[go: up one dir, main page]

Francisco Ribalta

margolari espainiarra

Francisco Ribalta (Solsona, Lleida, 1565eko ekainaren 2a - Valentzia, 1628ko urtarrilaren 12a) kataluniar pintorea izan zen. Caravaggio pintore italiarraren molde errealisten lehen jarraitzaileetako bat izan zen; argi-ilunak lantzeko zuen teknikak eta haren koadroetako ilunpe efektuak eragin handia izan zuten Espainiako XVII. mendeko pintoreengan. Bartzelonan bizi izan zen gaztetan eta Madrila aldatu zen gero. El Escorialgo pintore manieristekin lan egin zuen hasieran, Navarrete Mutua pintorearekin bereziki. Molde horretakoa da bere lehen lan ezaguna, Kristo gurutzean iltzatua (1582). 1598an Valentziara joan eta lantegi bat sortu zuen han Juan de Ribera artzapezpikuak lagunduta. Hurrengo urteetako lanetan ez zuen aparteko obrarik eskaini (1603-1610, Algemesíko elizako erretaulako berrogeita bi erretratuak), baina 1612az geroztik guztiz obra ederrak egin zituen: Kristo San Bernardoren besoetan, Porta Caeliko erretaula, eta San Frantzisko Asiskoaren ikuskaria. Joera errealista, forma indartsuak eta konposizio guztiz soila izan zituen, argi-ilun indartsuekin batera, ezaugarri nagusiak Ribaltaren pinturak. Adituek, Diego Velázquez, Francisco de Zurbarán eta José de Ribera pintoreen aitzindaritzat jo izan dute Ribalta.

Francisco Ribalta

Bizitza
JaiotzaSolsona1565eko ekainaren 2a (egutegi gregorianoa)
Herrialdea Katalunia
HeriotzaValentzia1628ko urtarrilaren 12a (62 urte)
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
katalana
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakmargolaria
Lantokia(k)Valentzia
Lan nabarmenak
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Find a Grave: 8246450 Edit the value on Wikidata
Kristo San Bernardoren besoetan, Ribaltaren olio-pintura, (Museo del Prado, Madrid).

Erreferentziak

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Francisco Ribalta Aldatu lotura Wikidatan