Kent
Kent[1] Ingalaterrako hego-ekialdean dagoen konderria da, Erresuma Batuan.
Kent | |||
---|---|---|---|
Erresuma Batua | |||
Administrazioa | |||
Izen ofiziala | Kent | ||
Estatu burujabe | Erresuma Batua | ||
Herrialdea | Ingalaterra | ||
Ingalaterrako eskualdea | Hego-ekialdeko Ingalaterra | ||
ISO 3166-2 | GB-KEN | ||
Hiriburua | Maidstone | ||
Zatiketa | |||
Geografia | |||
Koordenatuak | 51°11′N 0°44′E / 51.19°N 0.73°E | ||
Azalera | 3.738,4799 km² | ||
Mugakideak | Essex, Ekialdeko Sussex, Surrey, Londres Handia eta County of London (en) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 1.731.400 (2014) 1.846.478 (2018) 1.647.100 (2007) 1.868.199 (2020) 1.855.842 (2021) Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaAdierazpen errorea: Hitz ezezaguna "br" (2020) | ||
Dentsitatea | 463,13 bizt/km² | ||
Ordu eremua | UTC±00:00 | ||
kent.gov.uk |
Canterburyko katedrala bertako artzapezpikuaren egoitza da, Ingalaterrako Elizaren buruzagiarena, Erreforma anglikanoaren garaietatik. Bestela, Leeds gaztelua bake elkarrizketen egoitza izan zen 1978an Egipto eta Israel artean eta 2004an Ipar Irlandarekin. Ingalaterrako Guduan ere garrantzitsua izan zen konderria Munduko Bigarren Gerran.
3.736 kilometro karratuko area du eta 2003an 1.599.912 biztanle zituen. Hiriburua eta udalerririk populatuena Maidstone du (113.137 biztanle 20110an).
Mugakideak
aldatuMugakide hauek ditu: Hegoaldean East Sussex, mendebaldean Surrey eta Londres Handia eta iparraldean Essex. Itsasoan bestaldean Frantziarekin ere muga du ekialdean (Nord-Pas-de-Calais), eta bi bidetik lotuta dago lurralde horrekin: Mantxako kanalatik Dover eta Calais lotuta daude eta Eurotunelaren bidez Folkestone eta Coquelles.
Hiri nagusiak
aldatuKonderriaren hiri biak Rochester (62.982 biztanle (2011an) eta Canterbury (54.880) dira. Hala ere, 1998an Rochester-rek hiriaren titulua galdu zuen.
Barrutiak
aldatu- Dartford
- Gravesham
- Sevenoaks
- Tunbridge and Malling
- Tunbridge Wells
- Maidstone
- Swale
- Ashford
- Shepway
- Canterbury
- Dover
- Thanet
- Medway
Pertsonaia ezagunak
aldatuKent konderriko biztanle famatuenak Charles Dickens idazlea eta Charles Darwin biologoa ziren.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskaltzaindia. (2008-05-30). 154. araua: Europako eskualde historiko-politiko nagusiak. .
Kanpo estekak
aldatu- (Ingelesez) Kenteko webgune ofiziala