Sweet Home Alabama (abestia)
Sweet Home Alabama (euskaraz Alabama Jaioleku Goxoa) 1974an Lynyrd Skynyrd taldeak Second Helping bere bigarren diskoan argitaratu zuen abestia da. Estatu Batuetan, eta bereziki Hegoaldea eta Alabama estatuan ia ereserkia maila bereganatu zuen.
Sweet Home Alabama (abestia) | ||||
---|---|---|---|---|
Lynyrd Skynyrden musika-lana | ||||
Egilea(k) | Lynyrd Skynyrd | |||
Argitaratze-data | 1974 | |||
Izenburua | Sweet Home Alabama | |||
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak | |||
Banatze bidea | musika-streaming | |||
Ezaugarriak | ||||
Genero artistikoa | rock | |||
Hizkuntza | ingelesa | |||
Diskoetxea | MCA Records | |||
Tonoa | Re maior | |||
Deskribapena | ||||
Honen parte da | Second Helping (en) | |||
Ekoizpena | ||||
Ekoizlea | Al Kooper (en) | |||
Hitzak | Ed King, Gary Rossington eta Ronnie Van Zant | |||
Bestelako lanak | ||||
Musikagilea | Ed King Gary Rossington Ronnie Van Zant | |||
Hitzak | MetroLyrics | |||
Bideoa | YouTube, YouTube eta YouTube | |||
Lynyrd Skynyrden kronologia | ||||
|
Sweet Home Alabama | ||||
---|---|---|---|---|
Lynyrd Skynyrd(r)en abestia | ||||
Argitalpena | Second Helping | |||
Grabazioa | 1974ko abuztua | |||
Musika mota | Rock | |||
Hizkuntza | Estatu Batuak | |||
Iraupena | 4:45 | |||
Diskoetxea | MCA | |||
Idazlea | Ed King, Gary Rossington eta Ronnie Van Zant | |||
kronologia | ||||
|
Abesti honek hauts ugari harrotu eta musikazaleen artean eztabaida piztu ostean, 1974ko estatu batuar musika zerrendetako 8. postuan kokatu zen. Denbora gutxira mundu osoan ospetsu bilakatu zen.
Sorrera
aldatuAurretik Neil Young musikari ospetsuak Estatu Batuetako hegoaldeko arrazismoa eta esklabutza salatzeko asmoz Southern Man eta Alabama abestiak sortu eta abestu zituen. Lynyrd Skynyrd hegoaldeko 1970eko hamarkadako talde arrakastatsuenetakoa zenak, abesti horiekin desadostasunean zeuden, betiere arrazismoaren aurka izanik ere Young kanadarraren bi abesti horiek Hegoaldea eta Alabama bera gutxiesten zutelako iritzia baitzuten, Iparraldean zegoen arrazakeria berdinari begiak itxiz, Hegoaldeko musikazale askok uste bera zutelarik. Horregatik erantzun gisa Sweet Home Alabama abestia sortu eta abestu zuten.
Abesti honetako lehenbiziko hitzek honela diote:
« | Well I heard mister Young sing about her Well, I heard ole Neil put her down Well, I hope Neil Young will remember A Southern man don't need him around anyhow Ongi bada, Young jaunari berataz (Alabama) abesten entzun nion Ongi bada, Neil zaharrak hautsaren pare utzi zuela entzun nuen Ongi bada, Neil Youngen oroitu dezala espero dut Hegoaldeko gizon batek ez du bera behar nola jokatu jakiteko." |
» |
Garai hartan puri-purian zegoen Watergate eskandaluari ere aipamen bat egiten zaio, bai eta Alabama estatuko Birmighan hiriburuan bizi den gobernadoreari ere, aurreko eskandalu politikoarekin lotzen dutelarik:
« | In Birmingham, they love the governor (boo boo boo) Now we all did what we could do Now Watergate does not bother me Does your conscience bother you? Tell me the truth "Birminghamen, gobernadore bat maite dute (boo boo boo) Orain denok ahal genuena egin genuen Orain Watergateak ez nau gogaitzen Zure kontzientziak gogaitzen al zaitu? Esaidazu egia." |
» |