Michael Devine
Michael James "Mickey" Devine, irlanderaz Miceál Ó Duibhinn (1954ko maiatzaren 26a, Derry – 1981eko abuztuaren 20a, Maze espetxea) INLAko kide sortzaileetako bat izan zen. 1981eko Irlandako gose greban hil zen 10 errepublikar presoetako bat ere izan zen.
Michael Devine | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Derry, 1954ko maiatzaren 26a |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Heriotza | Maze espetxea, 1981eko abuztuaren 20a (27 urte) |
Heriotza modua | suizidioa: Ahuleria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | militante politikoa |
Kidetza | Irlandako Nazio Askapenerako Armada |
Bere ilegorria zela eta "Red Mickey" ("Mickey Gorria") ezizena ere bazuen. Derry hiriko Springtown Camp auzoan jaio zen. 1960an Michaelek sei urte zituela, Devine familia osoa, amona, Margaret arreba eta Patrick eta Elizabeth gurasoak barne, Derry hiriaren erdigunetik iparraldera dagoen Creggan auzora lekualdatu ziren.
1971ko uzteilaren, britainiarrek hirian Dessie Beattie eta Raymond Cusack zibil armagabeak tiroz hil ondoren, Devine gaztea James Connolly Erepublikar Elkarteko kide egin zen. 1972an Derry hirian jazotako Igande Odoltsuko gertakariek Devinengan eragin handia izan zuten. 1970eko hamarkadaren lehenbiziko urteetan Irlandako Alderdi Labortista eta Sozialista Gazteak erakundeko kide egin zen.
1975ean INLAko kide sortzailea izan zen. 1976an Irlandako Errepublikako Donegal konderritik muga armekin igarotzean Ipar Irlandan atxilotua izan zen. Ondorioz, 12 urteko espetxealdi zigorra ezarri zitzaion. Espetxean zegoela burusien protestan parte hartu zuen. 1980ko gose greban ere laburki parte hartu zuen, osasunerako kalterik ez izatea lortuz.
1981eko Irlandako gose grebara batu eta hartan parte hartu zuen errepublikar presoetako bat izan zen. 1981eko ekainaren 22an gose grebari ekin zion. Abuztuaren 20an eta Maze espetxean, 27 urte zituela zendu zen, 60 egunez gose-greban egon ondoren. Gose greba honetan zendu zen hamargarren eta azken errepublikar presoa izan zen.
Ikus gainera
aldatu