Anders Zorn
Anders Leonard Zorn (Mora, Dalarna 1860ko otsailaren 18-ibidem, 1920ko abuztuaren 22) inpresionismoaren margolari, eskultore eta grabatzaile suediarra izan zen.[1]
Biografia
aldatuGrudd Anna Andersdotter suediar nekazariaren eta Leonhard Zorn alemaniar garagardogilearen seme naturala izan zen. Ez zuen aita ezagutu eta aitona-amonek hazi zuten. 1872an hasi zen Enköping eskolan ikasten. 1875ean Stockholmeko Arteen Akademian matrikulatu zen eta bertan ikasi zuen 1880ra arte. Ikasketak amaitu zituen urte berean Emma Lamm ezagutu zuen, gerora Emma Zorn (1860-1942) bezala ezagutua, familia aberats batetik zetorrena; 1885ean ezkondu ziren.
Garrantzia
aldatuAnders Zornen originaltasuna bizitzak eta atmosferak markatutako bere lanetan datza. Oso ezaguna da bere erretratuei eta paisaiei esker baina batez ere egin zituen biluzi artistikoei esker; azken lan horien berezitasuna uraren eta hezetasunaren presentzia da. Esan daiteke Carl Larssonekin batera Suediako margolari ezagunena dela. Mora hirian bere lanei eskainitako museoa dago.[2]
Iruditegia
aldatuAutoerretratuak
aldatu-
Autoerretratua, datarik gabe.
-
Autoerretratua, 1882.
-
Autoerretratua modeloarekin, 1896.
-
Autoerretratua berokiarekin, 1915.
Erretratuak
aldatu-
Oskar II.a Suediakoa, 1898.
-
Bruno Liljefors margolaria, 1906.
-
Emakumea larruzko berokiarekin.
-
Hugo Resinger, 1907.
Biluzi artistikoak
aldatu-
Logelan.
-
Bainu bat hartzen, 1906.
-
Emakumea txalupan.
-
Neska gaztea tailerrean.
-
Dalarnako neskak bainatzen.
Eskulturak
aldatu-
Alma.
-
Fauno eta Ninfa.
Grabatuak
aldatu-
Mary Thielska.
-
Saint_Yves-en.
-
Venus de la Vilette.
-
Saint Gaudens_II.
Bibliografia
aldatu- Birnbaum, Britta (1985). Paintings at Nationalmuseum. Stockholm: Nationalmuseum. ISBN 91-7100-273-1.
- Lidbeck, Sven (2007). Anders Zorn Etchings - Catalogue Raisonné 2007. Stockholm: Zorn Gallery. ISBN 978-91-631-8962-3.
Erreferentziak
aldatuKanpo estekak
aldatu- (Suedieraz):Zorn Museoaren webgune ofiziala.
- (Frantsesez):Zornen lanen kritika Artefields webgunean.
- (Gaztelaniaz):Zornen lanak.
- (Gaztelaniaz):"Anders Zorn: Errealismoa eta Inpresionismoa".