Grupos Armados Españoles
Grupos Armados Españoles (euskaraz: «Espainiar Talde Armatuak») espainiar talde terrorista bat izan zen, Espainiako trantsizioaren hasieran, 1979-1980 artean euskal herritarren aurkako atentatu eta eraso terroristak burutu zituen, denera 6 lagun erail eta 10 zauritu zituen.
Grupos Armados Españoles | |
---|---|
Datuak | |
Mota | Paramilitarra |
Herrialdea | Espainia |
Historia | |
Sorrera | 1979 |
Desagerpena | 1980 |
Espainiar nazionalismoaren eskuin muturrak antolatutako talde terrorista izan zen, 2010eko Eusko Jaurlaritzaren Terrorismoaren Bulegoaren arabera "GAE, Batallón Vasco Español eta Triple A eskuin muturrak antolatutako taldeak ziren eta garaiko espainiar poliziaren tolerantzia, ezikusia eta zenbait sektoreen laguntzarekin ekin zuten". Beren helburua euskal abertzaletasunaren artean eta euskal gizartean izua hedatzea izan zen.
Atentatuak
aldatu- 1979ko irailaren 28an, Astigarragan, Donostiako Udalako Tomas Alba Irazusta Herri Batasunaren zinegotzi independientea erail zuten.
- 1980ko urtarrilaren 15ean, Lezon, Amnistiaren Aldeko Batzordeetako Karlos Saldise Korta erail zuten.
- 1980ko urtarrilaren 20ean, Alonsotegiko Aldana tabernako atentatuan, lehergailu baten bidez Liborio Arana Gómez, Pacífico Fika Zuloaga, María Paz Armiño eta Manuel Santacoloma Velasco erail eta beste 10 lagun zauritu zituzten.