Pedro Almodóvar
Pedro Almodóvar Caballero (Calzada de Calatrava, Ciudad Real, 1949ko irailaren 25a) espainiar zinema zuzendari, gidoigile eta ekoizlea da, esaten da Luis Buñuelen garaitik Espainatik kanpo ospe eta oihartzun gehien lortu duen zuzendaria izan dela.
Pedro Almodóvar Caballero 1949ko irailaren 25ean jaio zen Calzada de Calatravan, Ciudad Real-eko landa-herri txiki batean, Espainiako Gaztela-Mantxako probintzian[1]. Bi ahizpa zaharrago ditu, Antonia eta María Jesús, eta anaia Agustín. Aita, Antonio Almodóvar, mahastizaina zen eta ama, Francisca Caballero, 1999an hil zena, gutun irakurlea eta transkribatzailea zen, auzokide analfabetoak laguntzera inbertitzen zuen bere denbora.
Hainbat sari zinematografiko garrantzitsu lortu ditu bere obrei esker, hala nola Oscar saria, Goya Sari en hainbat azpiataletako sariak eta 2017an, Canneseko Zinemaldiko epaimahairen parte izan zen.
1980ko hamarkadatik hainbat film inguru zuzendu ditu. Haren filmetan giza harremanak, batez ere emakumezkoenak, dira hizpide nagusia. Horretaz gain, ikus-estilo pertsonala garatu du, kolore bizikoa. Askotan, metafora-teknikak erabiltzen ditu gidoi zirkularrak burutzeko.
Filmografia
aldatuUrtea | Filma | Oharrak |
---|---|---|
2021 | Madres paralelas | |
2020 | The Human Voice | Film laburra |
2019 | Dolor y gloria | |
2016 | Julieta | |
2013 | Los amantes pasajeros | |
2011 | La piel que habito | |
2009 | Los abrazos rotos | |
2006 | Volver | Canneseko Zinemaldian zuzendari onenaren saria |
2004 | La mala educación | |
2002 | Hable con ella | Oscar saria gidoi onenerantz. Zuzendari onenaren Oscar sarirako izendatua. |
1999 | Todo sobre mi madre | Atzerriko film onenaren Oscar sariaren irabazlea. |
1997 | Carne trémula | |
1995 | La flor de mi secreto | |
1993 | Kika | |
1991 | Tacones lejanos | |
1990 | ¡Átame! | |
1989 | Mujeres al borde de un ataque de nervios | Atzerriko film onenaren Oscar sarirako izendatua. |
1987 | La ley del deseo | |
1986 | Matador | |
1985 | Tráiler para amantes de lo prohibido | |
1984 | ¿Qué he hecho yo para merecer ésto? | |
1983 | Entre tinieblas | |
1982 | Laberinto de pasiones | |
1980 | Pepi, Luci, Bom y otras chicas del montón | |
1978 | Salomé | Film laburra |
Erreferentziak
aldatu- ↑ «Pedro Almodóvar - Filmmaker - Biography» web.archive.org 2019-01-28 (Noiz kontsultatua: 2021-05-03).
Bibliografia
aldatuKanpo estekak
aldatu- (Gaztelaniaz)(Ingelesez)(Frantsesez) Pedro Almodóvarren web gune ofiziala
Artikulu hau Gaztela-Mantxako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |