofanoa; hori-gorrixka edo marroia eguraldi hezearekin, zurbiltzen lehorrarekin; distiratsua; ertz mehea, hasieran barrurantz biribildua.

Orriak: Zabal samarrak, zabal, orritxo ugarirekin, itsatsi-unziformeak, zainekin elkartuak, herdoil kolorekoak, gero gorri-su kolorekoak, amaieran kanela kolorekoak.

Hanka: 6 eta 8 cm bitarteko garaierakoa eta 0,8 eta 1,5 cm bitarteko diametrokoa. Klabiformea, inoiz errekurbatua, sustrai antzekoekin, herdoil argi kolorekoa, betik fibrilatu ildaskatua.

Haragia: Arabarba kolorekoa, usaingabea eta zapore gozokoa. Espora-jalkina okre antzeko kolorekoa.[2]

Etimologia: Cortinarius hitza gortinatik dator, gortina eta guzti, errezelaren hondakin bereizgarriak direla eta. Balaustinus epitetoa grekotik dator, granadina basatia bezala, esan nahi duen “balaustinos” hitzetik. Bere koloreagatik.

Jangarritasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jangarria.[3]

Nahasketa arriskua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zehazteko zaila den espeziea da, beraz antzeko espezie askorekin nahas daiteke.

Sasoia eta lekua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udaren amaieran. Pagadietan; identifikatzeko zaila bada ere, Sorogaingo eta Auritzeko pagadietan ezagutu da. Oso urria

Banaketa eremua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanada, Alaska, Islandia, Svalbard, Europa, Errusia.[4]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 215 or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2. ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  3. (Gaztelaniaz) Guia de Setas y Hongos de Navarra.
  4. Cortinarius balaustinus: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]