[go: up one dir, main page]

Parodia beste sormen-lan batez iseka egiten duen beste lan satiriko bat da, jatorrizko lanaren umorezko errepikapena edo karikatura eginda.[1] Zerbaiten imitazio isekariari deritzo. Grezierazko παρώδïα hitzetik dator (παρα, para, «antzeko»; eta ώδή, ode, «kantu, oda») eta horrela antzinatean kantatu edo errezitatzeko eraz egindako imitazioak ziren. Literatura, musika zein zinemako lanen parodiak ohizkoak dira gaur egun; badira ere aldizkari parodikoak. Gizarte eta politika gertaerak ere izaten dira parodiagai.

Charles Chaplin The great dictator filmean Adolf Hitlerren parodia bat eginez
Reggie Brown, sabeliztuna, Barack Obamaren panpinarekin.

Parodia literaturan

aldatu

Literaturari dagokionez, idazle baten estiloa nahiz idazlanak iseka eginez imitatzean datza. Hala ere, musikaren arloan, doinu ezagun bati egokituz eginiko testuari nahiz kanta ezagun baten testuaren ordez beste bat egiteari ere deitzen zitzaion parodia, eta batez ere XV. eta XVIII. mendeen artean baliatu zuten.

Euskaltzaindiaren Literatura Terminoen Hiztegian Juan Kruz Igerabidek parodiaren garapena literaturan laburbuldu zuen: "Literaturan, parodiaren sustraiak Grezian aurkitu dira; adibidez, Aristofanesek maiz erabiltzen zuen bide hori, Eskiloren nahiz Euripidesen tragedien, edo Iliada, edota beste testu literario ezagunen parodiak eginez.

Erdi Aroan, Hitako Artzipresteak genero epikoa parodiatu zuen, eta goliardoek liturgiako testuak. On Kixote da, alabaina, literatura parodikoaren gailurra, non zalduneriari buruzko eleberriak parodiatzen baititu Miguel de Cervantesek. Euskal literaturan Gabriel Arestik sarri erabili zuen parodiarik, “Kristau prestu bat bailitzan, asto bat dago elizan”, eta Bernardo Atxagaren Etiopian poesiaren eta poetaren parodia egiten da. Parodia gizarte satiran usu erabiltzen den prozedura da, zenbait jokabide, sineskeria eta ikuspegi kolokan jartzeko, edo zenbait pertsonaia publikoren portaera nabarmen uzteko.

Euskal Herrian inauterien tradizioa eta herri jatorria duen zenbait antzezpen erabili izan dira horretarako, batik bat Zuberoan; parodiak ikus daitezke asto-laste rretan, parodiak pastoralen zenbait zatitan, eta antzeko beste agerpenetan; “ihakina” deritze imintzio hutsez eginiko parodiei."[2]

Parodia zineman

aldatu

Era paraleloan ere film parodiko ugari egin dira sarritan. Hona hemen batzuk:

Parodia telesailetan

aldatu

Politika, industria zinematografikoa eta historia gehien parodiatzen dituzten telesailak honako hauek dira: The Simpsons, Family Guy, American Dad, Robot Chicken, Alejo y Valentina, South Park, Animaniacs, Gintama, Sket Dance, Haiyore! Nyaruko-san, Hayate no Gotoku!, Dragon Ball, The Justice Friends, Teen Titans Go!.

Parodia hedabideetan

aldatu

Ohikoak dira, bestetik, parodian oinarritutako kritika egin duten hedabideak. Umorearen bidez kritika sakonak eta gogorrak egiten dituzte, sarritan aurkariak irrigarri utziz. Hona hemen aldizkarien adibide batzuk:

Erreferentziak

aldatu
  1. https://kritikak.armiarma.eus/?p=4628
  2. Literatura Terminoen Hiztegia, 632-633 or.[1]

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu