[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Kanpaitxo azpilun

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mycena pelianthina» orritik birbideratua)
Kanpaitxo azpiluna
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaMycenaceae
GeneroaMycena
Espeziea Mycena pelianthina
Quél., 1872
Banaketa mapa
BasionimoaAgaricus pelianthinus

Kanpaitxo azpiluna (Mycena pelianthina) Mycenaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da jangarritzat hartzen, errefrau edo patata azalaren usain handia duelako. Toxikoa ere izan daiteke, haluzinazioak eragin ditzake.

Kapela: 4 eta 6 cm arteko diametrokoa, ganbila, higrofanoa, purpura kolorekoa hezetasunarekin, lila zurbila edo zuri-horixka eguraldi lehorrean. Ertza ildaskatua.

Orriak: Ez oso estu, libreak, more zikin kolorekoak, koskadun ertz ilunagoarekin.

Hanka: 2-5 cm luze eta 0,5-0,8 cm lodi, zilindrikoa, mehea, leuna, bioleta zikin kolorekoa.

Haragia: Mehea zurixka, errefrauaren usain eta zaporekoa.[2]

Etimologia: Mycena terminoa latinetik dator, perretxikoa, onddoa, "Vitis" hitzetik, xirmendu esan nahi du. Oin luze mehe eta malguari egiten dio erreferentzia. Pelianthina epitetoa berriz grekotik dator, "pelós" hitzetik, hau da, ubela, ospela, iluna; eta kontrakoa esan nahi duen "antinoos" hitzetik. Gainerako onddoarekin alderatuta orrien ertzeko kolore ilunagatik.

Jangarritasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez da jangarria.[3]

Nahasketa arriskua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mycena pura delakoarekin, honek ere errefrauaren usaina du, baina Mycena pelianthina espezieak orri gris-moreak ditu ertz koskadunekin, eta Mycena pura perretxikoak orri zurixkak ditu.[4]

Sasoia eta lekua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udan, eta batez ere, udazkenean, pagadietan, eroritako hostoen artean. Oso ohikoa.[5]

Banaketa eremua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ipar Amerika, Japonia, Europa, Panama, Errusia eta Malaysia.

Erreferentzia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color, Iberduero or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 266 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  4. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 281 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  5. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel.. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 180 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]