[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Esnegorrikor

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lactarius semisanguifluus» orritik birbideratua)
Esnegorrikorra
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaRussulales
FamiliaRussulaceae
GeneroaLactarius
Espeziea Lactarius semisanguifluus
Mikologia
 
orriak himenioan
 
txapel zapaldua
 
himenioa dekurrentea da
 
hanka biluzik dago
 
espora marroi gorrixkak dauzka
 
mikorrizak eratzen ditu
 
jateko bikaina da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Esnegorrikorra (Lactarius semisanguifluus) Russulaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Lactarius sanguifluus eta Lactarius deliciosus baino kalitate txikiagoa du. Lactarius-en barruan dapetes (latex laranja) sekzioak elkarren oso antzekoak diren espezieak ditu. Denak jangarriak, baina kalitate desberdinekoak.

Kapela: 3 eta 9 cm bitarteko diametrokoa, hasieran ganbila, gero zabaldu egiten da inbutu itxuran. Laranja-berde kolorekoa lehenbizi, gero gris-berdexka, orban berde ilunekin eta eremu zirkularrekin.

Orriak: Nahikoa estu, urkilatuak oinaren ondoan, tartekatutako orritxoekin, itsatsiak, hasieran laranja zurbil kolorekoak, gero guztiz berdexkak, baina ertzetan laranja koloreko tonuak ikusten dira

Hanka: Zilindrikoa, hasieran betea, gero barnehutsa, kapelaren antzeko kolorekoa, amaieran berdez edo urdin-berdexkaz zikindua.

Haragia: Lodia, zurixka, baina latexak azenario kolorez zikindua. Gero, gorri-odol kolorera pasatzen da, eta azkenik, urdin-berdexkara. [2]

Etimologia: Lactarius terminoa lac, lactis, esnetik dator; esneari dagokio. Latexa jariatzen dutelako ebakitzean edo haustean.

Jangarritasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jangarria.[3]

Nahasketa arriskua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lactarius deliciosus eta Lactarius sanguifluus delakoekin nahas daiteke.[4]

Sasoia eta lekua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udazkenean, koniferoen basoetan. Batez ere Pinus sylvestris-en azpian.[5]

Banaketa eremua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europa, Turkia, Columbia Britainiarra.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 518 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 349 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 143 or. ISBN 84-505-1806-7..
  5. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 80 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]