Lagran
- Artikulu hau Lagran udalerriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Lagran (argipena)».
Lagran | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Araba, Euskal Herria | |||||||||||
Lagrango alde zaharra, ezkerrean iturria. | |||||||||||
| |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatua | Espainia | ||||||||||
Erkidegoa | Euskal Autonomia Erkidegoa | ||||||||||
Lurraldea | Araba | ||||||||||
Eskualdea | Arabako Mendialdea | ||||||||||
Izen ofiziala | Lagran | ||||||||||
Alkatea | Urtzi Gaintzarain Gonzalez de Durana (Euskal Herria Bildu) | ||||||||||
Posta kodea | 01118 | ||||||||||
INE kodea | 01030 | ||||||||||
Herritarra | lagrandar | ||||||||||
Kokapena | |||||||||||
Koordenatuak | 42°37′32″N 2°35′04″W / 42.625555555556°N 2.5844444444444°W | ||||||||||
Azalera | 45,6 km² | ||||||||||
Garaiera | 766 metro | ||||||||||
Distantzia | 35 km Gasteiza | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 172 (2023) −3 (2022) | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 3,95 bizt/km² | ||||||||||
Hazkundea (2003-2013)[1] | -% 10,99 | ||||||||||
Zahartze tasa[1] | % 18,96 | ||||||||||
Ugalkortasun tasa[1] | ‰ 38,46 | ||||||||||
Ekonomia | |||||||||||
Jarduera tasa[1] | % 70 (2011) | ||||||||||
Genero desoreka[1] | % -11,36 (2011) | ||||||||||
Langabezia erregistratua[1] | % 5,53 (2013) | ||||||||||
Euskara | |||||||||||
Euskaldunak[1] | % 10,94 (2010) | ||||||||||
Kaleko erabilera [2] | % (2016) | ||||||||||
Etxeko erabilera[3] | % 2.44 (2016) | ||||||||||
Datu gehigarriak | |||||||||||
Sorrera data | XII. mendea | ||||||||||
Webgunea | http://www.lagran.org/ |
Lagran Arabako hegoaldeko udalerri bat da, Mendialdeako eskualdearen hego-ekialdean eta Toloñoko mendilerroaren oinean kokatua. Gasteiztik 35 bat kilometro hegoaldera dago.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ingurune naturala eta klima
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ega eta Jugalez ibaiak udalerri honetan jaiotzen dira. Egak, ondoren, Nafarroarako bidea hartzen du; Jugalez, berriz, Pipaonetik Urizaharrerantz eta Zanbranarantz doa.
Lagran ohiko abiapuntua da Peña del Leon eta Peña del Castillo mendietara igotzeko, Toloñoko mendilerroaren oinean baitago. Pipaondik Errezilla, Cervera eta Palomaresera igotzen da.
756 metroko garaieran kokaturik dago[4].
Udalerri mugakideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Iparraldean: Trebiñu eta Urizaharra, Lagran eta Lañuko Komunitatea.
- Hegoaldean: Guardia.
- Ekialdean: Bernedo.
- Mendebaldean: Urizaharra.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erdi Aroan Araban sortutako 21 hiribilduetako bat da Lagran, baina ez da gorde hari Forua ematen dion agiririk. Hortaz, herriaren sorrera ez dago argia, lehen aipamena 1165. urtekoa bada ere. XV. mendearen bigarren erdialdearen inguruan Nafarroako Erresumatik igaro zen Gaztelako Erresumaren menpe egotera, eta 1515ean Uria izendatu zuten. Salinasko kondea eta geroago Hijarreko dukeak herriaren jabeak izan ziren garai hartan.
Ekonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Banaketa administratiboa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lagran udalerria hiru herrik osatzen dute gaur egun:
- Lagran (udalerriko herriburua)
- Pipaon: 1977 arte bere udalerria izan zuen.
- Villaverde.
Lagran herria, Lagran udalerrian dagoen kontzejuetako bat da[4]
Demografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2022ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, Lagran herriak 106 biztanle zituen[4].
2023ko urtarrilaren 1eko Eustateko datuen arabera, 115 biztanle horietatik, 58 gizonezko eta 57 emakumezko ziren. Adin taldeei dagokionez, biztanleriaren %16,5a 0 eta 19 urte bitartean zuen, %48,7a 20 eta 64 urte bitartean zuen eta azkenik %34,8a 65 urte baino gehiago zuen[5].
Lagran udalerriko biztanleria |
---|
Politika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2023-2027 legegintzaldia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2023ko hauteskundeen ondorengo Lagrango udalbatza | |||||
Alderdia |
2023ko maiatzak 28 | ||||
Zinegotziak | Boto kopurua | ||||
Euskal Herria Bildu (EH Bildu) | 3 / 5 |
||||
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ) | 2 / 5 |
||||
Alderdi Popularra (PP) | 0 / 5 |
||||
Euskadiko Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerra (PSE-EE) | 0 / 5 |
||||
Datuen iturria: Hauteskunde emaitzak. Eusko Jaurlaritza |
Alkateak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hauek izan dira Lagrango azken alkateak:
Alkatea | Agintaldi hasiera | Agintaldi amaiera | Alderdia[6] | |
Felipe Ozaeta Perez[6][7] | 1979 | 1983 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Maximo Hermosa Uzquiano[6] | 1983 | 1987 | Independenteak | |
Jose Angel Puelles Larrauri[6] | 1987 | 1991 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Jose Angel Puelles Larrauri[6] | 1991 | 1995 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Jose Balerdi Mugica[6] | 1995 | 1999 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Jose Balerdi Mugica[6] | 1999 | 2003 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Jose Balerdi Mugica[6] | 2003 | 2007 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Jose Maria Martinez Fernandez[6] | 2007 | 2011 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Jose Maria Martinez Fernandez[6] | 2011 | 2015 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Jose Maria Martinez Fernandez[6][8] | 2015 | 2019 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Jose Maria Martinez Fernandez[6][8][9][10] | 2019 | 2023 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Urtzi Gaintzarain Gonzalez de Durana[11][12] | 2023 | Jardunean | Euskal Herria Bildu |
Garraioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Araba Bus sareko lineak zerbitzua ematen dio udalerri honi:
|
Gainera, Eskualdeko Garraioa sareak 2 linea ditu udalerrian:
|
Azpiegiturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kultura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jaiak eta ospakizunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lagran
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Abuztuaren 24an ospatzen dira jaiak, San Bartolomeren omenez.
- Zaldiaren Eguna: Irailaren bigarren igandean antolatzen dute, Arluzea, Markiz, Okina eta Done Bikendi Harana herriekin txandaka.
Pipaon
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Irailaren 14an ospatzen dira jaiak Gurutzearen omenez, baita Villaverden ere.
- Jardunaldi etnografikoa: Abuztuaren azken larunbatean bizilagunek XX. mende hasierako bizimodua eta ohiturak erakusten dituzte. Garai horretako jantziak jarri, uzta moztu eta jo, harraskan arropa garbitu, ikatza egiteko ikaztegiak, ogia eta hestebeteak egin, kalamuzko zapatilak egin, koltxoiaren artilea hagaz jo eta abar.
- Egunsentiko kantuak: Urte berri egunean, Erregeen egunean, San Isidrorenean, Andre Mariaren Sortzez Garbiarenean eta Eguberri-egunean antolatzen dituzte batez ere.
Ondasun nabarmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lagran
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lagrango hirigune historikoa, Kultura Ondasun gisa Monumentu Multzo izendatua[13]. Garai bateko harresiaren aztarnak daude gaur egun ikusgai, Portal de Cristo izeneko atean batez ere. Erdialdean, berriz, Andra Maria Jaiokundearen Parrokia eliza platereskoa (Iglesia Parroquial de Nuestra Señora de la Natividad) dugu, XVI. mendekoa. Hegoaldean Vianatarren jauregi barrokoa dago.
Lagran herriko etxeen lur-zatiketa gotikoko azken aldiko ohiturari jarraiki egina dago edo, hobeki esan, Pizkunde garaikoei jarraiki, izan ere, oraindik ere beren aurreko alde estua gordetzen duten etxeek bi fatxada dauzkate, bakoitza kale banatara emana. Bi kaleen artean dagoen sestra diferentzia dela eta, etxeek bi sarrera dauzkate, kale bakoitzean bat, eta etxebizitzarako sarrera nagusi edo zuzena maila goragoko kalean da. Baina hori ez da kasu guzti-guztietan gertatzen eta, gaur egun, badira etxe batzuk ondasunak zatitzearen ondorioz bi kaletara ematen ez dutenak.
Jatorriz txikiak ziren leihoak handituz joan dira etxe barruko argitasuna handitzeko helburuarekin.
Beheko solairuetan zeuden bao bakarrak, sarreretan izan ezik, zartadura bertikalak ziren, gezileiho izenekoak.
Aipatu beharreko ateen artean honako hauek daude: «Kristoren Atea» izeneko kaleko 22 zenbakikoa. Oso sarrera polita da, arku eskartzanoz egina, arkubarnera molduraduna duela. Gainean sarraila-ezkutu bat dauka elizaren inguruko irudiez apaindua, horrek erakusten du garai batean etxe hori apaizen batena izan zela edo, bestela, apaizetxe gisa erabilia izan zela. Atea bi aldiz babestua dago, teilatu hegalak babestua eta, era zabalagoan, sarrerak berak duen eta bi beso motzen gainean eusten den teilatutxoak babestua.
Beste bi ateak erdiko kalearen eskubi aldean daude, «De los cantones» kantoitik hurbil. Lehenengoa, 14 zenbakikoa, arku eskartzanoz egindako ate liraina da, arku barnera molduraduna duela, aurretik aipatutako horren antzekoa. Arkuaren erdiko dobelak sarraila-ezkutu bat dauka, bi giltza gurutzatuen irudia duena.
Bigarrena, 16 zenbakikoa, Pizkunde garaiko ate dintelduna da. Gotiko garaiko zantzuak ere badaude bertan, esate baterako, harri bloke gainean doan eta erliebe finean egina dagoen arku konopiala. Dintelaren gainean erlaitz bat dago, molduraduna, atearen edertasuna are gehiago indartzen duena.
Pipaon
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Pipaonen, Usatxi Museo Etnografikoa dago, herriko XIX. mende bukaerako eta XX. mende hasierako ohiturak eta bizimoduak erakusten dituena. Plaza nagusian dago eta sarrera doakoa da.
Lagrandar ezagunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Diego de Viana (Lagran, 1704-?), Cuenca eta Logroñon aritu zen elizgizona[14].
- Jose Joaquin Viana Saenz de Villaverde (Lagran, 1718-Montevideo, 1773), Montevideo eta Uruguaiko gobernadore izandako militarra. Abizen berbereko Jaimeren anaia. Melchor Vianaren eta Francisco Leandro eta Juan Antonio Viana Saenz de Villaverde anaien lehengusua[15].
- Francisco de Viana (Lagran, 1720-?), Fernando VI eta Carlos III gorteetan hainbat kargu izan zituen[16].
- Gregorio Viana Saenz de Villaverde (Lagran, 1726-?), Peruko Abancay eta Tinta probintzietako korregidorea izandako militarra[17].
- Mateo[18]
- Francisco Leandro Viana Saenz de Villaverde (Lagran, 1730-Madril, 1804), Manilan eta Mexiko Hirian hainbat kargu izandako Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen kidea. Abizen berdineko Juan Antonioren anaia. Jose Joaquin eta Jaime Viana Saenz de Villaverde anaien lehengusua[19].
- Melchor Viana Fernandez (Lagran, 1731-Montevideo, 1796), Montevideoko administrazioan aritutakoa. Jose Joaquin eta Jaime Viana Saenz de Villaverde anaien lehengusua[20].
- Jaime Viana Saenz de Villaverde (Lagran, 1736-?), Aljer eta Gibraltarren egondako militar eta Venezian argitaratu zuen idazlea izan zen. Abizen berbereko Jose Joaquineren anaia. Melchor Vianaren eta Francisco Leandro eta Juan Antonio Viana Saenz de Villaverde anaien lehengusua[21].
- Andres Viana Saenz de Villaverde (Lagran, 1739-?), Itsas Armada Errealaren kapitaina[22].
- Juan Antonio Viana Saenz de Villaverde (Lagran, 1745-Murtzia, 1800), fraide karmelita. Caracaseko gotzain izan ondoren, Almeriako gotzain izendatu zuten, baina kargua hartu baino lehen zendu zen. Abizen berdineko Francisco Leandroren anaia. Jose Joaquin eta Jaime Viana Saenz de Villaverde anaien lehengusua[23][24].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Edukiaren zati bat monumentu hau sailkatutako kultura-ondasun izendatzen duen lege testutik hartu da. Izan ere, testua jabari publikokoa da eta ez du jabetza intelektualik, Espainiako Jabetza Intelektualaren Legeko 13. artikuluan xedatu denez (Espainiako Aldizkari Ofiziala, 97. zenbakia, 1996-04-22).
- ↑ a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- ↑ «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
- ↑ «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
- ↑ a b c «Arabako Toki Erakundeak» Arabako Foru Aldundia (Noiz kontsultatua: 2023-10-30).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Población por entidades de población de Álava, según sexo, grupos de edad y nacionalidad.» Eustat (Noiz kontsultatua: 2023-10-30).
- ↑ a b c d e f g h i j k l (Gaztelaniaz) «Base de datos de Alcaldes y Concejales:: Ministerio de Política Territorial y Función Pública ::» www.mptfp.gob.es (Noiz kontsultatua: 2020-03-21).
- ↑ «Lagrán» Auñamendi Eusko Ikaskuntza (Noiz kontsultatua: 2020-04-13).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) «Encaje de bolillos municipal» Diario de Noticias de Álava 2019-06-10 (Noiz kontsultatua: 2023-10-08).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Lagrán, el único municipio vasco libre de Covid» SER 2021-02-02 (Noiz kontsultatua: 2023-09-26).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Cientos de interesados en el «ofertón» del restaurante de Lagrán desbordan el pueblo» El Correo 2023-05-04 (Noiz kontsultatua: 2023-09-26).
- ↑ «EH Bilduk irabazi du Lagranen eta independenteek garaipena sendotu dute» Alea 2023-05-29 (Noiz kontsultatua: 2023-05-31).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Todos los alcaldes y alcaldesas de Álava, pueblo a pueblo» Diario de Noticias de Álava 2023-06-18 (Noiz kontsultatua: 2023-09-22).
- ↑ Lagrango hirigune historikoaren izendapena EHAAn[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ «Viana, Diego de» Auñamendi Eusko Ikaskuntza (Noiz kontsultatua: 2020-04-12).
- ↑ «Viana Sáenz de Villaverde, José Joaquín» Auñamendi Eusko Ikaskuntza (Noiz kontsultatua: 2020-04-12).
- ↑ «Viana, Francisco de» Auñamendi Eusko Ikaskuntza (Noiz kontsultatua: 2020-04-12).
- ↑ «Viana Sáenz de Villaverde, Gregorio» Auñamendi Eusko Ikaskuntza (Noiz kontsultatua: 2020-04-12).
- ↑ «Pérez Sáenz de Villaverde, Mateo» Auñamendi Eusko Ikaskuntza (Noiz kontsultatua: 2023-12-04).
- ↑ «Viana Sáenz de Villaverde, Francisco Leandro» Auñamendi Eusko Ikaskuntza (Noiz kontsultatua: 2020-04-12).
- ↑ «Viana Fernandez, Melchor de» Auñamendi Eusko Ikaskuntza (Noiz kontsultatua: 2020-04-12).
- ↑ «Viana, Jaime» Auñamendi Eusko Ikaskuntza (Noiz kontsultatua: 2020-04-12).
- ↑ «Viana Sáenz de Villaverde, Andrés de» Auñamendi Eusko Ikaskuntza (Noiz kontsultatua: 2020-04-12).
- ↑ (Gaztelaniaz) Don fray Juan Antonio de la Virgen María
- ↑ «Viana Sáenz de Villaverde, Juan Antonio» Auñamendi Eusko Ikaskuntza (Noiz kontsultatua: 2020-04-12).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Araba
- Arabako udalerrien zerrenda
- Arabako Mendialdeko kuadrilla
- Hauteskundeak Lagranen
- Pipaon
- Urizaharra, Lagran eta Lañuko Komunitatea
- Villaverde
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |
- (Gaztelaniaz) Lagran udalerriko webgune ofiziala
- Lagran euskadi.net webgunean[Betiko hautsitako esteka]
- (Gaztelaniaz) Lagran Auñamendi entziklopedian
Lagrango herriak | ||
---|---|---|
Lagran • Pipaon • Villaverde |