Ashawna Hailey
Ashawna Hailey (Lubbock, Texas, Ameriketako Estatu Batuak, 1949ko urriaren 8a - San Jose, Kalifornia, 2011ko urriaren 14a) estatubatuar emakumezko ingeniari elektroniko transgeneroa izan zen.
Ashawna Hailey | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Shawn Hailey |
Jaiotza | Lubbock, 1949ko urriaren 8a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | San Jose, 2011ko urriaren 14a (62 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Texas Tech University (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | informatikaria |
Bizitza
aldatu1949ko urriaren 8an jaio zen Lubbocken. Shawn Hailey jaiotza-izenaz, gizon jaio zen.
Texas Tech Unibertsitatean ikasi zuen Kim Hailey bere anaia bikiarekin. 1978an bere anaia eta biek Hailey Company enpresa sortu zuten, urte bat geroago Meta-Software Inc. izena eman ziotena. Bertan zirkuitu elektronikoak diseinatzeko eta simulatzeko HSPICE programa garatu eta merkaturatu zuten.[1] 1973an AMD Am9080 mikroprozesadorearen sortzaileetako bat izan zen, Advanced Micro Devices enpresaren lehenengo mikroprozesadorea. 1974an 2048 biteko 2702 EPROM memoria sortu zuen, AMD etxearen lehenengo memoria ez-hegakorra.
Erretiroa hartu zuenean emakumerako trantsizioa egin zuen. 2011ko urriaren 14an hil zen San Josen.
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Ingelesez) Interview with Shawn and Kim Hailey. Hanalei 1997ko abenduaren 29a (Noiz kontsultatua: 2018ko otsailaren 24a).
Artikulu hau Texasko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |