Nathy Peluso
Nathalia Beatriz Dora Peluso (Luján, Buenos Aires, Argentina; 1995eko urtarrilaren 12a), artistikoki Nathy Peluso izenarekin ezaguna, kantari eta konposagile espainiarra da, jatorri argentinarrekoa. Bere musikan hip hop, soul, trap, jazz, rap, salsa eta swing generoak fusionatzen ditu[1].
Nathy Peluso | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Luján (en) , 1995eko urtarrilaren 12a (29 urte) |
Herrialdea | Argentina Espainia |
Bizilekua | Espainia |
Lehen hizkuntza | gaztelania |
Familia | |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Juan Carlos Erregea Unibertsitatea Murtziako Unibertsitatea |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | abeslaria, estudioko musikaria eta kantugilea |
Jasotako sariak | |
Izengoitia(k) | Nathy Peluso |
Genero artistikoa | pop latinoa Latin R&B (en) latin jazza saltsa |
Musika instrumentua | ahotsa |
Diskoetxea | Sony Music Spain (en) |
nathypeluso.com | |
Biografia
aldatu2004an, bere familiarekin emigratu zuen Espainiara, eta Alacanten kokatu ziren. Geroago aldatu ziren Murtziara, eta han ikus-entzunezko komunikazioa ikasten hasi zen, baina bidean utzi zuen. Geroago, Madrilera aldatu eta han Rey Juan Carlos Unibertsitatean antzerki fisikoa ikasten hasi zen, ikusizko arteen eta dantzaren pedagogian espezializatzeko[2]. Karrera horretan zegoela, bere musikarekin YouTuben oihartzuna izaten ari zela ikusirik, karrera eten eta Bartzelonara joan zen bizitzera eta musikan ibilbide profesionala egiten saiatzeko. Musikan jardute hori haurra zenetik zetorkion, haurra zela koro klasiko batean ibili zen[3], eta 16 urterekin Torreviejako hotel eta jatetxeetan jotzen hasi zen , batez ere Frank Sinatra, Etta James edo Nina Simoneren abesti klasikoak interpretatzen[2].
2017an, erabateko dedikazioarekin, Esmeralda bere lehen konpilazioa kaleratu zuen[4].
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Gaztelaniaz) «Nathy Peluso, el azote latino de la música» Vogue España (Noiz kontsultatua: 2021-03-08).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) «Nathy Peluso: Soy consciente del talento que tengo y no me hace falta copiar a nadie» Vanity Fair 2018-06-08 (Noiz kontsultatua: 2021-03-08).
- ↑ (Gaztelaniaz) Freire, Juan Manuel. (2018-06-11). «Nathy Peluso, una voz omnívora en el Sónar» elperiodico (Noiz kontsultatua: 2021-03-08).
- ↑ «BIO - Nathy Peluso» web.archive.org 2019-03-24 (Noiz kontsultatua: 2021-03-08).