Carlota Pereda
Carlota Pereda (Madril, 1975eko urtarrilaren 12a) madrildar film-zuzendaria, errealizadorea eta gidoilaria da. 2019an film labur onenaren Goya saria irabazi zuen Cerdita lanagatik .[1]
Carlota Pereda | |
---|---|
(2019) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Madril, 1975eko urtarrilaren 12a (49 urte) |
Herrialdea | Espainia |
Hezkuntza | |
Heziketa | School of Cinematography and Audiovisual of the Community of Madrid (en) |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | film-zuzendaria, gidoilaria eta errealizadorea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Biografia
aldatuZinema ikasi zuen Madrilgo Erkidegoko Zinematografia eta Ikus-entzunezko Eskolan (ECAM).[2]
Lan ibilbidea
aldatuCarlota Peredak telebistako fikziozko lanetan garatu du ikus-entzunezko karrera. Gidoilari lan egin du hainbat serietan: Periodistas seriean, Los hombres de Paco, Águila roja, Luna, El misterio de Calenda, besteak beste. Zuzendari lanetako batzuk hauexek dira: El secreto de Puente Viejo, Lex, Lalola edo Acacias 38.[3][4]
Lehen film laburra,Las Rubias, estatuko eta nazioarteko 140 jaialditan aukeratu zuten.[5] Sari asko ere jaso zituen, besteak beste, Medina del Campoko Zinema Astean, Ciudad de Soria Film Laburren Nazioarteko Lehiaketan edo Fugaz Sarietan.[6][7]
Bigarren film laburrarekin, Cerdita lanarekin, 2019an fikziozko film labur onenaren Goya saria eman zioten Laura Galán protagonista zuela, eta hainbat selekzio izan zituen gidoi-jaialdietan, hala nola Oaxaca FilmFest-en, Austin Film Festivalen, Lusca Fantastic Film Fest-en, Shriekfest-en, Genre Blasten, Austin Revolution-en, Film Festival WeScreemplay-ren eta beste batzuen artean. Sari kopuruari esker, Cerdita film luzea bihurtu zen, Pop Up Film Residency proiektuaren laguntzarekin.[8]
Filmografia
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ «Premio Goya al mejor cortometraje de 2019» Premios Goya.
- ↑ Martínez, Sergio. (2021-07-29). «El fin de rodaje de 'Cerdita', de la #alumniECAM Carlota Pereda, nos deja con la boca abierta con sus primeras imágenes» ECAM.
- ↑ «CERDITA» Madrid en corto 2018-08-04.
- ↑ Avuelapluma. (2019-02-11). «La grandiosa ‘Cerdita’ de Carlota Pereda» Avuelapluma.
- ↑ «LAS RUBIAS» Madrid en corto 2016-04-05.
- ↑ «Carlota Pereda: «Lo más importante son los personajes, no la peripecia»» Los Fugaz 2019-11-01.
- ↑ EL CORTOMETRAJE COMO EXPRESIÓN. Con Carlota Pereda en HCS (2019) T2. Programa 2. .
- ↑ decine21.com. «La "Cerdita" se convertirá en cerda, de corto a largo» Decine21.
Kanpo estekak
aldatu- Elkarrizketa Carlota Peredari Womanen
- Carlota Peredari elkarrizketa Sitgesko Zinemaldian (2022)
- Elkarrizketa Carlota Peredari Espainiako zinemaren blogean
- Film laburra adierazpen gisa. Zinea eta telesailak. Bideo-elkarrizketa Carlota Peredari
- Elkarrizketa: «Akatsik gabeak izatea exijitzen zaie biktimei» Berria, 2023.05.09