City of London
City of London deituriko eremua Londres erdigunean dagoen hiria eta konderria da aldiberean. Izan ere Erresuma Batuko finantzen udalbarruti garrantzitsuena da, bai eta munduko nagusienetarikoa ere.
Historian zehar, Londres hiria Cityaren eta West Enden inguruan egituratu izan da. Azkenengo hamarkadetan, izugarrizko eraikinak jaso dituzte Cityan; adibidez, Tower 42 (1990era arte Ingalaterrako eraikinik altuena, "Nat West Tower" gisa ezagutua) eta orain dela gutxiko 30 St Axe, 2003an egindakoa eta, bere itxura dela eta, the Gherkin edo '(ozpinetako) pepinoa' ere deitua.
Historia
aldatuK.a. 47 urtearen inguruan markatariak ezarri ziren eremu honetan baina erromatarrek K.a. 43 urtean konkistatu eta Londinium hiria sortu zuten orain City-a dagoen muinoan. Erromatarren inperioaren gainbeherarekin batera hiriak ere behera egin zuen.
Ingelesen lehen erregea kontsideratzen den Alfredo Handia, Wessexekoak erromatarren hiri zaharra okupatu zuen eta 886tik aurrera berriztu egin zuen harresi berriak ezarrik eta ibaiertzean kaiak eraikiz. X mendean dagoeneko orduan hiriburua zen Winchester baino handiagoa eta aberatsagoa bihurtu zen.
Erdi Aroan 25 barruti ezarri ziren. Hiria zabaldu ahala XVI mendean eremurik aberatsena sortzen hasi zen erdigunean, Royal Exchange (Burtsa) eta Ingalaterrako Bankua eraikitzerakoan. Hiriak hainbat sute izan zituen, bereziki larria 1666ko Londresko Sute Handia izan zen. Honek hiria suntsitu zuen eta berriz altxatu behar izan zen. Berreraikuntza honen sinbolo aipagarriena Christopher Wren arkitzektuaren San Paulo katedrala izan zen, 1708an bukatu zena.
XIX mendeko Industria Iraultzak Londres izugarri hedatzea ekarri zuen eta XX mendean biztanleek hiriaren periferiarako joera izan zuten. 1894an Citya eta inguruko Londresko konderria bateratzeko ahalegina egin zen baina ez zen gauzatu eta oraindik ere biek banatuta diraute. Bigarren Mundu Gerrako bonbaketek kalte handiak eragin zizkioten Londres guztiari eta baita Cityari ere, 1940an Londresko bigarren Sute Handia eragiteraino. 1970 hamarkadan dorre handiak eraiki ziren.
Ondarea
aldatuCityan daude, besteak beste, San Paulo katedrala, Guildhall (udaletxe zaharra) eta Mansion House, alkatearen egoitza. Bestalde, Londresko alde honetako biztanleria oso eskasa da (7.000 biztanle inguru), baina lanegunetan 300.000 pertsona baino gehiago biltzen dira bertan. Horrenbestez, asteburuetan nahiko toki bakartia izaten da.
- Etxe orratz aipagarrienak:
Londresko dorrea eta Tower Bridge ("Dorreko zubia") zubi ezaguna, hiriaren ikur bereizgarrietako bat, hiriaren mugan daude baina Tower Hamlets udalerriari dagozkio.
Iruditegia
aldatu-
Royal Exchange (Errege Burtsa).
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- (Ingelesez) Auzoko gobernuaren webgunea.