[go: up one dir, main page]

Boris Skossyreff, Borís Skóssirev-Mavrusov, Борис Скосырев errusieraz, (Vilnius, Lituania, 1896ko urtarrilaren 12a - Boppard, Alemania, 1989ko otsailaren 27a), 1934ko uztailaren 8tik 21era Boris I.a izenarekin Andorrako errege izendatutako abenturazale eta espia errusiarra izan zen.

Boris Skossyreff

errege

1934ko uztailaren 7a - 1934ko uztailaren 21a
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakБорис Михайлович Скосырев
JaiotzaVilnius1896ko urtarrilaren 12a
Herrialdea Errusiar Inperioa
 Andorra
 Herbehereetako Erresuma
HeriotzaBoppard1989ko otsailaren 27a (93 urte)
Jarduerak
Jarduerakmilitarra, ofizierra, monarka, usurper (en) Itzuli eta diplomazialaria
Graduasoldadu

Bizitza

aldatu

Errusiar familia noble baten semea, 1917ko errusiar iraultza eztanda egin ondoren Erresuma Batuan errefuxiatu zen. Bertan espioitza lanetan hasiko da munduko herrialde desberdinetan (Siberia, Japonia eta Ameriketako Estatu Batuak).

1919eko urtarrilean, The Times egunkaria britaniarrak jaso zuen bezala, Japonian misio militar batean itzultzaile lanetan aritutako Boris Skossyreff izeneko 22 urteko gaztea bat, Londresen, Westminsterrko auzitegian epaitua izan zen txeke iruzur batean nahastuta egotearen akusaziopean.

1925ean Herbeheretara bizitzera joan zen, bertan estatuarendako lanean arituko da eta Wilhelmine erreginaren eskutik Orangeko kondearen titulua jasoko du. Urte horretan bera baino hamar urte zaharragoa zen Marie Louise Parat de Gassier izeneko Frantziako Probenza jatorriko emakumea ezagutu zuen eta 1931ko martxoaren 31an berarekin ezkondu zen. Urte batzuk beranduago, banatu eta Polly Heard izeneko gazte britainiarrarekin esposatuko da.

1934ko uztailean Florence Marmon, Howard Marmon[1] enpresari amerikarraren emazte-ohia, eta bere lagun britainiar berriarekin batera Andorrara iritsiko da, aurrez ordena publikoko arazoak zirela medio, Mallorkatik kanporatua izan ondoren.

Boris I.aren erregetza

aldatu

1934ko uztailaren 7an Andorrako Kontseilu Nagusia (katalanez Consell General d'Andorra, herrialde hartako ganbera bakarreko parlamentua) bildu zen eta Andorrara bizitzera berriki joandako Boris Skossyreff izeneko Orangeko kondearen proposamena entzun zuten. Errusiarrak herriaren modernizazioa defendatu zuen ganbara bildutako kontseilariem aitzinean, garai horretan Monako, Luxenburgo edota Liechtenstein bezalako herri txikien ereduari jarraituz, atzerriko inbertsioa eta aberastasuna erakarriko lukeenaren promesa eginez, Andorra munduko herrialde aberatsenetarikoa bihurtuko zelarik gehituz. Ganbarak begi onez ikusi omen zuen bere proposamena eta bere errege izendapena onartu zuten ia aho batez (23 boto alde eta bakarra kontra, Encampeko alkatearen ezetza jaso baitzuen).

Erregetza uztailaren 8tik 21 era luzatu zen. Tarte horretan Urgelleko apezpikuari gerra deklaratu zion (uztailaren 12an), Aldizkari Ofizial bat argitaratu zuen, dekretu ugari eman eta Konstituzio bat idatzi, hamasei artikulu zituena, horietako luzeena hogeita hamar hitz besterik ez zituena[2].

Atxilotzea eta erbestealdia

aldatu

Bere izendatzearen kontra agertu zen Encamp udalerriko alkatea Urgelleko apezpikuarengana jo zuen gertatutakoaren berri ematera[3]. Honek bost guardia zibil bidali zituen Andorrara eta inongo eragozpenik gabe erregea Barzelonara atxilotuta eraman zuten . Bertan epaitu eta uztailaren 23an bi poliziaz lagundurik Madrilera trenez abiatu eta bertako Modelo espetxean sartu zuten. Beranduago, espainiar estatuan deliturik egin ez izanak espetxe egoera justifikatzen ez zuela eta, Portugalera kanporatu zuten, hurrengo lau urtetan Lisboa, Tanger eta Gibraltarren barna bidaiatuko zuelarik.

Bien bitartean, 1935an Skossyreffek Genovan (Italia) , Marseillararako itsasontzia hartzen du eta bere lehen emaztea Marie-Louiserekin elkartzen da berriro Saint-Cannaten. Bertan atxilotu eta hiru hilabetez preso atxiki zuten à Aix-en-Provencen Portugalera berriz estraditatu aitzin. 1936ko maiatzean Lisboara sartzen da Marie-Louiserekin, baina hortik Espainiara doa berriro, non gerra zibila piztuko den. Orduan, 1937an berriz Frantziara, Saint-Cannatera itzuliko da, eta han atxilotua izanen den berriz ere[4].

Bigarren Mundu Gerra eta heriotza

aldatu

Bigarren Mundu Gerra piztu zelarik, 1939an, Frantziako Tolosa ondoko Vernet internamendu esparruan egon zen. 1943an naziek berarekin eraman zuten eta Sonderführer ofizial berezi gisa lanean aritu zen ekialdeko frontean.

1945ean Amerikako Estatu Batuetako soldaduek atxilotu zuten eta berehalakoan aske utzi, orduan Alemaniako Boppard herrira joan zen, bere emaztea 1944 geroztik bizi zen herrira.

1948an Eisenachen atxilotu zuten berriro, Turingian (Alemaniako sektore sobietarrean, ondoren Alemaniako Errepublika Demokratikoa bilakatuko zena) epaitu eta Siberiara bidali zuten.

1956an Alemaniara itzuli zen berriro eta Bopparden bizitzen gelditu zen.

 
Hilobian 1900eko data agertzen da Borisek ezin izan zielako inoiz bere jaiotze data erakutsi Alemaniako agintariei

Boris Skossyreff 1989ko otsailaren 27an hil zen y eta Bopparden lurperatu zuten.

Bibliografia

aldatu

(katalaneraz) Antoni Morell, Boris I, rei d'Andorra, La Magrana, Barcelone (ISBN 84-7410-157-3)

(frantsesez) Luis Capdevila. Nouvelle Découverte de l'Andorre. Nouvelles Editions Latines. Paris 1959, 180. eta hurrengo orrialdeak

(gazteleraz) Gerhard Lach-Valchs, Boris von Skossyreff: rey de los andorranos, agente de los alemanes, Círculo Rojo, Almería, 2018 (ISBN 9788491947097)

(gazteleraz) Miguel Izu, El rey de Andorra, Editorial Berenice, Córdoba, 2018, (ISBN 978-84-17418-62-5)

(gazteleraz) Joan Balansó, Las coronas huecas, ed. Plaza-Janés, 2003ko maiatza. (XI. kapitulua Boris Skossyreffi buruzkoa da).

Erreferentziak

aldatu
  1. (Ingelesez) Howard Carpenter Marmon. 2018-11-23 (Noiz kontsultatua: 2019-01-13).
  2. Kessler. «Boris Skossyreff» www.historyfiles.co.uk (Noiz kontsultatua: 2019-01-13).
  3. Andorrak, egun, bi estatuburu ditu (printzekideak): Frantziako Errepublikako estatuburua eta La Seu d'Urgelleko apezpikua. Hala ere, benetako boterea andorratarrek aukeratutako Kontseilu Nagusiak dauka (28 kide, lau urterako hautatuak). Kontseiluak botere legegilea dauka eta bertatik ateratzen da gobernua, botere betearazlea duena. Justiziako Kontseilu Gorena da botere judizialaren gorengo organoa. Els Comuns deituriko erakundeek-udal erako instituzioak dira-eskuduntza handia dute.
  4. Diario de Lisboa, 13-07-1937

Kanpo loturak

aldatu