[go: up one dir, main page]

Georgi Ippolitovitx Oppokov (errusieraz: Гео́ргий Ипполи́тович Оппо́ков; Afanasi Lomov moduan ere ezaguna; Saratov, 1888ko otsailaren 5agreg./urtarrilaren 24ajul. - Mosku, 1938ko abenduaren 30a) errusiar militante boltxebikea izan zen[1].

Georgi Oppokov

1918ko Errusiako Batzar Konstituziogileko diputatu

Bizitza
JaiotzaSaratov1888ko urtarrilaren 24a (juliotar egutegia)
Herrialdea Errusiar Inperioa
 Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
HeriotzaMosku1937ko irailaren 2a (49 urte)
Hobiratze lekuaDonskoe cemetery (en) Itzuli
Heriotza moduaheriotza zigorra
Hezkuntza
HeziketaSan Petersburgoko Estatu-Unibertsitatea
Hizkuntzakerrusiera
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Lantokia(k)Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
KidetzaSobietar Batasuneko Alderdi Komunistaren Batzorde Zentrala
Sobietar Batasuneko Batzorde Betearazle Zentrala
All-Union Society of Old Bolsheviks (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Sobietar Batasuneko Alderdi Komunista

Biografia

aldatu

1903an Errusiako Alderdi Sozialdemokratako (marxistako) kide egin zen eta laster ildo boltxebikearekin lerratu zen. 1905ko iraultzan parte hartu zuen. Saratov hirian alderdi-lana egin zuen, eta geroago Petrogradeko eta Moskuko Komiteetako kide ere izan zen. 1909an Alderdi Sozialdemokratako zuzendaritzan sartu zen. Tsarismoaren garaian hainbat aldiz atxilotua izan zen: 1910an Arkhangelsk Iparraldeko hirira deportatua izan zen, egonaldi hori Zirkulu Artikora esplorazioak egiteko baliatu zuen[1].

1913an aske geratu zen eta Moskuko Metal-Langileen Sindikatua sortzen parte-hartu zuen, baina 1914 eta 1915 artean, Saratov hirira deportatu zuten, eta 1916 eta 1917 artean, Siberiara. Garai horietan, “Lomov” ezizena hartu zuen. Otsaileko iraultzaren ostean, Moskuko Komite Boltxebikearen kide izan zen. 1917ko uztaileko Alderdi Boltxebikearen VI. Biltzar Nagusitik aurrera, Alderdi Boltxebikearen Komite Zentraleko kide izan zen, Biltzar Nagusi horretan txosten ekonomikoa aurkeztu zuen (berak onartu zuen postu horretarako aukeratu zutela “burkide ezagun asko kartzelan edo ihesean zeudelako, eta postuak norbaitek hartu behar zituelako”)[1].

Urriaren 10eko Komite Zentralaren bilera historiakoan parte hartu zuen. 1917ko Urriko Iraultzaren egunetan, iraultza prestatu zutenen artean egon zen. Iraultzaren ostean, Moskuko Sobietaren Komite Militar Iraultzailearen kide izan zen; eta Iraultzaren ostean, Moskuko Sobietaren lehendakariorde (Moskuko alkateorde) baita. Horrez gain, Sovnarkomen, lehen Sobietar Gobernuan, Justiziako Herri-Komisario aukeratua izan zen, baina denbora laburrez egon zen Gobernuan. Brest-Litovskeko Itunaren kontra kokatu zen, Alderdi Boltxebikearen ezker-aldean[1].

1918tik 1921ra Sobietar Ekonomi-Plangintza Kontseiluko lehendakariorde izan zen. 1921 eta 1923 artean Siberiako eta Uraletako instituzio ekonomiko eta politikoetan hartu zuen parte. 1923an Sobiet Ekonomi-Plangintza Kontseiluko zuzendaritzan berriz sartu zen, eta 1926 arte lan horretan egon zen. 1931 eta 1934 artean GOSPLANeko lehendakariorde izan zen; eta 1934 eta 1937 artean Kontrol Komisioko kide[1].

1919an Alderdi Boltxebikeko Komite Zentraleko postua galdu zuen, baina berriz aukeratu zuten 1925ean, 1934 arte. 1929 eta 1931 artean Sobietar Batasuneko Alderdi Komunistaren Politburoko kide ere izan zen. Ukrainako Alderdi Boltxebikeko Komite Zentraleko kide izan zen 1927tik 1930ra. 1920ko hamarkadan, Alderdi barruko borroketan, ildo trotskistaren alde kokatu zen. Purga Handian, "alderdiaren eta Estatuaren kontrako sabotaia" zela eta, 1937an atxilotua izan zen. 1938an exekutatu egin zuten[1].

Bestelakoak

aldatu

Mikhailo Hruxevski ukrainar historialari nazionalista handiaren lehengusua izan zen[1].

Erreferentziak

aldatu
  1. a b c d e f g Oppokov, Georgi, K17, 2017-08-12. CC0 Domeinu Publikoa