[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Berantevilla

Koordenatuak: 42°40′58″N 2°51′32″W / 42.6829°N 2.8589°W / 42.6829; -2.8589
Wikipedia, Entziklopedia askea
Berantevilla
 Araba, Euskal Herria
Berantevilla herria.
Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaAraba
EskualdeaAñana
Izen ofizialaBerantevilla
AlkateaIsabel Arbaizagoitia Peral
(Euzko Alderdi Jeltzalea)
Posta kodea01211
INE kodea01014
Herritarraberantevillar[1]
Kokapena
Koordenatuak42°40′58″N 2°51′32″W / 42.6829°N 2.8589°W / 42.6829; -2.8589
Map
Azalera35,73 km²
Garaiera479 metro
Distantzia29 km Gasteiza
Demografia
Biztanleria451 (2023)
−1 (2022)
alt_left 210 (%46,6) (%53,9) 243 alt_right
Dentsitatea13,43 bizt/km²
Hazkundea
(2003-2013)[2]
% 3,23
Zahartze tasa[2]% 27,86
Ugalkortasun tasa[2]‰ 41,67
Ekonomia
Jarduera tasa[2]% 89,83 (2011)
Genero desoreka[2]% 4,86 (2011)
Langabezia erregistratua[2]% 7,01 (2013)
Euskara
Euskaldunak[2]% 14,63 (2010)
Kaleko erabilera [3] (2016)
Etxeko erabilera[4]% 3.54 (2016)
Datu gehigarriak
Webguneahttp://www.berantevilla.es/

Berantevilla[1] Arabako hego-mendebaldeko udalerri bat da, Añanako kuadrillakoa. Gasteiztik 29 bat kilometrora dago. Udalerriko herriburua izen bereko herria da, hots, Berantevilla.

Euskaltzaindiak araututako euskal izena Berantevilla da. Hala ere, Euskaltzaindiak berak 1979an proposatutako Beranturi izen berriak izan duen erabilera dela eta, maila apalagoan erabil daitekeela onartu du.[1]

Ez dago garbi izenaren etimologia zein den; forma dokumentatu zaharrena Beranti villa da, Donemiliaga Kukulako kartularioan;[5] zehazki, Muñoz Alvarez Llazarrak 1080. urtean Donemiliagako monasterioari dohaintza bat egin zioneko dokumentu batean ageri da.[6]

Ihuda ibaiak zeharkatzen du Berantevilla, urak Zadorra ibaira isuri baino lehentxeago. Zadorrak, ehunka metro batzuk aurrerago, Ebro ibaian isurtzen ditu. Hegoaldean beste ur lerro bat igarotzen da, Inglares ibaia, eta horrek urak Ebrora isurtzen ditu zuzenean.[6]

Berantevilla ipar-mendebaldetik hego-ekialdera luzatzen den haran batean dago kokatuta, itsas mailatik 479 metro gorago, hegoaldean Txulato mendia daukala. Trebiñuko barrendegiaren eta Miranda Ebroren artean dagoenez, harreman handia du azken hiri horrekin.

Udalerriaren baliabide ekonomiko nagusia nekazaritza da. Jarduera industriala ere badauka, gutxi bada ere, Lacorzanillako industrialdean. Hala ere, kontuan izan behar da Mirandatik 5 kilometrora dagoela eta bertan industrien eta hirugarren sektoreko lanpostuen kopurua handiagoa dela.

Garraiobideei dagokienez, errepide eta trenbideen lotune garrantzitsu baten ondo-ondoan dago. Bertatik igarotzen dira A-1 errepidea (Madril eta Irun lotzen dituena) eta N-124 (Gimileo eta Miranda Ebro lotzen dituena), eta Mirandan Bilbo, Irun eta Madril lotzen dituen trenbide-lotunea dago.

Udalerri mugakideak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Berantevillako lurraldeen okupazio-aztarna zaharrenak Vetrusa deituriko erromatar aztarnategian ditugu, Lacorzanilla herrian.[6]

Berantevilla toponimoa 1080. urtean agertzen da lehen aldiz agiri batean idatzia. 1299an hiribildu titulua eman zion Fernando VI.a Espainiakoak. Verantivillako monasterioa izan zen hiribildua sortzeko abiapuntua.

Banaketa administratiboa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Mijancasko eliza eta frontoia.

Udalerria zortzi herriz osatua dago:

Berantevillako biztanleria
Sakontzeko, irakurri: «Hauteskundeak Berantevillan»

2023-2027 legegintzaldia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2023ko hauteskundeen ondorengo Berantevillako udalbatza

Alderdia

2023ko maiatzak 28

Zinegotziak Boto kopurua
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
6 / 7
178 (% 75,74)
Alderdi Popularra (PP)
1 / 7
33 (% 14,04)
Euskadiko Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerra (PSE-EE)
0 / 7
24 (% 10,21)
Datuen iturria: Hauteskunde emaitzak. Eusko Jaurlaritza

Hauek izan dira Berantevillako azken alkateak:

Alkatea Agintaldi hasiera Agintaldi amaiera Alderdia[7]
Dionisio Durana Montoya[7] 1979 1983 Euzko Alderdi Jeltzalea
Jesus Maria Alonso Vallejo[7] 1983 1987 Euzko Alderdi Jeltzalea
Jesus Maria Alonso Vallejo[7] 1987 1991 Euzko Alderdi Jeltzalea
Milagros Duque Vallejo[7][8] 1991 1995 Euzko Alderdi Jeltzalea
Milagros Duque Vallejo[7][8] 1995 1999 Euzko Alderdi Jeltzalea
Amaia Martinez Alfonso[7] 1999 2003 Euzko Alderdi Jeltzalea
Amaia Martinez Alfonso[7] 2003 2007 Euzko Alderdi Jeltzalea
Amaia Martinez Alfonso[7][9][10] 2007 2011 Euzko Alderdi Jeltzalea
Juan Antonio Santamaria Fajardo[7][11][12] 2011 2015 Berantevillako Alternatiba Independentea
Juan Antonio Santamaria Fajardo[7][13] 2015 2019 Berantevillako Alternatiba Independentea
Mario Perea Anuncibay[7][13][14][15] 2019 2023 Berantevillako Alternatiba Independentea
Isabel Arbaizagoitia Peral[16][17][18][19] 2023 Jardunean Euzko Alderdi Jeltzalea

Araba Bus sareko  lineak zerbitzua ematen dio udalerri honi:

 Araba Bus
 Zerbitzua   Hasiera   Ibilbidea   Amaiera ⁠
12 Gasteiz
(geltokia)
Gasteiz (Bastiturri)Gasteiz (epaitegiak)Gasteiz (Gaztelako Atea)BerantevillaZanbranaGatzaga BuradonBriñasBastida Haro

Gainera, Eskualdeko Garraioa sareak linea bat ditu udalerrian:

 Eskualdeko Garraioa
 Zerbitzua   Hasiera   Ibilbidea   Amaiera ⁠
17 Armentia T.
Trebiñu
Billa ToberaToberaSanturdeMijancasOzanaAraikoGrandivalBurgetaPanguaSan EstebanMorgasBustuOzilla-LadreraZurbituGolernioMeaDoroñuArrietaAskartzaKutxuAñastroUraldeMoskatorDordonizFrankuArmentia Armentia T.
Trebiñu

Berantevillar ezagunak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Berantevillakoen giza-dorrea, beste herri bateko ikuskizun batean.

Irailaren 9an Andra Mariren Natibitatearen eguna ospatzen da Berantevillan. Ospakizunak, izatez, iraileko lehen asteburuan burutzen dira. Ospakizun esanguratsuenetako bat giza-gaztelu edo giza-dorreak eraikitzearena da[20]: bazkari garaian eta oso distantzia txikira batetik hurrengora, herriko gazteak hiru pisuko giza-gazteluak osatuz eta deseginez doaz, behin eta berriro, hiruzpalau orduz, guztira 20 dorre egin arte edo. Dorreen gailurretik gazte batek “Arratsalde on! Gora Lacorzanillako Ama Birjina!” oihukatzen du, eta etxe bakoitzeko bizilagun eta gonbidatuen izenak ere goratzen ditu. Azkenez “Gora ni eusten nautenak eta gora ni neu!” eta “Hurrengo urtera arte!” esanik agurtzen da.

Ondasun nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c Euskaltzaindia. (PDF) 150. arauaː Arabako herri izendegia. .
  2. a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  3. «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  4. «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  5. Henrike, Knörr. (2006). «Berantevilla eta Soportilla izenen inguruan» Euskera (Euskaltzaindia): 843-846..
  6. a b c Arabako Foru Aldundia. (2010). Araba herriz herri. Arabako Foru Aldundia, 64 or..
  7. a b c d e f g h i j k l (Gaztelaniaz) «Base de datos de Alcaldes y Concejales: Ministerio de Política Territorial y Función Pública.» www.mptfp.gob.es (Noiz kontsultatua: 2020-04-05).
  8. a b (Gaztelaniaz) «"Mili" duque vallejo, esther y uxue "Recuerdo que en casa nos dijeron que "si ellos pueden, vosotras también""» Diario de Noticias de Álava 2010-03-07 (Noiz kontsultatua: 2024-11-07).
  9. (Gaztelaniaz) «Fijar al vecino con servicios para mayores y ocio juvenil» El Correo 2008-04-27 (Noiz kontsultatua: 2024-11-07).
  10. (Gaztelaniaz) «La alcaldesa de Berantevilla critica que la localidad «ha estado sin médico dos días»» El Correo 2009-07-02 (Noiz kontsultatua: 2024-11-07).
  11. (Gaztelaniaz) «Berantevilla regresa a 1312» El Correo 2012-10-22 (Noiz kontsultatua: 2024-11-07).
  12. (Gaztelaniaz) «Berantevilla, ¿el pueblo más divertido y gracioso?» Deia 2014-01-23 (Noiz kontsultatua: 2024-11-07).
  13. a b (Gaztelaniaz) «El Tribunal de Cuentas abre proceso a Berantevilla por deudas no cobradas» Diario de Noticias de Álava 2020-02-28 (Noiz kontsultatua: 2024-11-07).
  14. (Gaztelaniaz) «Zambrana y Berantevilla exigen "un plan en condiciones" tras el incendio del monte Txulato» Cadena SER 2022-08-17 (Noiz kontsultatua: 2024-11-07).
  15. (Gaztelaniaz) «Hablamos con Mario Perea Anuncibay, alcalde de Berantevilla» Radio Gorbea 2022-11-17 (Noiz kontsultatua: 2024-02-19).
  16. (Gaztelaniaz) «Estos son los 53 alcaldes de los pueblos de Álava» Gasteiz Hoy 2023-06-17 (Noiz kontsultatua: 2024-11-08).
  17. (Gaztelaniaz) «Todos los alcaldes y alcaldesas de Álava, pueblo a pueblo» Diario de Noticias de Álava 2023-06-18 (Noiz kontsultatua: 2024-02-12).
  18. (Gaztelaniaz) «Castillos humanos, carteles... y otro Celedón» Gasteiz Hoy 2024-08-29 (Noiz kontsultatua: 2024-11-07).
  19. (Gaztelaniaz) «Una explosión sin heridos provoca un incendio en una pirotécnica de Berantevilla» EITB 2024-09-04 (Noiz kontsultatua: 2024-11-07).
  20. «Berantevillako herritarrak» Dantzan (Noiz kontsultatua: 2020-05-12).
  21. (Gaztelaniaz) «Urkamendiak Euskal Herrian» Eusko Ikaskuntza (Noiz kontsultatua: 2024-10-23).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Herriko Wikiatlasa