Nemesio Artola
Nemesio Artola Erroizenea (Tolosa, 1843ko abenduaren 19a - Donostia, 1909ko urriaren 8a) gipuzkoar diplomazialari eta idazlea izan zen.[1]
Nemesio Artola | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Tolosa, 1843ko abenduaren 19a |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Bizilekua | Port Said |
Heriotza | Donostia, 1909ko urriaren 8a (65 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | diplomazialaria eta saiakeragilea |
Jasotako sariak |
Tolosako Francisco Artola Larrañagaren eta Hernaniko Francisca Erroizenea Telletxearen semea. Ramon Artola idazlearen iloba izan zen. Dolores Galardi Zabalegi hernaniarrarekin ezkondu zen eta lau seme-alaba izan zituzten (Nemesio, Luisa, Francisca eta Victor).
Ferdinand de Lesseps ezagutu zuen Gipuzkoako trenbideetan berarekin lan egitean. Lessepsek Suezko kanalaren eraikuntzan laguntzaile gisa aukeratu zuen. Han langileen eta makineriaren arduraduna izan zen. Kanaleko lanak amaitu ondoren Egipton egon zen eta hogei urtez ohorezko kontsul izan zen Port Saiden.
Jerusalemgo Pater Nosterren Komentuko klaustroan Gure Aitaren euskarazko testua hizkuntza nagusien ondoan jartzeko agindua eman zuen. Kanalaren eraikuntzaren historia bat idatzi zuen, ehun urte geroago argitaratu zena. Egiptoko nekazaritza-sistemaz eta Lur Santuaz ere idatzi zuen.
Elisabet Katolikoaren Ordenako zalduna, Medjidieheko Ordena Otomandarreko ofiziala eta Itsas Merituaren Ordenako plaka izan zen. [2]
Bibliografia
aldatu- Amadeo Delaunet: Noticias históricas y genealógicas de la Casa Solar de Artola, 1450-1955, Donostia, 1955.
- Biografía del Canal de Suez, Madril, 1969.
- Suez-ko ubidearen kondaira euskaldun batek idatzia, “Zeruko Argia” 1969, nº 309, p. 12.
- Apuntes necrológicos. Nemesio Artola Erroicenea, “Euskal-Erria”, 1909, LXI, 342-343.
- Castells, A.M.: Figuras guipuzcoanas. Nemesio Artola, “Euskal-Erria”, 1902, XLVII, 489-490.