Lastur
Lastur Debako auzo bat da, Itziar herrigunekoa, hainbat baserrik osatua. Haranaren erdialdean jatetxea dago, pilotalekua, San Nikolasi eskainitako baseliza, bi errota (aurretiaz burdinolak izandakoak), landetxeak eta aterpetxe bat.
Lastur | |
---|---|
Euskal Herria | |
Kokapena | |
Herrialdea | Gipuzkoa |
Udalerria | Deba |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°15′N 2°20′W / 43.25°N 2.33°W |
Garaiera | 195 m |
Lastur Behea gutxi gorabehera itsas-mailaren gainetik 75 metrora dagoen sakana da[1][2].
Azpiguneak
aldatu- San Nikolas plaza.
- Lastur Goia: 64 biztanle.
- Lastur Behea: 32 biz.
Geografia
aldatuLastur Izarraitz mendilerroaren bihotzean dago, mendi eta haranez inguratuta, nahiz eta itsasotik oso gertu egon. Natur eta kultur ondare handia duen harana da Lastur.
Demografia
aldatuLasturgo biztanleria |
---|
Ekonomia
aldatuHaranaren ekonomia abeltzaintzan du oinarri. Horien artean, oso famatuak dira Lasturko zezenak.
Lasturko zezen-plaza Euskal Herriko zaharrenetarikoa da. Gaur egun, astebururo erabiltzen da, bigantxak ateraz. Horrez gain, auzoko jaietan (San Nikolas, irailaren 10a) ere erabiltzen da.
Lasturko zezenak
aldatuGarai batean betizu arrazako abereak erabiltzen omen ziren bertan, baina urtekin bertako betizuak kanpoko zezenekin nahastuz joan ziren tamainaz handiagoak ziren abereak lortzeko. Horregatik duela hainbat hamarkadetan esaten zen Lasturko zezenak beltzak zirela, nahasketa honen ondorioz. Egun berriz antzineko betizu arrazako behiak berreskuratzeko lanean ari dira bertako zenbait abeltzain.
Auzotar ospetsuak
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ (Gaztelaniaz) Los valles de Lastur Behea y Goia y Arbizkoa
- ↑ (Gaztelaniaz) ¿Por debajo del nivel del mar?, El País.
Kanpo estekak
aldatuEuskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |