[go: up one dir, main page]

Haur

Haurtzaro» orritik birbideratua)

Haurra, Nazio Batuen Haurren Eskubideei buruzko konbentzioaren arabera, hamazortzi urtetik beherako gizakia da, salbu eta, aplikagarri zaion legearen arabera, lehenago adin nagusitasunera iritsi bada. [1] Arlo soziokulturala kontuan hartu ezkero, aurreko definizioan jasotzen den zehaztapenak garrantzia handia du, herrialde batzuetako "adin nagusitasuna" hamazortzi urtetik beherakoa delako.

Haurrak hondarrarekin jolasean. Jolasa oso garrantzitsua haurraren garapen psikologiko eta fisikorako.

Garapen fisikoari dagokionez, mundura etorri den pertsona oro, haur gisa ulertzen da nerabezarora heldu arte.

Haurra fisikoki

aldatu
 

Edoskitzea

aldatu

Bizitzako lehen hiru hilabeteetan, 900 gramo inguru irabazten ditu hilean, eta gutxi gorabehera 3.5 cm hazten da. Burezurreko iturginek, itxita ez daudenek, burua hilean 2 cm inguruko abiaduran haztea ahalbidetzen dute.

4 eta 6 hilabete bitartean 500 gramo inguru handitzen da eta 2 cm hazten da hilean. Bizkarreko eta lepoko muskulatura sendotuz doaz, esertzeko aukera emanez.

Haurtzaroa

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Haurtzaro»

Jolaseko urteetan, haurrak argaldu eta hazi egiten dira, eta haurtxoaren koipea gihar bihurtzen da. Haur txikiaren ezaugarri bereizgarri asko aldatzen dira, sabel gailena desagertzen da, aurpegia jada ez da hain borobila, gorputz-adarrak luzatu egiten dira eta buruaren neurriak proportzionatuagoak dira gainerako gorputzarekiko. Grabitate zentroa bularrezurretik zilborrera mugitzen da, eta horri esker, oso baliagarriak izango zaizkion trebetasun motor ugari gara ditzake.

Nerabezaroa

aldatu

Pubertaroaren hasieran aldaketa hormonalak agertzen dira. Gizonezko gehienen kasuan, pubiseko ile eta aurpegiko ilea agertzen hasten da, eta bere ahotsa baxuagoa bihurtzen da. Nesketan, pubiseko ilea agertzen da, bularrak hazten zaizkie eta hilekoa iristen zaie.

Haurra psikologikoki 

aldatu
 
Haurtxo jaioberria.

Haurren garapen psikologikoa, lau estadiotan banatzen da. Lehenik zentzumenei eta mugimenduei dagokien estadioa, “lehen haurtzaroa” (0-2 urte), eragiketa aurreko estadioa, eskolaurreko eta lehen hezkuntzako lehenengo urteak (2-6), eragiketa konkretuen estadioa, lehen hezkuntza tarteko eta azkenengo urteak (7-11), eta azkenik, eragiketa formalen estadioa, lehen hezkuntzako tarteko eta azkeneko urteak (11 urtetik aurrera)

Lehen haurtzaroko oinarrizko prozesu kognitiboak (0-2 urte)

aldatu

Hautematearen garapena:

aldatu

Aristotelesek zera esaten zuen: “ez dago adimenean ezer aurretik zentzumenetatik pasa ez dena”. Filosofoak honekin adierazi nahi zuena zera zen, zentzumenen bidez jasotzen dugula informazioa, aktibo zein pasiboki, eta ondoren, prozesatu azkenik jasotako informazio hori ezagutza bilakatuz. Horregatik ez du jokabide errepertorio zabalik haur jaioberri batek. Baina honek ez du esan nahi informaziorik jasotzen ez duenik, inguruneko informazioa gehiena jasotzen baitu. Beraz, lehen ikaskuntzak, ikaskuntza sentsorialak direla esan dezakegu.

Bizipenak burmuinetara iritsi eta prozesatu egiten dira, hauez gain, beste barne esperientzia batzuk sortuz. Baina, nola jakin dezakegu ea haur batek ikaskuntza sentsoriala duen? Hau aztertzeko estimuluak bereizten, erlazionatzen edo hauen aurrean erreakzionatzen duten behatu beharko dugu. Haur guztiek ez dituzte gaitasun pertzeptibo berberak, hemen adibide batzuk.

  • Ukimena: Gehienetan, ukimena eta mina garatzen diren lehengoetarikoak. Gizakiok, filogenetikoki, biziraupenerako programatuta daude, eta horregatik garatzen den lehenetariko gaitasuna da ukimena eta mina. Ukimena elikatzeko eta zaintza bilatzeko, eta barne zein kanpo arriskuei aurre egiteko. Hauekin bat, beste bilatzeko eta xurgatzeko ahalmenak garatzen dira.
  • Usaimena eta dastamena: Usaimena eta dastamena, jaiotzean, baldintzaturik dago izan ere, hesi plazentarioa zeharkatzen duten zenbait elikagaien zaporeetara soilik daude ohituta. Hau da, umekiak elikagaiak jasotzen ditu, beraz, zapore batzuk jasotzen ditu. Horrek jaiotzen denerako zaporeekiko preferentzia sortzen du.
  • Entzumena: Entzumena etapa fetalean garatzen da, horregatik da haurra jaiotzen den unean garatuen duen zentzumenetako bat. Izan ere, jaiotzerakoan soinu desberdinen aurrean erreakzionatzen dute, soinu desberdinen artean bereizteko gaitasun mugagabearekin.
  • Ikusmena: Ikusmena da jaiotzean gutxien garatua dagoen zentzumena, eta ia urtebeteko prozesua behar du guztiz gartu ahal izateko.
    • 0-2 hilabete: Jaiotzen direnetik bi hilabeteetara itzalak eta argiak ikusten dituzte soilik.
    • 3-6 hilabete: Hirugarren hilabetetik seigarrenera, ikusmen zolitasuna garatzen dute, hau da, distantzia labur zein luzean gauzakien xehetasunak eta formak bereizteko trebetasuna da.
    • 6-10 hilabete: Sei eta hamargarren hilabete bitartean gauzakiak osotasun bezala identifikatzeko gaitasuna dute, ohikoak ikusten dituztenak gehienbat; Aita, ama, edota sarritan ikusten dituzten senitartekoak.
    • 10-12 hilabete: Hamargarren hilabetean ia heldu baten ikusmen zolitasun berdina dutela esan genezake.
    • 12 hilabetetik aurrera: Urtebetera jada heldu baten pareko ikusmen zolitasuna dute.

Arretaren garapena

aldatu

Behin zentzumenak garatzen hasita, haurrak beste hainbat oinarrizko gaitasun kognitibo garatzen hasten dira: arreta eta oroimena. Arreta, estimulu batzuekiko lehentasunak baldintzatzen ditu. Haurrak, jaiotzetik, arretarako lehentasunekin jaiotzen dira, hartaz, arreta gehiago jartzen dute, kolore bizi, mugimendu edota estimulu bizietan. Baina arretan ere hainbat fase daude:

Hasieran, arreta gatibua dute, eta ezaugarri oso konkretuetan jartzen dute interesa, pertsonen aurpegietan adibidez. Beraz, arreta gatibutasuna, inkontzienteki zerbait konkretuan arreta jartzea izango litzateke. Heltzen joaten diren heinean, esperientzia eta ikaskuntza lotuz, arreta borondatezkoa bihurtzen da.

Oroimenaren garapena

aldatu

Haurrak, lehen egunetik hasten dira oroimena lantzen, eta horren adierazle da ohikuntza zein desohikuntza, berritasuna nahiago izatea edota imitazio atzeratua. Azken hau, ikasitakoa hurrengo egunean errepikatzean datza. Baina hasiera batean oroimen hau laburra eta hauskorra da. Bigarren eta hirugarren hilabeteetan 2 asteko oroimena dute. Bi urte bete arte pixkanaka joaten dira oroimena garatzen.

Gauzakien irudikapena: gauzakien zertasuna

aldatu

Haurrek, zentzumenen eta esperientziaren bidez jasotako informazioa irudikapen mentaletan bihurtuz, gauzakiei zertasuna ematen diete, gauzakien nolakotasuna ulertzeko. Honela, haurrek gauzakiak osotasun gisa identifikatzen dituzte, batez ere hauen bolumen, muga eta siluetaz baliatuz.

Erreakzioak mugimendu eta zentzumenei dagokionez

aldatu
  • Erreakzio zirkularrak

Erreakzio zirkularrak ekintza ezberdinen errepikapen bezala ematen dira, honen bidez umeek eskema berriak trebatzen eta sendotzen dituzte. Hasteko, hiru erreakzio zirkular mota ezberdin bereiz ditzakegu; lehen mailako erreakzio zirkularrak, bigarren mailakoak eta hirugarren mailakoak.

  • 1-4 hilabete: lehen mailako erreakzio zirkularrak:
    • Beraien gorputzean zentraturik ematen diren erreflexuak dira eta asetzen dietelako errepikatzen dituzte.
  • 4-8 hilabete: bigarren mailako erreakzio zirkularrak
    • Beraien gorputzetik at ematen dira eta plazera sortzen dietelako errepikatzen dituzte.
  • 12-18 hilabete: hirugarren mailako erreakzio zirkularrak
    • Gauzakiekin aktiboki esperimentatzen hasten dira.
  • Autoezagutza

Ni eta “ez ni” bereizten hasten dira, honekin batera, autoezagutza hasiz.

  • Funtzio Sinbolikoak

Etapa honek markatzen du gehienbat 0-2 urte bitarteko etapa. Une horretan ez dauden pertsonak, uneak zein gauzakiak ordezkatzeko gaitasuna garatzen dute, baina honetarako, faktore minimo batzuk bete behar dira:

  • Gauzakiaren iraunkortasuna
  • Imitazio geroratua
  • Arazoen barne ebazpena
  • Joko sinbolikoa

Piagieten teoria

aldatu

Piagietek, konstruktibismoa (edo epistemologia genetikoa) izan zuen aztergai, honela giza ezagutzaren garapena ikertzea lortuz. Bere ezagutza propioez gain, beste autoreen eragina izan zuen, hauen artean bai Darwin eta baita Baldwin ere. Bere ikerketak burutzeko behaketa metodoa erabili zuen gehienbat, eta hasieran aipatutako lau estadioak bereizten lehena izateaz gain, behaketari esker hau ondorioztatu zuen:

  • Pentsamendu logikoa oso motel garatzen dela
  • Harreman hierarkiko inklusiboan, pixkanaka agertzen diren lau estadio daude

Eragiketa aurreko estadioa (2-7 urte)

aldatu

Funtzio sinbolikoa

aldatu

Eragiketa aurreko pentsamenduaren aurrerapausoen artean, funtzio sinbolikoa da gehien antzematen dena, bere ezaugarri handiena, zabalkuntzarena izanik, eta honetarako beharrezkoak dira, gauzakien iraunkortasuna, imitazio geroratua, arazoen barne ebazpena eta joko sinbolikoa aurreratuak izatea. Baina, zeren bidez ordezka genezake eginkizun sinbolikoa? Bada, Marrazki, jolas, imitazio edota lengoaia ezberdinen bidez beste hainbat gauzen artean.

  • Kausalitatea

Eragiketa aurreko pentsamenduaren aurrerapausoen aurrean, kausalitatea ulertzea beharrezkoa da, baina kausa erlazioak ulertu ezean, denboran eta espazioan batera gertatzen diren gertaeren arteko loturak egiten dituzte.

  • Kategorizazioa

Esperientziari esker, identitatearen inguruko ezagutza hobeto ulertzen dute, eta pertzepzio-informazioan, Informazio funtzionalean eta informazio linguistikoan oinarrituta, sailkapenak eta ezaugarri komunak/desberdinak topatzeko gaitasuna agertzen dute

  • Hurrenkera

Bai zenbakien kontzeptua, bai kopuruak, alderatzen hasiak dira jada, kardinalki: zenbakien izenak ezagutzen ez badituzte ere gauzakiak zenbatzen hasiak dira.

  • Iraunarazpena

Adin honetako haur bati, bi gauzaki berdin jartzen badizkiogu, horietako baten itxura aldatuta ere ezinezkoa zaio berdinak izaten jarraitzen dutela ulertzea. Horregatik, ez dira gauzakien bilakaerak ulertzeko gai, baita hauen bilakaerak eragiten dituzten kausak ulertzeko ere.

Kontserbazioarekin loturik ematen diren ezaugarri hauek ere aipagarriak dira.

  • Itzulezintasuna: eragiketak buruz desegiteko ezintasuna.
  • Finalismoa: guztiari existitzeko kausa egoztea
  • Artifizialismoa: fenomeno naturalak eta gauzakiak pertsonen onurarako sortu
  • Animismoa: gauzakiei pentsamenduak egoztea
  • Egozentrismoa

Eskolaurrean, norbere ikuspuntuan erdiratzen dira besteei arretarik jarri barik, horregatik ez diete jaramonik egiten errealitatearen askotariko aspektuei. Horregatik errealitatea eta pentsamenduak bereizteko zailtasunak izatea.

Oinarrizko prozesu kognitiboen garapena eskolaurrean

aldatu

Behin eskolaurreko garapen kognitiboan sarturik, arretaren inguruko kontrola lortzen dugu. Fase honetan, informazioa kodetzeko, gordetzeko eta berreskuratzeko gaitasuna lortzen dugu, eta horretarako, ezinbestekoa da arreta.

  • Garapen entzefalikoa

2-7 urte bitartean, garapen entzefalikoa ematen da. Honekin batera, funtzio exekutibo zein funtzio mentalen kontrol gaitasuna areagotuz.

  • 2 urterekin, ezin dute berreskuratu oroimenean gordeta dagoen informazioa.
  • 2 urteko eta 4 urteko haurren arteko desberdintasun nagusia: azkenak mekanismoak nahita jartzen ditu martxan, arreta maila handiagoa lortuz.
  • 4 urte inguruan, 4 arreta mota ikusten dira: Iraunkorra, orientazioa, anplitudea eta selektiboa.

Helduek gauzakiak izendatzen dituztenean, haurrak arreta jartzen du horretan, prozesu hori gero eta sistematikoagoa bihurtuz.

  • Memoria: oroimena eta errekonozimendua

Arreta eta oroimena oso lotuta daude, izan ere oroimena, oinarrizko gaitasun kognitibo bat da. Arretaren eta oroimenaren arteko elkarrekintzari esker, beste prozesu kognitibo batzuk garatzen dira. Arreta selektiboarekin berriz, informazioa gordetzen dugu buruan. Informazioaren lanketa, urteekin hobera egin eta oroimen estrategiak erabiltzen hasten gara, eta oroimena eta arreta landuta beste prozesu kognitiboak lantzen ditugu.

Informazioa oroimenean gordetzeko prozedura: Lehenik, erregistro sentsorialetik informazioa jasotzen dugu, ondoren informazioa lan oroimenetik pasatu eta azkenik beharrezkoa ez den informazioa galdu egiten da, bestea mantendu eta epe luzeko oroimenean gordez.

Hasiera batean, haurrak ez dira jabetzen biltegiratze horretaz, beraz, hasieran asoziazio sinpleak egin eta ekiditeko modu automatikoak dituzte, baina  2 urtetatik aurrera, gai dira gauzetaz akordatzeko, beraz, gauzak edo informazioa oroimenetik kontzientziara ekartzen dute.

  • Funtzio exekutiboa eta oroitzapen estrategiak

Bi urtetik aurrera, funtsezko hobekuntzak nabariak dira, oroimen estrategiak erabiltzen hasten bait dira. Bost urtetik aurrera, oroimen estrategiak hobetu egiten dira: Errepikapenak, Antolaketa espaziala, (espazioak, lekuak... buruan irudikatu), kategorien araberako antolaketa,...

Gogamenaren teoria

aldatu

Gogamenaren teoria, gainerako egoera mentalak ulertzeari deritzo, enpatia garatuz, adibidez. Piagetek, hau ere aztertu zuen, eta norberaren eta gainerako pertsonen buruko prozesuen inguruko kontzientziaz ondorio hau atera zuen, 6 urtetik beherako umeek ez dute pentsamendu eta ametsen artean bereizten. Baina, ikerketa berriagoek aldiz, 4 urterekin gaitasun hauek garatzen direla ondorioztatu dute

  • Gogamenaren teoria guztiz garatzeko faseak
    • Errealitate fisikoa eta mentala ezagutu
    • Pertsonek sinesmen desberdinak izan ditzakete
    • Pertsonek ezagutza-egoerak alda ditzakete
    • Jokabidea sinesmenen araberakoa

Eragiketa konkretuen estadioa (7-11)

aldatu

Adin tarte honetan lortzen diren hainbat ezaugarrien artean, pentsamenduaren eta pertzepzioaren arteko independentzia lortzea litzateke, honela aurretik aipatutako faseak, kontserbazioa, erdiratzea, itzulgarritasuna eta egozentrismoa atzean utziz. Esan bezala, hirugarren estadio honetako ezaguarri nagusia eta garrantzitsuena ​pentsatzeko modu berria eskuratzen dute​la izango da. Aurretik ez bezala, hau antolatua, estrategikoa eta logikoa izango da. Hau horrela dela ziurtatzeko hainbat zeinu daude.

Arazoen ebazpena

aldatu

Arazoak ebazteko estrategia gehiago barneratzen dituzte. Izan ere, haurrak oso txikiak direnean, arazoen aurrean bururatzen zaizkien irtenbide guztiak eramaten dituzte aurrera. Ez dira gai arazoari aurre egiteko okurritutako estrategia horiek guztiak mentalki errepresentatu eta egokiena aukeratzeko. Gaitasun hau, apurka-apurka garatuz doa, eta adin honetara iristen direnerako, estrategia gehiago erabiltzeko gaitasuna dute. Agian aurretik gertatu zaien antzeko zerbaitekin konparatu irtenbidea eman ahal izateko, arazoaren dimentsio guztiak kontuan izan...

Informazioa jasotzeko prozesua

aldatu

Informazioa prozesatzeko gaitasun hobea garatzen dute, ​izan ere, informazioa prozesatzea da, azken batean, informazioa jaso eta gure oroimenean gordetzea. Honela, beraien ekintzak kontrolatzeko​ gaitasun gehiago lortzeaz gain, oroimenak kontrolatzeko gaitasun gehiago lortzen dute ere.

Eragiketa konkretuko pentsamenduaren ezaugarriak

aldatu
  • Logika sortzea

Oro har, haurrek 6-7 urte bitartean dituztenean, gai dira logika erabiltzen hasteko. Horretarako, besteak beste, ​irudikapen mentaletatik abiatzen dira. Adibidez, haurrak hasiera batean, zenbatzen hasten direnean, hatzak erabiltzen dituzte, baina gero, ideia hori barneratu egiten dute, irudikpaen mentalak sortu eta buruz egiteko gai dira. Honen eraginez, bestelako ezaugarri garrantzitsu batzuk agertzen dira:

  • Desentrazioa: Eragiketa aurreko estadioan (2-7 urte) ematen zen mugetako bat erdiratzea zen. Honek egoera baten aurrean alderdi bakar batean arreta jartzea eragiten zuen. Eragiketa konkretuen pentsamendura iristen direnean, egoera baten aurrean, alderdi desberdinetan jarri ahal dute arreta, hau da, desentrazioa eskuratu dute.
  • Itxuraren eta errealitatearen arteko bereizketa: Itxuraren eta errealitatearen arteko bereizketa egiten dute. Beraz, badakite desberdintzen norbaitek duen benetako forma eta une jakin batean dutena. Adibidez, pertsona bat katuz mozorrotzen bada, badakite pertsona izaten jarraitzen duela eta ez dela katu bihurtu.
  • Itzulgarritasuna: Aurreko estadioan, itzulezintasuna ikusten genuen muga bezala, hau da, ez zirela gai eragiketa bat mentalki desegiteko. Eragiketa konkretuen estadioan dagoenean, aldiz, gai da eragiketak mentalki desegiteko eta, beraz, itzulgarritasuna eskuratzen duela esaten da.
  • Eraldatzeen jarraipena: Ezaugarri hau eskuratzen dutenean esan nahi du egoera baten aurrean, eraldaketa bat ematen denean, prozesu osoa aztertzen dutela, eta ez soilik hasierakoa eta amaierakoa (aurreko estadioetan bezala). Honen adierazle, plastilinaren esperimentua dugu: izan ere, estadio honetan dagoeneko ulertzen dute plastilinaren forma aldatu arren plastilina kopuru bera egoten jarraitzen duela. Azken batean, esan bezala, eraldaketa osoa hartu dute kontuan eta ez bakarrik plastilina nola zegoen hasieran eta nola amaieran.
  • Kontserbazioaren garapena

Mundua hobeto ulertzeko eta ezagutzeko ezinbestekoa da kontuan izatea gauzakien ezaugarri batzuk ez direla aldatzen. Honi, Piagetek, “​aldaezin kognitiboak​” deitu zion. Honekin esan nahi zuena da, ezinbestekoa dela gauzakien ezaugarri batzuk aldatzen ez direla barneratzea.

  • Gauzakiaren eta iraunkortasuna: Gauzakiaren zertasuna eta iraunkortasuna, labur adieraziz, zera ulertzean datza: Zertasuna, gauzakien ezaugarriak zeintzuk diren jakitea dela, eta, iraupena, ezaugarri horiek denboran zehar iraupen bat dutela kontziente izatean datzala.
  • Kontserbazioa: Gauzen ezaugarri batzuk ez direla aldatzen jakitea, nahiz eta pertzepzio alderdi batzuk aldatu.
  • Kontserbazioaren izaera progresiboa: Kontserbazioa ez da egun batetik bestera guztiz menperatzen. Haurrek, apurka-apurka eskuratzen duten ezaugarria da hau. Lehengo, kopurua zer den ulertzen dute, gero, pisua eta, azkenik, bolumena. Hau, modu progresiboan ulertzen dute:
  1. kopuruen kontserbazioa eskuratzen da → 7-8 urte bitartean.
  2. pisuaren kontserbazioa eskuratzen da → 9-10 urte bitartean.
  3. bolumenaren kontserbazioa eskuratzen da → 10-11 urte bitartean.

Esan bezala, ez da hasieratik kontserbazioa maila guztietan lortzen. Umeak kontserbazio-gaitasuna guztiz eskuratzeko hiru estadio desberdinetatik pasatzen dira:

  1. estadioa: ​Haurrak inolako kontserbaziorik ez duenean, estadio honetan kokatuko litzateke. Hau da, zehatzago esanda, haurrak ez duenean kopurua, bolumena eta pisuaren kontserbazioa ulertzen. Beraz, ondorio bezala, eragiketa aurreko estadioan dagoenean, lehenengo estadio honetan egongo litzateke.
  2. estadioa: Hemen batzuetan kontserbazioaz konturatzen dira eta beste batzuetan aldiz ez. Gainera, pertsonak egiten dituen galderen edo iradokizunen arabera, iritziz alda dezake. Hau da, adibidez, beste behin plastilinaren esperimentura itzuliz gero, hasieran umeak txurroa eta bola desberdinak direla esan dezake. Baina, helduak hori zalantzatan jarriz gero, iritziz alda dezake.
  3. estadioa:​ Kontserbazioaren kontzeptua guztiz ulertzen dute.
  • Sailkapenaren garapena

Sailkapena, irizpide ezberdinei jarraituz gauzakiak multzokatzeari deritzo, eta sailkapena menperatu ahal izateko, beharrezkoa izango da, eragiketa konkretuen estadioan, haurrek, sailkapenak egiteko gaitasuna eskuratzea. Baina, gaitasun hori barneratzeko, zenbait ezaugarri jakitea ezinbestekoa izango da:

  • Gauzaki bat ez dela izango kontrakoak diren bi multzoren partaide: Adibidez, animaliak sailkatzerakoan, ulertzea narrasti bat dena ezingo dela hegaztia izan.
  • Klase irizpidea erabiltzen jakitea: ​Klase jakin bateko gauzaki/elementu edo dena delako guztiek komunean zerbait izango dutela jakitea. Esate baterako, animaliekin jarraituz, ugaztun guztiek ugatzak dituztela ulertzea. Klase bat deskribatzeko horri dagokion elementu guztiak zerrendatzea nahikoa izango litzateke.
  • Hierarkia-mailak ulertzea:​ Adibidez landareak klase bat direla ulertzea, baina, era berean, landareen baitan azpiklase gehiago daudela (loreak, zuhaitzak...).
  • Seriazioaren garapena

Estadio honetan eskuratzen den beste gaitasun bat seriazioa izango litzateke. Hau, labur esanda, gauzakien dimentsioak (luzera, tamaina, kolorea...) abiapuntutzat harturik, haien arteko erlazioak ulertzea izango litzateke eta, era berean, erlazio horietan oinarriturik gauzaki horiek antolatzea (motzetik luzera, txikitik handira, argitik ilunera...). Dena dela, aurreko gaitasunetan gertatzen zen modu berdinean, sailkatzea barneratu ahal izateko, ondorengo ezaugarriak ulertzea ezinbestekoa izango da:

  • Erlazio asimetrikoak: Adibidez, Luar Iker baino handiagoa bada, Iker ezingo da Luar baino handiagoa izan.
  • Erlazio iragankorrak: Adibidez, Luar Iker baino handiagoa bada eta Iker Haizea baino handiagoa bada, orduan Luar Haizea baino handiagoa da.
  • Zenbaketa lortzea

Zenbaketa​ eskuratu ahal izateko sailkapena eta seriazioa garaturik egon behar dira.

  • Zenbaketari esker lortzen diren gaitasunak:

Hala eta guztiz ere, ez dute zenbakien kontzeptu osoa ulertzen. Aurretik ere, badituzte zenbakien inguruko zenbait ezagutza (oso mugatuak). Estadio honetan, zenbakien inguruko ezagutza hori asko garatzen da. Dagoeneko badakite zenbatzen, eta zenbakiekin eragiketa sinpleak egiteko gaitasuna dute. Dena dela, ez dute zenbakien osotasuna ulertzen, oraindik apurtxo bat konplexuak egiten zaizkie eta, beraz, hurrengo estadioetan ezagutza hau garatuz jarraituko dute.

Eragiketa formalen estadioa (11 urtetik aurrera)

aldatu

Eragiketa formalen estadioa

aldatu

Arrazonamendu hipotetiko-deduktiboa garatzearekin batera garapen moralean aurrerapauso handiak ematen dituzte, eta lau estadio ezberdin ditu: Arrazoitzeko modua, heldutasuna, esperientzia eta garapenaren azken etapa.

  • Nerabezaroan garatzen den arrazoitzeko modua​: Piagetek haurren eta nerabeen pentsamenduen artean desberdintasunak zeudela azpimarratu zuen. Haurraren pentsatzeko modua zehatza, enpirikoa eta oinarri materialekoa (ikusi ahal den kontutan soilik oinarritzen dela) den bitartean, nerabearena pentsamendua abstraktua eta hipotetikoa izango da.
  • Heldutasuna + esperientzia:​ heldutasunaren eta esperientziaren bitartez, eragiketa formalen estadiora iritsi ahal izango da.
  • Garapenaren azken etapa: ​bizitzan zehar lortu ahal den pentsamendu mota konplexuena denez, Piagetek garapenaren azken etapa dela azpimarratu zuen.

Pentsamendu hipotetikoa

aldatu

Pentsamendu hipotetikoa, azken batean, errealitatea isla dezaketen edo isla ez dezaketen proposizioen inguruan arrazoitzea dakarren pentsamendua da. Aukerak, bizitza propioa hartzen dute, non hemena eta oraina, aukera alternatibo askoren artean bat besterik ez den. Beste era betera esanda, haur txikitxo batentzat, imajinatu ahal diren aukerak beti bere errealitateari loturik egongo dira, nerabeentzat, aldiz, ez.

Esate baterako, nerabe bat ideologikoki ezkertiarra bada baina eskuineko pentsamenduaren alde argudioak emateko eskatzen badiogu, hori egiteko gaitasuna izango du (argumentu horiekin ados egongo ez balitz ere). Aldiz, haur bati hori egiteko eskatuz gero ez da gai izango, bere errealitatean ez duelako hori onartzen. Honetaz gainera, pentsamendu hipotetikoa garatzeari esker hainbat gaitasun garatzen ditugu:

  • Hipotesiak egiten jakiteko gaitasuna:​ Premisa edo teoria orokor batetik abiatuta, inferentziak egin eta horien baliozkotasuna egiaztatzea.

Arrazoiketa hipotetikoa

aldatu

Arrazoiketa deduktiboa eragiketa formalen pentsamenduaren oinarrizko gaitasuna da, aldiz, era hipotetikoan pentsatzeko ahalmena eskuratzean, arrazoiketa deduktiboa erabiltzeko gai dira. Eragiketa formalen estadioan eskuratzen den oinarrizko gaitasunetako bat arrazoiketa deduktiboa da. Izan ere, dedukzioak egiteko gaitasuna, azken batean, premisa edo teoria orokor batetik abiatuta, inferentziak egin eta horien baliozkotasuna egiaztatzea izango da. Aintzat hartu behar dugu arrazoiketa deduktiboa eskuratu ahal izateko ezinbestekoa izango dela era hipotetikoak pentsatzeko ahalmena eskuratzea. Hau da, behin era hipotetikoan pentsatzeko gaitasuna garaturik dagoela, nerabeak arrazoiketa deduktiboa erabiltzen hasten dira.

Arrazoiketa deduktiboa

aldatu

Haurrek munduaren inguruko ideiak eraikitzeko beraien errealitatetik abiatuta orokortzeak egiten dituzte. Nerabeek, aldiz, teoria orokorrago eta integratzaileagoak sortzen ahalegintzen dira, aniztasun guztia kontuan izanik (ez bakarrik beraien errealitatea). Horren eraginez, nerabeek sortutako teoriak osatuagoak izaten dira eta, beraz, orokortzeko egokiagoak izan daitezke. Era berean, sortutako teoria bat egokia ez dela konturatzen badira, berriak sortzeko gaitasuna izango dute. Hala eta guztiz ere, hau guztia ez da nerabezaro hasieratik duten gaitasuna. Apurka-apurka garatzen da eta helduarora arte luzatzen da. Azken batean, honetan guztian esperientziak eragina izango du.

Teoria eraikuntza

aldatu

Nerabezaroan agertzen den ezaugarri garrantzitsuenetako bat, ​introspekzioa (autoazterketa) ​egiteko gaitasuna garatzen dutela da. Hau, azken batean, pertsona batek bere kontzientziara edo gogo-aldarteari buruz egiten duen behaketa izango da, hortik abiatuta gogoeta egin ahal izateko. Hau positiboa den arren, badira nerabeen bestelako ezaugarri batzuk horren egokiak ez direnak. Estadio honetan beste​ egozentrismo ​mota bat agertzen da (ez da aurretik ikusi dugunaren berdina). Honen eraginez, nerabeek beraiek besteak baino garrantzitsuagoak direla pentsatzen dute eta hiru ezaugarri agertzen dituzte:

  • Garaiezintasunaren alegia:​ Beraiei ezer txarrik gertatu ezin zaiela pentsatzea. Honen adibide litzateke norberak minbizirik izango ez duela pentsatzea.
  • Alegia pertsonala:​ Beraien bizitzak paregabeak direla pentsatzea, besteen aldean desberdina dela. Laburbilduz, bereziak direla pentsatzea. Honen adibide litzateke maitemindurik dagoen nerabe batek “ez nauzu ulertzen, zuk ez duzu hau sentitu" esatea heldu bati.
  • Irudizko entzuleria:​ Gainerako pertsonak denbora guztian arreta beraiengan jartzen ari direla pentsatzea. Hau, nerabeek ez ezik, helduek ere badute.

Haurra legalki

aldatu
 
Haurren eskubideen guneko eskultura Vienan.

Haurraren izate juridikoa estatu bakoitzeko legediak zehaztu dezakeen zerbait da; hala ere, ondare ondorio zibiletarako jaiotzen denetik nagusitasun adin zehatz bat bete arte edo bere independentzia lortu arte bizi den gizaki gisa identifikatu ohi da. Nazioarteko Zuzenbidearentzat «18 urte bete arteko gizaki guztiak dira haur, legearen arabera adin nagusitasuna lehenago lortu duena izan ezik».

Haurren eskubideak

aldatu

Haurren eskubideak, jendea adin jakin bat arte babesten duten arau juridikoek osatzen duten multzoa da. Haurren eskubide guztiak besterenezinak eta utziezinak dira.  Inork ezin ditu eskubide hauek urratu.

1924ko Genevako Haurren Eskubideei buruzko Aldarrikapena

aldatu

Haurren Eskubideei buruzko Aldarrikapena haurren eskubide espezifikoak eta helduek haien ongizatearen gainean duten erantzukizuna aitortzen dituen lehen testu historikoa da. Hala ere, testu honek ez zuen indar loteslerik estatuentzat. Testuaren egilea Eglantyne Jebb, Save the Children erakundearen sortzailea, da. Lehen Mundu Gerraren ostean Eglantynek haurrak babesteko beharra zegoela sumatu zuen.

1923ko otsailaren 23an Save the Children erakundearen IV. Kongresu Orokorrean onartu zen testua eta 1924ko otsailaren 28an eginiko V. Kongresu Orokorrean berretsi egin zen. Urte horretan Eglantynek Nazioen Ligara, Nazio Batuen Erakundearen aurrekarira, bidali zuen testua, eta hauek onartu egin zuten. Dokumentu honek ez du jasotzen zein adin tarterarteko gizakiak hartu daitezkeen haurtzat. Testuak eskubide soizialak batzen ditu soilik, eskubide zibilak albo batera utziz. Testuak bost artikulu ditu bakarrik:[2]

  1. Haurra ikuspegi materialetik eta espiritualetik garatzeko moduan jarri behar da.
  2. Goseak dagoen haurra elikatu egin behar da; gaixo dagoen haurra sendatu egin behar da; gaizki dagoen haurra lagundu egin behar da; desegokituta dagoen haurra berriz hezi behar da; umezurtza eta abandonaturiko haurrak jaso eta lagundu egin behar dira.
  3. Hondamendi kasuan haurrak lehena izan behar du laguntza jasotzen.
  4. Haurra bizimodua ateratzeko moduan jarri behar da, eta edozein esplotaziotik babestu behar da.
  5. Haurra bere ezaugarri onenak hurkoaren zerbitzura jartzeko duen betebeharraren sentimendua emanez hezi behar da.

Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala

aldatu

1948ko abenduaren 10ean Nazio Batuen Erakundeak Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala onartu zuen. Bertan gizaki guztien eskubideak biltzen dira, eta beraz haurren eskubideak ere barnebiltzen ditu inplizituki. Adibidez, 16. artikuluak haur-ezkontzak debekatzen ditu. Hala ere, haurren eskubideak modu zehatzago batean lantzeko beharra ikusi zen, eta bide horretatik 1959ko Haurren Eskubideen Aldarrikapenari bidea ireki zitzaion.[3]

Haurren Eskubideen Aldarrikapena

aldatu

Haurren Eskubideen Aldarrikapena 1959an Nazio Batuen Erakundeak onarturiko dokumentua da. Bertan haurrek dituzten eskubideak biltzen dira. 1924ko Genevako Haurren Eskubideei buruzko Aldarrikapenean oinarritzen da. Dokumentu honek ez du jasotzen zein adin tarterarteko gizakiak hartu daitezkeen haurtzat.[4] Hamar printzipio biltzen ditu dokumentuak:[5]

  1. Berdintasunerako eskubidea, arraza, erlijioa edo nazionalitatea kontuan hartu gabe.
  2. Babes berezia jasotzeko eskubidea, fisikoki, mentalki eta sozialki osasuntsu eta libre haz daitezen.
  3. Izen bat eta nazionalitate bat izateko eskubidea.
  4. Elikadura, etxebizitza eta osasun-arreta egokia izateko eskubidea.
  5. Urritu fisiko edo psikikoek hezkuntza eta arreta bereziak jasotzeko eskubidea.
  6. Familiak eta gizarteak maitatua eta ulertua izateko eskubidea.
  7. Doako hezkuntza baterako eskubidea. Ongi pasatzeko eta jolasteko eskubidea.
  8. Arrisku-egoeratan arreta eta laguntza jasotzen lehenak izateko eskubidea.
     
    Haurren eskubideekin grabatutako plaka, Santiago (Txile).
  9. Abandonatua eta lanean esplotatua ez izateko eskubidea.
  10. Munduko pertsona guztien arteko elkartasuna, adiskidetasuna eta justizia sustatzen duen hezkuntza jasotzeko eskubidea.

Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmena

aldatu

1975etik aurrera, eta urte horretan Haurren Nazioarteko Urtea zela aprobetxatuz, printzipio berrietan oinarritutako haurren eskubideen aldarrikapen berri bat eztabaidatzen hasi ziren. Horrek, 1989an Nazio Batuen Erakundearen kide diren estatuek Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmena sinatzea ekarri zuen. Hitzarmenak 54 artikulu ditu.

Hitzarmen honek garrantzi handia dauka, lehen aldiz haurrak zuzenbideko subjektu modura aitortu zituelako. Adinez nagusi direnak  erantzukizun subjektu bilakatzen ditu. Beste alde batetik formak ere garrantzi handia ematen dio. Aldarrikapena izan beharrean hitzarmena denez, sinatu duten estatuek hitzarmenean bilduriko puntuak betetzera beharturik daude. Estatuek Haurraren Eskubideen Komiteari txostenak aurkezteko konpromisoa hartzen dute. Txosten horietan konbentzioan aitortutako eskubideak gauzatzeko hartzen dituzten neurriak eta hartutako neurriekin eginiko aurrerapenak azaldu behar dira. Lehen txostena hitzarmena sinatu eta bi urtetara aurkeztu behar da, eta hortik aurrera bost urtean behin.

Aipatu beharrekoa da, Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmena berrespen kantitate handiena duen nazioarteko tratatua dela. Egun, Nazio Batuen Asanblada Orokorrak errekonozituriko 196 estatuk berretsi dute hitzarmena. Estatu Batuek kenduta gainontzeko estatu guztiek onartu dute, 2015ean Somaliak onartu ostean.[6][7]

Haurren babesaz arduratzen diren erakundeak

aldatu

UNICEF

aldatu

Haurren Laguntzarako Nazio Batuen Funtsa (ingelesez United Nations International Children's Emergency Fund, UNICEF) Nazio Batuen agentzia bat da, mundu osoko haurrei laguntza humanitarioa eta garapenerako laguntza emateaz arduratzen dena. New Yorken du egoitza, Nazio Batuen Erakundearen egoitzan, eta munduko gizarte-ongizateko erakunde hedatuenen eta ezagunenen artean dago, 192 herrialde eta lurraldetan presentzia duelarik. UNICEF Haurren Laguntzarako Nazioarteko Funtsaren (ingelesez International Children’s Emergency Fund, ICEF) ondorengoa da. Erakunde hori 1946an sortu zen, Bigarren Mundu Gerrak eragindako haurrei eta amei berehalako laguntza emateko.

UNICEFen jardueren artean daude immunizazioak eta gaixotasunen prebentzioa, HIESa duten haur eta amentzako tratamendua ematea, haurren eta amen nutrizioa hobetzea, saneamendua hobetzea, hezkuntza sustatzea eta hondamendiei erantzuteko larrialdiko laguntza ematea.

Save the Children

aldatu

Save the Children Funtsa, Save the Children izenez ezaguna, Eglantyne Jebbek 1919an Erresuma Batuan sorturiko gobernuz kanpoko erakundea da. Hasiera batean haurren bizitza hezkuntza, mediku-arreta eta aukera ekonomiko hobeen bidez  hobetzeko; eta hondamendi naturaletan, gerran eta beste gatazka batzuetan larrialdiko laguntza emateko sortu zen. Egun, 120 herrialdetan lan egiten duen 29 erakunde nazionalek osatutako mugimendu globala da.

Erakundeak gazteentzat eskubide gehiago lortzeko politika aldaketak sustatzen ditu, batez ere Nazio Batuen Erakundearen Haurren Eskubideen Adierazpena betearaziz. Save the Childreneko kideek larrialdiko laguntza-ahaleginak koordinatzen dituzte, haurrak gerraren eta indarkeriaren ondorioetatik babestuz.

Humanium

aldatu

Humanium haurrak babesteko nazioarteko gobernuz kanpoko erakunde bat da, mundu osoan haurren eskubideen urraketak geldiarazten dituena. 2008ko azaroaren 20an Genevan sortu zen. Humaniumen helburuek hiru ikuspegi osagarri dituzte: Urtero bost milioi pertsona baino gehiago haurren eskubideei buruz kontzientziatzea, haurren eskubideen urraketen biktimentzako lege-laguntza, haurrei laguntzeko proiektuak dituzten tokiko kideei laguntza ematea.[8]

Adopzioa

aldatu

Adopzioa, egintza juridiko baten ondoren, legalki adin nagusitasuna lortu ez duten haurrek tutore legalak izateko prozesu baten ondoren gertatzen da. Horren bitartez, amatasun edo aitatasun harreman bat ezartzen da, eta hauek haurrataz arduratuko dira. Prozesu honetan haurraren abizenak aldatzen dira. Munduan zehar kultura eta sistema ezberdinak daudenez, lurralde bakoitzak lege ezberdinak ditu adopzioaren inguruan, adibidez Espainian adingabeen Babes Juridikoaren Lege Organikoa, adoptatu ahal izateko erakunde publikoak onartu behar izango du. [9] Arlo honetan garrantzia handia izango dute umezurztegiak, guraso legalik ez duten haurrak bertan bizi bai dira.

Haurren estatusa

aldatu
 
Familia

Familiak funtsezkoak dira haurrek heziketa amultsua jaso dezaten eta gizartearen parte izateko behar dituzten trebetasunak garatzeko. Afektu honen garapena ez da genetikan oinarritzen, harreman esanguratsuetan baizik, eta horregatik esan dezakegu "familia" guraso biologikoetatik haratago doala. Familia bat, haurren oinarrizko premiak (elikadura eta arropa) asetzeaz arduratzen den instituzio bat baino askoz gehiago da, mundua ikusten, pentsatzen eta besteen bizitza baloratzen laguntzen baitute.

Familiari esker, haurrak nor diren ikasten eta haien nortasuna larrutzen laguntzen die, eta laguntza emozionala ematen die. Haurrak hazten diren giroak bizitza osorako funtsezko elementuak definitzen ditu. Funtsezkoa da haurrak familia giro babesle batean haztea, non afektua, errespetua, zaintza, maitasuna eta babesa erabateko garapena ahalbidetuko baitiete bizitza independente eta autonomoa lortu arte.

Familia giza taldeko bi elementuren edo gehiagoren (gurasoak eta seme alabak) barne unitatea da, bikote baten batasunetik abiatuta komunitate bihurtzen dira, eta arreta berezia behar duten gizarte taldeetako bat da.

Familia bakoitza bakarra da, bere kideak desberdinak diren aldetik, pentsatzeko eta sentitzeko modu desberdinekin, baina familiaren forma edo egitura, baita papera ere, aldatu egiten da gizartearen arabera. Dena dela, familia nuklearra (bi heldu, gizon eta emakume, beren seme alabekin) da gizarteetako unitate nagusia. Beste erkidego batzuetan, nukleoa familia handi bat bezala dago integratuta, aitona amonekin eta beste senide batzuekin. Hirugarren familia unitatea, guraso bakarreko familia da. Familia horretan, seme alabak ezkongabe, alargun edo dibortziatuta dauden aitarekin edo amarekin bakarrik bizi dira.

Familia egitura aldatu egin da gurasoen funtzioei, osaerari, bizi zikloari eta rolari dagokienez tradizionalagoa den formari dagokionez, batez ere emakumearen rolagatik; izan ere, emakumearen egoera ekonomikoa aldatu egin denez, familiaren sostengu bila etxetik atera behar izan du. Era berean, haurrak hainbat familia gune desberdinetan hazi daitezke.[10]

In vitro

aldatu
 
In vitro prozesua

In vitro ernalketak (FIV) konplexutasun txikiagoko lagundutako ugalketako beste tratamendu batzuk baino haurdunaldi tasa handiagoak eskaintzen ditu. Metodo hau emakume baten obulua eta gizon baten espermatozoidea laborategiko plater batean elkartzean oinarritzen da. In vitro hitzak gorputzetik kanpo esan nahi du, ernalketa aldiz, espermatozoidea finkatu egin dela eta obuluan sartu dela. [11]  Prozesu hau emaile baten edo bikotearen espermarekin egin daiteke, eta ernalketa prozesua errazteko aukera ematen digu, hura zailtzen duten beste arrazoi batzuk daudenean.[12]

Haurduntza subrogatu

aldatu

Haurdunaldi subrogatuaz edo umetoki subrogatuaz ari garenean, emakumeen ernalezintasun arazoak konpontzeko sortu den metodoaz ari gara; izan ere, hainbat arrazoi direla medio, ezin dute haurdunaldirik izan. Horregatik, bikote horrek bere obuluak eta espermatozoideak ematera jotzen da. In vitro sistemaren bidez ernaldu ondoren, haurdunaldiari aurre egiteko ardura izango duen hilobi batera transferi daitezen, hau da, beste emakume batek erditzeko ekintza aurrera eramango du. [13]

Emailearen obuluak ernaltzen dituzten espermatozoideak dituen enbrioi bat sortzen da emakumearen umetokian jartzeko helburuarekin haurra jaio arte. Baliteke haurdunaldi subrogatua kimioterapia eta erradioterapia moduko minbiziaren aurkako tratamendu jakin batzuk jaso zituzten gizon eta emakumeentzat, hauek batzuetan antzutasuna eragiten bai dute.[14]

Haurrak historikoki 

aldatu

Haurrak hezteko eta hazteko interesa, historia bezain zaharra da, aldi historiko bakoitzean asko aldatu da haurrak hezteko modu ideala. Era berean, betidanik izan da, bizitzaren ibilbidea, etapa edo aro ezberdinetan banatzeko joera, jaiotzatik heriotzara. Garai horiek banatzeko erak, zerikusia zuen gizarte eta une historiko bakoitzaren ikuskera nagusiarekin. Adibidez, badirudi XVII. menderarte ez zela “haurtzaro” kontzepturik izan, ez behintzat gaur egun ulertzen dugun moduan; beti ere, haurrek merezi duten garrantzi eta errespetuarekin.[15][16]

Grezia eta Erroma

aldatu

Grezia

aldatu

Grezian sortu zen lehen aldiz hezkuntza liberalaren eta pertsonaren garapen "integralaren" kontzeptua (gorputz-arima). Filosofo batzuek, hezkuntza giza izaerara egokitzeko beharra plazaratzen dute.

Era berean, garatzen hasten da medikuntza eta haurren osasunarekiko interesa (medikuntza hipokratikoa eta galenikoa). Interesgarria da pertsonaia nerabeen presentzia greziar antzerkietan (Sofokles, Euripides). Aristotelesek, askotan adierazten du hezkuntza arazoekiko interesa bere idazki askotan, gizon libreen prestakuntzan laguntzeko.

Haur hezkuntzako aldi ezberdinak aipatzen ditu: "2 urtera arte (lehen aldia) haurrak gogortzen joatea komeni da, hotzaren moduko zailtasunetara ohituz; hurrengo arora arte, 5 urte bete arte, denbora horretan, oraindik ez da komeni azterketa batera edo lan bortxazkoetara bideratzea, horrek hazkundea eragotz ez dezan; hala ere, nahikoa mugimendua ahalbidetu behar zaie gorputz-inaktibotasuna saihesteko; eta ariketa hori hainbat sistemaren bidez lor daiteke, batez ere jokoagatik. Aristotelesek Politika liburuan esan zuenez "Haurtzaroko jolas gehienek etorkizuneko adineko zeregin serioen imitazioak izan beharko lukete

Grezia klasikoan, gizonak eskolarazteko beharra defendatzen da, lehenik eta behin instrukzio informal bat jasoz (pubertarorarte: irakurtzea, idaztea, heziketa fisikoa), eta ondoren instrukzio formal bat: literatura, aritmetika, filosofia, zientzia.

Erroma

aldatu

Erroman, garrantzia galtzen du hezkuntza liberalak, eta askoz arreta gutxiago jartzen zaio gorputz hezkuntzari eta kirolari. Hezkuntzaren helburua hizlari onak prestatzea da, "Erretorikaren bidez gazteen arima edertzeko".

Eskolatzea hiru etapatan banatzen da:

  • "Ludus" edo oinarrizko eskola (7-12 urte).
  • "Erretorika" (16 urtetik aurrera): oratoria eta deklamazio ikasketa teknikoak (oso gutxi iristen dira azken hezkuntza etapa honetara).

Herritar libreek eskuratzen dute soilik hezkuntza. 12 urte bete arte, eskolak mistoak ziren eta, adin horretatik aurrera, haurren patua banatu egiten zen (aberatsena eta pobreena bezala). Familia aberatsetako gizonek eta, salbuespen gisa, irakasle propioa zuen neskaren batek bakarrik jarraitzen zuten ikasten (hori aitaren borondatearen mende zegoen soilik). Baina, oro har, emakumeak filosofia edo antzeko edukiak ikastea bide "arriskutsutzat" jotzen zen, libertinajetik hurbil.

Kristautasuna eta erdi aroa

aldatu

Grezia eta Erromarentzat, gizarte erakunde garrantzitsuena eta hezkuntzaz arduratzen zena estatua zen, baina, aldiz, Erdi Aroan, kristautasunaren eraginez, eliza da hezkuntza erlijiosoa zein sekularra kontrolatzen duen instituzioa. Erdi Aroan zehar, erabat desagertu zen hezkuntza liberalaren ideia. Hezkuntzaren helburua ez zen librepentsalariak prestatzea, haurrak prestatzea baizik, Jainkoa zein eliza eta bere ordezkariak zerbitzatzeko, modu horretan elizaren autoritateari men eginez. Gorputz heziketa ezabatzen da, gorputza bekatu iturri dela uste bai da. Oro har, tradizio judu-kristaua "jatorrizko bekatuaren" kontzeptuaren ingurukoa da. Kontzeptu hori dela eta, haurra izaki gaizto eta ustel gisa ulertzen zen, eta sozializatu egin behar zuen, diziplinaren eta zigorraren bidez berrerosiz.

XVII. mendean Abad Berullek hau idatzi zuen: "Ez dago haurtzaroa baino egoera txarragorik eta zitalagorik, heriotzaren ondoren". Ez da ikusten haurtzaroari buruzko kezkarik, eta heziketa ez da haurrari egokitzen. Izan ere, eduki erlijiosoen irakaskuntza guztia latinez da (ama hizkuntza erabat desegokitzat jotzen da ezagutza transmititzeko). Haurra homunkulu (miniaturazko gizaki) gisa ulertzen da, ez dago ez garapenik, ezta aldaketa kualitatiborik, gaztetasunetik heldutasunerainoko aldaketa baizik. Hori guztia honako esaldi honetan islatzen da: "Denbora bakarrik senda daiteke haurtzarotik eta bere akatsetatik". Beraz, haurra "eraberritu" ahal izateko hezi egin behar da. Hezteak eta hazteak zaintza fisikoa, diziplina, obedientzia eta Jainkoarekiko maitasuna eskatzen zutela uste zuten, baina ez zegoen haurren garapen onerako maitasunaren beharrari buruzko erreferentziarik. Gizonak bakarrik sartzen ziren hezkuntzan, ez emakumeak. Erdi Aro osoan zehar, haurra, eskulan gisa erabiltzen da.

Errenazimendua eta XVII. mendea

aldatu

Errenazimentuan, haur-hezkuntzari buruzko ideia klasiko ugari berpizten dira. Haurra ez da zintzoa ala gaiztoa jaiotzen; are gehiago, izatera edo egitera iristen den guztia bere esperientzien araberakoa izango da.

Adibidez, Erasmok haurren izaerarekiko nolabaiteko interesa adierazten zuen. Luis Vivesek aldiz, haurraren bilakaerarekiko interesa erakutsi zuen, desberdintasun indibidualengatik eta heziketa haurren egoera anitzetara egokitzeko beharragatik. Derrigorrezko eskolatzea defendatzen du, gutxienez 12 urte bete arte (aurreko etapetan erabat baztertutako ideia), eta latinaren ordez, oinarrizko irakaskuntza, ama-hizkuntzan emateak dituen abantailak adierazten ditu.

Garai honetakoa da Héroard, Luis XIII.a Frantziakoaren tutore izan zena, eta bere haurtzaro eta gaztaroari buruzko egunkari bat idatzi zuena, garaiko ideia interesgarriak azalduz. Henri IV.ak adibidez, bere semea hezteko eman zion aholkua aipatzen du: "Zigor fisikoa behar adina aldiz aplika dezala, nire esperientziaz, bizitzan hoberen funtzionatu didan metodoa dela ziurta dezakedalako". Giza izaeraren eta, ondorioz, haurraren ikusmoldeen aldaketa garrantzitsu bat, filosofiako korronte enpiristatik dator.

John Lockek esperientziaren eta ohituren garrantzia azpimarratzen du, eta jaioberriaren ikuspegia proposatzen du tabula rasa edo arbel zuri gisa; non esperientziak arrastoak utziko dituen. Hau da, haurra ez da ona edo txarra jaiotzen, baizik eta egiten eta bizitzen duen guztia bere esperientzien araberakoa izango da.

Industria iraultzarekin eta burgesiaren larrialdiarekin, haurren eskulanaren beharra nabarmen murrizten da, eta, beraz, haur askok lanera joan behar izateari uzten diote, eta "aisialdiko ordu gehiegi" geratzen zaizkie, jardueraren batekin bete behar dituztenak. Hori dela eta, eskolaratze beharra funtsezko helburu bihurtu da. Bestalde, bizitza sozialean eta familia bizitzetan izandako aldaketek gurasoen eta seme-alaben arteko harreman estuagoa sustatzen dute.

XVIII-XIX.mendeak

aldatu

Jean-Jacques Rousseau XVIII. mendeko irudi garrantzitsuenetako bat da. Bere Émile ou de l 'éducation (1762) lanak, haurrak hezteko zuen erari buruzko oinarrizko printzipio batzuk biltzen ditu, eta liburu zinez ospetsua bihurtzen da Frantziako goi mailako gizartean. Haurra berez ona dela, bere ideia bai garrantzitsu, bai ezagunetariko bat da. Bere ustez, horrela jaiotzen omen da haurra, gutxienez, eta gizartea da haurraren joera onak galtzera irits daitekeena. Kontuan izan behar da honetan alde handiak daudela Rousseau eta korronte enpiristen artean (Locke eta enpirismo ingeles osoa, oro har). Bestalde, sendotasunez defendatzen du, ezagutza lortzeko, hezkuntza oro egokitu behar dela haurraren mailara, ekintzaren eta esperientziaren garrantzira, baina ez soilik hitzaren bitartez. Memoria-praktika hezitzaileegiak kritikatzen ditu. Haurraren Erdi Aroko ikuspegiaren aurrean, Rousseauk, ezaugarri propioak dituen izakia dela dio, garapen fisiko, intelektual eta moral bati jarraitzen diona, eta ideia hauek laburbiltzen ditu esaldi honetan: “Gizakiaren txikia ez da soilik gizon txikia.”

Rousseauren ustez, hezkuntza derrigorrezkoa izan beharko litzateke, eta emakumea barne hartu beharko luke. Pedagogo eta filosofoen beste ideia berritzaile batzuk, Pestalozzi, Tiedemann eta Froebelenak dira. Azken horrek "Kindergarten" (eskolaurreko eskola) ideia sustatzeaz gain eskola-etxeen arteko hezkuntza-jarraitutasuna, haurren jolasak bere garapenerako duen garrantzia eta gurasoen eta seme-alaben arteko elkarrekintzaren eta harremanaren beharra nabarmentzen ditu.

Bi mende hauetan (XVIII eta XIX) haurren behaketak ugaritu egiten dira. Hauek gero eta sistematikoagoak dira, pedagogoek, filosofoek eta zientzia-gizonek egiten dituztelarik, horietako asko beren seme-alabekin. Horrez gain monografia biografiko ugari argitaratu ziren: Taine (1876), Darwin (1877), Preyer (1882), etab. Garai honetan interes ikaragarria dago "salbuespen" edo "bereziak" diren haurrengatik:

- Itardek Aveyrongo haur basatiari buruz egindako ikerketa;

- Supergaituen azterlana (Mozart)

- Jaiotzez itsuak diren, baina ondoren ikusmena berreskuratzen duten haurrak.

Charles Darwinek Espezieen Jatorriaz (1859) argitalpenarekin, iraultza kontzeptuala eragin zuen, bai zientzietan eta baita gizakiaren ikuskeran ere. Psikologian duen eragina berantiarragoa bada ere, bere teorian funtsezko kontzeptuak daude, hala nola animali-gizon eta haur-gizonen jarraitutasuna, giza garapenerako hurbilketa naturalista, eta psikologia konparatua.

Esan daiteke haurraren ikerketa zientifikoa XIX. mendearen bigarren erdian hasten dela. Gainera, mende horren amaieran zenbait arazo praktiko planteatzen ziren, haurren hazkuntza eta hezkuntza teknikei dagokienez. Herrialde batzuetan derrigorrezko hezkuntza orokorra beharra planteatu zen, eta eztabaida sozial eta politiko handiak sortu ziren gaiari buruz. Planteatzen diren arazo zehatzen artean, garapen "normala" duten haurrak identifikatzeko beharra dago, "atzeratuetatik" bereiziz. Horrek, garapena neurtzeko lehen tresnak garatzea dakar, adibidez Binet eta Simonen lehen inteligentzia-testa. Hala ere, XIX. mendean oraindik ez dago haurtzaroaren eta hezkuntzaren ikuskera bateraturik.

Egun, Europa kontinentalean, Rousseauren pentsamenduaren eraginak bere horretan dirau, haurraren berezko ontasuna eta heziketa permisiboaren ideia defendatzen baititu. Ameriketako Estatu Batuetan eta Ingalaterran, aldiz, kalbinismoaren tradizioa da eragin handiena duena: haurra eraberritu egin behar da, zigor fisiko eta publikoa erabiliko duen hezkuntza autoritario baten bidez.

Umeen inguruko datu historikoak

aldatu

Infantizidioa

aldatu

Infantizidioa sarri praktikatzen zen, akats fisiko edo deformidaderen batekin jaiotzen zen haurretan; gehienetan, seme-alaba ez-legitimoekin edo emakumearen harreman adulteroen ondorioz; baita horiek mantentzeko baliabide ekonomikorik ez izateagatik ere (kasu horretan, jaioberria bizilagun edo senideei "ematea" ere aukeratzen zen); eta, batzuetan, arrazoi erlijioso ilunengatik (eskaintzak, etab.). Seme-alabak onartu eta aitortzeko prerrogatiba aitarena zen. Honek uko egiten bazion, jaioberria kalean uzten zen, eta nahi zuenak jaso zezakeen, edo ez. Honi haurraren "erakusketa" deitzen zitzaion. Praktika hori ohikoagoa zen neskekin, balio sozial txikia zutelako mutilekin alderatuta. Infantizidioa ez zen hilketatzat hartu IV. mendera arte, Erdi Aroan zehar asko praktikatzen zen arren. Helenar batek kristo aurreko lehen urtean bere emazteari idatzitako eskutitz batean "Haur bat izatera iristen bazara, utzi bizitzen; haurra bada, bota ezazu haurra" irakur daiteke.

Kontrazepzioa

aldatu

Kontrazepzioa ohiko eta legezko praktikak zen Grezian eta Erroman. Kontrazepzioaren barruan koito osteko garbiketa, diafragmak edo droga espermizidak bezalako metodoak aurkitu zitezkeen. Metodo guztiak emakumeek gauzatzen zituzten, ez gizonek. Abortua ere praktikatzen zen, haurdunaldiaren une oso aurreratuetan ere gauzatuz.

Haurren heriotza tasa antzinatasunean

aldatu

Antzinatasunean eta Erdi Aroan, arrazoi naturalengatik hildako haur tasa oso handia zen gaixotasunak, elikadura txarra eta istripuak oso ohikoak zirelarik. Hori dela eta, bularreko haurrak ez zuen balore handirik gizarte hauetan; 5 edo 6 urtetik gorakoek bakarrik hartzen zutelarik balioa. Arrazoi hauengatik, haurtzaroa "oso adin hauskor" bezala deskribatzen zen, eta, gainditzen zutenentzat, trantsizio garai bat bezala zen.

Seme alabekiko tratua historikoki

aldatu

Seme-alaben tratuari dagokionez, mendeetan zehar oso zabalduta dagoen ideia bat da aitek eta amek paper desberdinak hartu behar dituztela beren gain. Aitaren zorrotza eta adierazpen afektibo ia ezekoa izan behar da, eta ama berriz bihozbera eta maitekorra. Ideia horiekin batera, mendeetan zehar, amarekin erlazio afektibo baten eragin luzea mantentzea, haurraren garapenerako kaltegarria dela uste zuten.

Haur txirotasuna Europan

aldatu

Europako biztanleriaren sektore handien pobreziaren eskutik zioan 5 urte baino zaharrago zen haurra lanean sartzearekin (XIV. mendera arte, familia pobreetako neska asko sei urterekin ematen dira zerbitzari gisa). Haurra nolabait "helduaren esklaboa" zen, gurasoek berea zuten. Entregatu, utzi edota saldu zezaketen. XII. mendean elizak esaten zuen seme bat ezin zitekeela saldu baldin eta zazpi urte baino gehiago bazituen. Errusian guzti hau ez zen legez debekatu XIX. mendera arte.

Maltusianismoa:

aldatu

XVIII. mendean antisorgailuek haurren heriotza-tasa murriztea zuten helburu. Haurra ez da jada "galera saihestezin" bat, eta pixkanaka desagertu egiten da haurraren lehenagoko ideia, hau da, haur asko sortu behar izatea batzuk helduarora iristea lortzeko. Garrantzitsua da gogoratzea mendeetan zehar haurra "hezteko" interesa zegoela (batez ere arrazoi praktikoengatik), ez haren garapenagatik, eta XVII. mendean agertzen ziren zenbait pentsalari hezkuntza haurrari egokitzeaz arduratzen zirenak eta praktika pedagogiko tradizionalak kritikatzen zituztenak; adibidez, eskolastika. Hala ere, XX. mendera arte, haurtzaroa ez da erabat zein esplizituki aintzatesten gizaldi gisa, bere ezaugarri eta beharrekin, haurra pertsona gisa, nortasun pertsonalerako, duintasunerako eta askatasunerako eskubidearekin.

Haurren hezkuntza

aldatu

Jaiotzen diren lurraldearen arabera haurrek hezkuntza eta kultura ezberdinak jasotzen dituzte. Hezkuntzak berebiziko garrantzia hartzen du haurraren etorkizunean. Gizarte bakoitzak duen hezkuntza sistema ezberdina da, gizarte ezberdinetako haurren artean ezberdintasunak sortuz. Badira gizarte batetik at hazi diren haurrak, hauek haur basati izena jasotzen dute.

Euskal Herria

aldatu

Euskal Herrian ikasten duten haurrek bi hezkuntza oso ezberdin jaso dezakete. Euskal Herria bi estaturen artean banaturik dagoenez hezkuntza ere bi sistema ezberdinetan banatzen da, Espainiakoa eta Frantziakoa.

Hego Euskal Herrian ikasten duten haurrak hezkuntza sistema espainiarraren mende daude. Euskal Autonomia Erkidegoak eta Nafarroak hezkuntza eremuan arauak sortzeko gaitasuna daukate. EAE osoan eta Nafarroako zenbait zatitan euskarak ofizialtasun estatusa dauka, haurrek euskaraz ikasteko berme guztiak dituztelarik. Ipar Euskal Herrian Frantziak ez ditu hezkuntza eskuduntzak bertako lurraldeekin partekatzen eta euskarak ez du inolako ofizialtasunik bertan, euskaraz ikasteko aukera badagoen arren.

Euskal Herri osoan hezkuntza prozesua antzerako egituretan antolatzen da; haurtzaindegiak, haur hezkuntzalehen hezkuntza eta bigarren hezkuntza. Hala ere, Frantziako eta Espainiako sistemek ezberdintasun ugari dituzte egitura horien barruan. Euskal Herrian ikastetxe mota ezberdinak aurki daitezke. Hauek publikoak, itunpekoak edo pribatuak izan daitezke. Itunpekoetan aipamen berezia merezi dute ikastolek, haurrei euskara eta euskal kultura sustatzeko sortu ziren ikastetxeak.

Europa

aldatu

1957tik aurrera, Europako estatuak lankidetza sustatzen hasten dira, batik bat alor ekonomikoan. Hala ere, Europako haurren hezkuntza ez da aipatu ere egiten 1992ko Maastrichteko itunera arteEuropar Batasunak hezkuntza arlorako helburu komunak ezarri eta hezkuntza-programak finantzatzen baditu ere, hauek ez dira inposatzen, eta herrialde horiek askatasunez antolatzen dute beraien hezkuntza sistema. Gaur egun, Europako sistemak oso ezberdinak dira, eta zaila izango litzateke epe laburrean politika bateratua lortzea.

Europako hezkuntza sistemak konparatuz gero, antolakuntzan eta kudeaketan desberdintasunak daudela ikusten da. Sistema zentralizatuak eta deszentralizatuak aurki daitezke. Esan genezake herrialde bakoitzean sistema horien ezarpena baldintza historiko edo politikoen araberakoa izan dela. Espainiak, adibidez, tarteko eredu bat du. Oinarrizko hezkuntza eskumenak estatuaren esku daude, baina autonomia erkidegoek eskumen propioak dituzte. Frantzia eredu zentralizatu baten adibide garbiena da, non gobernua antolaketaren, curriculum edukiaren, langileen kudeaketaren eta administrazio-kontrolaren arduraduna den. Alemania berriz eredu deszentralizatu baten adibide onena da, non länderrek subiranotasun osoa duten hezkuntza eremuan.

Beste lurralde batzuekin alderatuz, Europako haurrek jasotzen duten hezkuntza ez da horren laikoa. Erresuma Batua edo Grezia moduko estatuetan ez da erlijioa ematen ikastetxeetan, baina Alemania, Espainia edo Italia moduko lurraldeetan ikastetxe publikoetan erlijioa ikasgai modura daukate, derrigorrezkoa ez den arren.[17][18]

Afrika

aldatu

Afrikako herrialde askotan 10 eta 11 urte inguruko haurren % 10ak baino gutxiagok irakur dezake paragrafo bat. Egoera soziopolitiko eta ekonomikoaren eraginez afrikako herrialde ugarik arazo asko dituzte hezkuntzan. [19]

Iparraldeko Afrikako haurrek jasotzen duten hezkuntzak garapen handia jaso du azken urteetan. Lurralde garatuagoekin alderatu ezkero lurralde hauetako hezkuntzak hobetzeko asko dituen arren, aurrerapen handiak egin dira, batik bat hezkuntzaren unibertsalizazioan. Hala ere, familia aberats eta txiroetako haurren artean ezberdintasun handiak ematen dira, gizonezko eta emakumezkoen artean ematen diren moduan. Egipton adibidez irakaskuntzaren derrigortasuna eta doakotasuna 6 eta 15 urte bitartekoa da. Derrigortasuna gorabehera, eskola uzten duten haurren portzentaia oso altua da. Honen arrazoia pobrezia izan ohi da.[20]

Saharaz hegoaldeko Afrikan, non biztanleriaren erdia muturreko pobrezia, HIESA eta bestelako gaixotasunak edo gerrak oso ohikoak diren, hezkuntzak gabezia ugari ditu. Analfabetismo tasak oso handiak dira lurralde honetan eta haur ugarik hezkuntza sistema uzten dute, batik bat emakumezkoek. Haur-ezkontzak dira emakumezkoek hezkuntza uztearen arrazoi nagusietako bat. Hezkuntza kolonizatzaileen hizkuntzan ematea oso ohikoa da, eta horrek zailtasun ugari sortzen dizkie haurrei. Erdialdeko Afrikan eta Mendebaldeko Afrikan bizi den biolentzia testuinguruan oso ohikoa da talde beligerante ezberdenek eskolak erasotzea. 2019ko ekainerako 9.272 eskola itxi ziren, 1,91 milioi haurrei eta 44000 irakasleri eraginez. Egun 40,6 milioi haur daude eskolaratu gabe lurralde hauetan.[21]

Hala ere, Saharaz hegoaldeko Afrika guztian egoera ez da berdina. Badira hezkuntza garatuagoa duten lurraldeak. Honen adibide dira Hegoafrika, Kenya, Zimbabwe eta Kongoko Errepublika.[19] Hegoafrikan adibidez, hezkuntza kolonizatzaileen hizkuntzan eman beharren bertako hizkuntzetan ematen da, haurrei erraztasunak emanez, beraien ama hizkuntzan ikasteko aukera bai dute.[20] Hegoafrikan, hezkuntza publikoa edo pribatua izan daiteke, eta derrigorrezkoa da 7 eta 15 urte bitartean.

Sarri Asia hartzen da hezkuntza hoberena duen kontinentetzat. Honen arrazoia nazioartean egiten diren txostenetan, adibidez PISA txostenean, jaso dituen emaitza onak dira. 2015eko PISA txostenean Singapurreko haurrek jaso zuten emaitza onena[22] eta 2018koan haur txinatarrek[23]. Japonia, Vietnam edo Hego Korea moduko lurraldeek ere emaitza onak lortu zituzten. Zhu Xiaohu, Shanghaiko Unibertsitate Normaleko Nazioarteko Hezkuntza Institutuko ikertzaileak dioenez emaitza on hauen arrazoiak hiru dira: Asiako irakasleek mendebaldekoek baino denbora gehiago pasatzea eskolak prestatzen, Asiakoa azterketak egitera bideratutako ikaskuntza izatea eta ikasgelako diziplina azpimarratzea.[24]

Hala ere, Asia oso kontinente handi eta hetereogeneoa da. Lurralde askok arazo ekonomiko handiak dituzte, eta ekonomiak eta hezkuntzak norabide bera dute: zenbat eta hezkuntza hobea, orduan eta ekonomia hobea, eta alderantziz. Hori dela eta Afganistan eta Pakistan moduko lurraldeek analfabetismo tasa handia daukate.[25]

Ozeania

aldatu

Ozeaniako hezkuntzak ospe handia dauka. Zelanda Berriko eta Australiako haurrek jasotako hezkuntzak balorazio oso onak jaso izan dituzte nazioartean. Australiarrentzat hezkuntzak garrantzia handia hartzen du. Hezkuntza eskuduntza estatu eta lurralde desberdinek daukate. Estatuko edo lurraldeko gobernu bakoitzak eskola publikoak eta pribatuak finantzatzen eta arautzen ditu bere gobernu-eremuan. Ingelesa da Australiako hizkuntza ofiziala, eta hizkuntza hori erabiltzen dute haurrek hezkuntza sisteman.[26][27] Zelanda Berrian bi hizkuntza ezberdin dituzte, ingelesa eta maoriera, baina hezkuntza prozesuan haurrek ingelesa bakarrik erabiltzen dute.[28]

Haurrei zuzendutako zientziak

aldatu

Pedagogia

aldatu

Pedagogia[29] edo hezkuntzaren zientzia, hezkuntzaren teoria eta praktikaren jakintza da. Hezkuntza fenomeno konplexua izanik, pedagogiak ere maila eta ezagutza arlo anitz bere baitan hartzen ditu. Horrela, banakoaren zein gizartearen ikuspegitik azter daiteke eta ondorioz, psikologiaren eta soziologiaren kontzeptu, teoria eta metodoak biltzen ditu bere baitan.

Bestalde, ikuspegi teoriko eta ideologiko batetik, (filosofiaren eta politikaren bitartez) zein berehalako ikuspegi praktiko batetik azter daiteke (didaktika izeneko arloa osatuz) pedagogia, modu horretan hezkuntzarako metodo eta teknika ezberdinak garatuz. Hezkuntzaren konplexutasuna estaltzeko, beste zenbait diziplina ere jasotzen ditu, hala nola antropologia, historia eta ekonomia. Pedagogiaren helburua, hezkuntza deskribatu eta ezagutzeaz gain, hezkuntza sistema aldatu eta hobetzea da, pedagogiatik bertatik ezarritako norabideei jarraituz pertsona eta gizartea garatuz. Didaktikarekin duen harremana kontrajarria da; eredu soziologiko gehienek didaktikaren alde agertzen diren arren, eredu psikologikoek pedagogia tresna onena dela uste dute, Piaget eta beste pedagogo batzuek adierazi dutenez.

Zenbait definiziotan pedagogia haur hezibidearekin, hau da, haurrak hezteko jakintzarekin, lotzen da. Hala ere, zabalduago dago pedagogia irakaskuntza ofiziorekin lotzea, irakaskuntza zentzu zabalarekin, eta ez bakarrik haurren heziketan ematen den irakaskuntzarekin. Merriam-Webter hiztegiak, esate baterako, pedagogia "the art, science, or profession of teaching" bezala definitzen du, hau da "irakaskuntzaren arte, zientzia edo ofizioa".

Pedagogoa ikasleen prestakuntzaz, ebaluazioaz eta baliabideen kudeaketaz arduratzen den profesionala da. Hezkuntza arloko aditua. EHUko Pedagogia Graduko arduradunen arabera, pedagogoaren egitekoa "erakunde, gizarte, kultura eta lan arloetan giza eskubideen errespetuan oinarritutako hezkuntza inklusiboa, eleanitza, komunitarioa eta pertsonen bizi osoan zeharreko gizarte-ongizateari begirakoa gauzatzera zuzenduta egongo da". Haurrek, adin ezberdinetan, beren trebetasunak adierazteko modu desberdinak dituzte, eta haurren pedagogoen betebeharra da trebetasun horiek indartzen laguntzea.

  • 0-7 urteko trebetasunen garapena: Etapa honetan, konfiantza eta segurtasun sentsazioa funtsezkoa da trebetasunak garatzeko.
  • 0-12 hilabete: Haurrei inguruko aukeren erabilera hobetzen lagunduko dieten mugimen-trebetasunak landu behar dira, hazteko askatasuna eman ahal izateko. Jarduera handiak egiteko oraindik oso gazteak direnez pedagogoa haurren zaintzapean egon behar da, izaki egonezinak baitira eta beti egongo baitira gauza berriak ikertzen eta deskubritzen.
  • 12 hilabetetik 4 urtera: Aurrerapenak gertatzen dira haurraren alderdi mental gehienetan, hala nola adierazpenean, autonomia orokorrean, psikomotrizitatean, gorputz-irudian eta, bereziki, hizkuntzan, horrek aukera ematen baitie gainerako haur eta helduekiko harremanak zabaltzeko.
  • 4-7 urtera: Irakurle-idazle plan bat abian jartzea, trebetasun motor eta kognitiboak garatzen has dadin.

Ikuspegi pedagogikoak

aldatu

Pedagogia kritikoa: Pedagogia kritikoa ikuspegi pedagogikoa zein gizarte-mugimendu zabalagoa da. Pedagogia kritikoak historiak inpugnatu eta moldatzen dituela hezkuntza-praktikak, eskolak ez direla politikoki neutralak eta irakaskuntza politikoa dela onartzen du. Ikuspegi honek dionez ikasketa planari, diziplina praktikei, ikasleen probei, testuliburuen hautaketari, maisuak erabilitako hizkuntzari eta gehiagori buruzko erabakiek boterea eman edo kendu diezaiokete ikasleei. Hezkuntza-praktikek ikasle batzuei laguntzen dietela beste batzuen aldean, eta praktika batzuek ikasle guztiei egiten dietela kalte onartzen da. Halaber, hezkuntza jardunbideek, askotan, ahots eta ikuspegi batzuk errazten dituztela uste da, beste batzuk baztertzen dituzten bitartean. Aztertutako beste alderdi bat irakasleak ikasleengan duen boterea eta honen inplikazioak dira. Helburua, ikasleak herritar aktibo eta konprometitu bihurtzea da, beren bizitza eta komunitateak aktiboki hobetu ahal izan ditzaten.

Praktika pedagogiko kritikoek ikasgelako ikasleen ezagutza eta perspektibak barne har ditzakete. Gainera, eskolaren eta, oro har, komunitatearen arteko lotura egin dezakete, eta arazoak planteatu ahal dizkie ikasleei, modu horretan bereganatutako ezagutzak eta ulermena zalantzan jartzera bultzatzeko. Ikasleei arazoak planteatzearen helburua beren arazoak planteatzen hastea da. Maisu-maistrek autoritate-posizioa aitortzen dute, eta autoritate hori erakusten dute ikasleei laguntzen dieten ekintzen bidez.

Ikaskuntza dialogikoa: Ikaskuntza dialogikoa elkarrizketaren bidez egiten den ikaskuntza da, normalean berdintasunezko elkarrizketaren emaitza da. Beste hitz batzuetan esanda, pertsona ezberdinek baliozkotasun-aldarrikapenetan oinarritutako argudioak ematen dituzten elkarrizketa baten ondorioa da, ez botere aldarrikapenetan oinarritutakoa.

Ikaslea ardatz duen ikaskuntza: Ikaslea ardatz duen ikaskuntzak, irakaslearen eta ikaslearen arteko irakaskuntzaren ikuspegia aldatzen duten metodoak hartzen ditu. Jatorrizko erabileran, ikuspegi pedagogiko honen helburua ikaslearen autonomia eta independentzia garatzea da, ikaskuntza ibilbidearen erantzukizuna ikasleen eskuetan jartzen baitu. Ikaslea ardatz duen irakaskuntzak etengabeko ikaskuntza eta arazoen konponbide independentea ahalbidetzen duten trebetasunak eta praktikak ditu ardatz.

Pediatria

aldatu

Pediatria haurren[30] garapen normalaz, eta hauekin lotutako gaixotasunetaz[31] arduratzen den espezialitate medikoa[32] da. Hitza grezierazko "paidos" (haurra) eta "iatrea" (sendaketa) hitzetatik dator, baina bere edukia haurren gaixotasunak sendatzea baino askoz handiagoa da, pediatriak haur osasuntsua zein gaixoa aztertzen baititu.

Kronologikoki, pediatriak haurra jaiotzen denetik nerabezarora[33] iristen den arte aplikatzen da, normalean 18 urte bete arte. Horren barruan hainbat aldi bereizten dira: jaioberria[34] (0-6 egun), jaioberria (7-29 egun), bularreko haurra (1-12 hilabete), bularreko adinekoa (1-2 urte), eskolaurrekoa (2-5 urte), eskolaurrekoa (6-12 urte), nerabe aurrekoa (10-12 urte) eta nerabea (12-18 urte). Umezaintza medikuntzaren[35] espezialitateetako bat da. "Haurren zaintza" esan nahi du, eta latinezko puer/pueris (umearen/umearen) eta kulturako "kultiboa" esan nahi du, hau da, umearen artea. Gaur egungo joera adiera horiek guztiak termino bakar batean batzea da: pediatria.

Helduen medikuntzaren eta medikuntza pediatrikoaren arteko aldeak

aldatu

Gorputz tamainaren aldeak heltze-aldaketekiko paraleloak dira. Jaioberri baten gorputza, fisiologikoki, helduarenaren ezberdina da. Sortzetiko akatsek, bariantza genetikoak eta garapen-arazoek gehiago kezkatzen dituzte pediatrak mediku helduak baino. Medikuak haurraren fisiologia heldugabea kontuan hartu behar du sintomak kontuan hartzean, botikak agintzean eta gaixotasunak diagnostikatzean.

Fisiologia pediatrikoak zuzenean eragiten die gorputzean sartzen diren farmakoen propietate farmakozinetikoei. Sendagaien xurgapena, banaketa, metabolismoa eta deuseztapena desberdinak dira garapen bidean dauden haurren eta heldu helduen artean. Azterketak eta berrikuspenak egin diren arren, etengabeko ikerketa behar da hobeto ulertzeko faktore horiek nola eragin behar duten mediku-arretaren hornitzaileen erabakiek pediatriako biztanleei sendagaiak agindu eta administratzean.

Xurgapena
aldatu

Pediatriako populazioaren eta helduen artean farmakoen xurgapen-desberdintasun asko urdailaren inguruan daude. Jaioberriek eta haur txikiek urdaileko pH-a handitzen dute jariatze azidoa gutxitzen delako, eta horrela ingurune oinarrizkoagoa sortzen da ahotik hartzen diren medikamentuentzat. Azidoa[36] funtsezkoa da ahozko zenbait farmako xurgapen sistemikoaren aurretik degradatzeko. Beraz, haurrengan botika horien xurgapena helduengan baino handiagoa da, deskonposizioaren murrizketaren eta kontserbazioaren areagotzearen ondorioz, azido gutxiagoko espazio gastriko batean. Haurrek ere urdail-hustuketaren tasa hedatua dute, eta horrek atzeratu egiten du botikaren xurgapen-tasa.

Botikaren xurgapena entzima espezifikoen mende ere badago, eta entzima horiek ahoko botikarekin kontaktuan jartzen dira gorputzetik bidaiatu ahala. Entzima hauen hornikuntza handitu egiten da haurrek traktu gastrointestinala garatzen jarraitzen duten heinean. Pediatriako pazienteek proteina azpigaratuak dituzte, eta horrek metabolismoa gutxitzea eta farmako espezifikoen kontzentrazio serikoak handitzea dakar. Hala ere, profarmakoek kontrako efektua jasaten dute entzimak beharrezkoak direlako euren forma aktiboa zirkulazio sistemikoan sar dadin.

Banaketa
aldatu

Gorputzeko uraren ehunekoak eta zelulaz kanpoko likidoaren bolumenak behera egiten dute haurrak hazten eta garatzen diren heinean. Beraz, paziente pediatrikoek helduek baino banaketa-bolumen handiagoa dute, eta horrek zuzenean eragiten dio farmako hidrofilikoen administrazioari, hala nola antibiotiko betalaktamikoei, ampizilinari kasu. Beraz, sendagai horiek pisuan oinarritutako dosi handiagoetan ematen dira edo haurren dosifikazio-tarteak doituta, gorputz-konposizioan dagoen funtsezko diferentzia hori kontuan hartzeko.

Haurtxoek eta jaioberriek ere proteina plasmatiko gutxiago dituzte. Beraz, proteinekin lotura handia duten farmakoek proteinekin lotzeko aukera gutxiago dituzte, eta horrek banaketa handiagoa eragiten du.

Metabolismoa
aldatu

Farmakoaren metabolismoa, nagusiki, gibeleko entzimen bidez gertatzen da, eta garapenaren etapa espezifiko batean eragiten zaien entzima espezifikoen arabera alda daiteke. I. eta II. faseetako entzimek heltze eta garapen tasa desberdinak dituzte, beren ekintza-mekanismo espezifikoaren arabera (adibidez, oxidazioa, hidrolisia, azetilazioa, metilazioa, etab.). Entzima-gaitasuna, argitzea eta erdi bizitzea haurren eta helduen arteko desberdintasun metabolikoak eragiten dituzten faktoreak dira. Drogen metabolismoa desberdina izan daiteke pediatriako biztanleen artean, jaioberriak haur txikietatik bereiziz.

Ezabapena
aldatu

Farmakoa gibelaren eta giltzurrunen bidez deuseztatzen da batez ere. Haurtxoen eta haur txikien kasuan, giltzurrunen tamaina erlatiboak gernuaren bidez ezabatzen diren medikamentuen giltzurrun-argitzea areagotzen du. Jaioberrietan eta bularreko haur goiztiarretan, beren giltzurrunak umotzeko motelagoak dira, eta, beraz, ez dira gai erabat garatutako giltzurrunak adina droga deuseztatzeko. Horrek nahi ez diren sendagaiak pilatzea eragin dezake; beraz, garrantzitsua da kontuan hartzea dosi txikiagoak eta dosifikazio-tarte handiagoak daudela populazio horrentzat. Giltzurrun-funtzioari modu negatiboan eragiten dioten gaixotasunek ere eragin bera izan dezakete, eta, beraz, antzeko kontsiderazioak justifikatu.

Paidologia

aldatu

Paidologia gizakia haur eta gazteen garapen egoeran aztertzen duen zientzia da. Ez da pedagogiarekin identifikatzen, pedagogia hori irakaskuntza-ikaskuntza prozesuen azterketan zentratzen baita. Garapenaren Psikologiarekin ere ez da identifikatzen, haurren psikologiaz haraindiko beste alderdi batzuk hartzen baititu. Pediatriarekin ere ez da identifikatzen, ez bai da osasun alderdietara mugatzen.

Egile greko-erromatar klasikoetatik haurtzaroarekin lotutako tratatuak aurki ditzakegun arren, 1896ra arte Oscar Chrisman[37] estatubatuarrak ez zuen Paidologia hitza erabiltzen, haurren bizitzako fenomeno guztiak, eta ez soilik hezteko ekintzarekin lotutakoak, xede dituen zientzia bati izena emateko.

Bere "fundazioaren" ondoren, bere garapenean gehien lagundu zuen egileetako bat, ikuspegi psikologiko eta sozio-historikotik, Lev Vigotski (1896-1934) errusiarra izan zen. Printzipioz, Vigotskiren ustez, gizakia eta haren garapen psikologikoa ulertzeko, ezinbestekoa da bizi diren gizarte-harremanak ulertzea eta aztertzea. Paidologian graduatu bat eskaini zuen AEBetako lehen unibertsitatea Marylandeko Bowie[38] Unibertsitatea izan zen.

Gehiegikeriak 

aldatu

Haurren tratu txarrak

aldatu

OMEk, honela definitzen du haurren tratu txarra: 18 urtetik beherakoek jasaten dituzten abusuak eta arreta eza, eta barnean hartzen diren tratu txar fisiko edo psikologiko, sexu abusu, arreta eza, zabarkeria eta merkataritza esplotazio edo bestelako mota guztiak. Haurraren osasunari, garapenari edo duintasunari kalte egiten duten tratu txarrak, haurraren biziraupena arriskuan jarriz, eta ohikoa da erantzukizun, konfiantza edo botere harreman baten testuinguruan gertatzea. Bikotearen indarkeriarekiko esposizioa, haurren tratu txarren artean ere sartzen da batzuetan.

Haurren tratu txarrak sufrimendua eragiten die haurrei eta familiei, eta ondorioak izan ditzake epe luzera; adibidez, estresa eragitean, burmuinaren garapen goiztiarreko nahasmenduekin lotzen da, nerbio eta immunitate sistemen garapena aldatuz. Ondorioz, haurtzaroan tratu txarrak jasan dituzten helduek, jokabide arazoak, arazo fisikoak eta buruko arazoak izateko arrisku handiagoa dute.[39]

Nazioarteko azterketen arabera, heldu guztien laurdenek adierazten du, tratu txar fisikoak jasan dituztela haurtzaroan. [40] 5 emakumetik 1ek eta 13 gizonetik 1ek adierazi dute sexu abusuak jasan dituztela. Gainera, haur asko, tratu txar psikologikoak eta arreta ezaren biktimak dira. [41]

Haurren trafikoa

aldatu

Haurren trafikoan [42] aritzen diren pertsonek, nerabeak lekualdatzen eta erreklutatzen dituzte haien salerosketarako geroago lan ezberdinetan erabiltzeko haurren eskubideak urratuz. Nazio Batuen Gutunak definizio hau ematen du: "Esplotazio helburuekin haur bat atzitzea, garraiatzea, lekualdatzea, hartzea edo jasotzea". Mundu osoko milioika umek, lan egiten dute beren hezkuntzarako, garapenerako eta etorkizunerako oztopo diren baldintzetan. Kalte fisiko eta psikologiko itzulezinak eragiten dituzten lanetan aritzen dira, eta arriskuan jartzen dituzte haien bizitzak. [43] Lanaren Nazioarteko Erakundeak dioenez, urtero 1,2 milioi adingabe salerosketen biktima dira. [44]

Haurren eskea
aldatu

Behartutako haurren eskekotasuna, hamazortzi urtetik beherako haurrek hertsapen psikologiko eta fisikoagatik, eskean egin behar izaten duten eskekotasun mota bat da. [45] Buffalo Human Rights Law Reviewk eskea "kalean dirua eskatzeko jarduera" bezala definitzen du. [46] Frogatuta dago behartutako eskea dela haur trafikatuak xurgatzen dituen industrietako bat, eta UNICEFek berriki egindako ikerketa baten arabera, Europako hego ekialdeko trafikoko biktimen %13 salerosketaren xede izan dira behartutako eskean ibiltzeko. Nazio Batuen protokoloak dioenez, "Haur bat atzitzea, garraiatzea, lekualdatzea, hartzea edo jasotzea" pertsonen salerosketatzat hartuko da.

 
Haurren eskea

Trafiko mota horren larritasuna mundu osoan ari da errekonozimendua lortzen, eta nazioarteko hainbat erakundek, hala nola, Migrazioetarako Nazioarteko Erakundeak, Europar Batasunak, Lanaren Nazioarteko Erakundeak (LANE) eta Nazio Batuek, besteak beste, haren egokitasuna nabarmentzen hasi dira. Europar Batasunaren salerosketaren aurkako prebentzioari eta borrokari buruzko Bruselako Adierazpenak dioenez, haurren eskea, "Pertsonen Salerosketa fenomeno higuingarria eta kezkagarria da, eta hertsatzeko sexu esplotazioa, lan esplotazioa esklabotzaren antzeko baldintzetan jardutea, eskearen eta gazteen delinkuentziaren bidezko esplotazioa eta etxeko zortasuna barne hartzen ditu". Arazo hori bereziki zaila da erregulatzea, kontuan hartuta behartutako eskekotasuna familiako kideek ezartzen dutelako askotan, eta gurasoek haur batengan duten boterea, eskekotasuna gauzatzen dela ziurtatzen dute.

Legez kanpoko adopzioa
aldatu

Adingabe baten legez kanpoko adopzioan parte hartzen, sustatzen, toleratzen edo dirua irabazten duten pertsonek edo erakundeek egindako delitua da legez kanpoko adopzioa. Legez kanpoko adopzioa eta haurren trafikoa honako delitu hauekin lotuta egon ohi dira: pertsonen trafikoa, dokumentuak faltsutzea, nortasuna aldatzea, bahiketa, eroskeria, adingabeen abusua eta, batzuetan, adingabeen sexu abusua eta haurren prostituzioa.

Datu estatistikoak egiaztatzea zaila da. Ia mundu osoan ezagutzen da umeen trafikoa. Nazioarteko adopzioari buruzko akordioek eta adopzio enpresen gaineko estatu kontrolek, murriztu egin dituzte legez kanpoko adopzio kasuak, baina, oraindik existitzen dira. Munduko eskualde batzuetan, adopzioen %90 ere legez kanpokoa izan liteke. [47][48]

Ume explotazioa

aldatu
 
Aktibista estatubatuarrak haurren esklabotzaren aurka protesta egiten 1900. urtearen hasieran.

Sarritan, haurren salerosketaren helburua haurren lan behartua da. Haurren lana, ezarritako gutxieneko adina baino gutxiago duten adingabeei dagokie, orokorrean, hamalau urtetik behera iristen ez dena. [49] UNICEFen arabera, 2011n 5-14 urteko 150 milioi haur zeuden haurren lanean sartuta garapen bidean dauden herrialdeetan. [50] Kopuru horretatik, Lanaren Nazioarteko Erakundeak (LANE) dio langile adingabeen %60k nekazaritzan lan egiten dutela. Halaber, LANEren arabera, 115 milioi haurrek lan arriskutsuak egiten dituzte, besteak beste, sexu lana eta droga trafikoa.

Haurren lanak forma asko har ditzake: etxeko morrontza, nekazaritzako lana, zerbitzuen sektorea eta manufaktura industriak. Ikerlari batzuen arabera, adingabe gehienak eskulan merkera behartuak dira, eta etxeetan, baserrietan, lantegietan eta jatetxeetan lan egiten dute, besteak beste. Trafikoaren biktima diren adingabeak sexualki esplotatuak izan daitezke, indar armatuetan, droga trafikoan eta haurren eskean erabiliak.

LANEren arabera, mundu mailan, haurren lana gutxitzen ari da, Saharaz hegoaldeko Afrikan izan ezik; izan ere, herrialde horretan, 5-17 urte bitarteko 4 haurretatik bat, lan egiten du. Beste joera orokor garrantzitsu bat 15-17 urteko taldean dauden langile adingabeen kopuruari dagokio: azken bost urteetan, adin horretako haur langileen kopurua %20 igo da. [51][52]

Sexu esplotazioa
aldatu

Haurren salmentari, haur prostituzioari eta haur pornografiari buruzko hautazko protokoloa, Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmenaren protokolo bat da, Nazio Batuek 2000. urtean formalki onartu zutena. Funtsean, protokolo horrek formalki eskatzen du estatuek haurren salmenta, haur prostituzioa eta haur pornografia debekatzea. [53] Lanaren Nazioarteko Erakundearen (LANE) arabera, haurren sexu esplotazioak praktika eta jarduera hauek barne hartzen ditu:

  • "Ordaindutako sexu jardueretan haurrak erabiltzea kalean, establezimenduetan, burdeletan, diskoteketan, masaje aretoetan, tabernetan, hoteletan eta jatetxeetan, besteak beste"
  • "Sexu esplotaziorako haur eta nerabeen salerosketa"
  • "Haurren sexu turismoa"
  • "Haurrak eta nerabeak barne hartzen dituen pornografiaren ekoizpena, sustapena eta banaketa"
  • "Haurrak sexu ikuskizunetan (publikoak edo pribatuak) erabiltzea"

Praktika horren irismena neurtzea zaila bada ere, bere izaera kriminal eta ezkutuagatik, Lanaren Nazioarteko Erakundeak uste du gehienez 1,8 milioi haur direla munduko sexu trafikoaren biktimak, [54] eta UNICEFek, berriz, 2 milioi haurren estimazioa aipatzen du 2006ko Haurren Mundu Egoera txostenean. [55] Hainbat iturrik, LANEk barne, diote Interneten erabilera eta eskuragarritasuna areagotzea baliabide garrantzitsua izan dela trafikatzaileentzat, eta haurren sexu salerosketaren intzidentzia handitzea ekarri duela. [54][56][57]

Haurrak droga trafikoan

aldatu

Haurrak, askotan, droga garraiatzaile edo trafikatzaile bezala esplotatzeko salerosten dira, eta, ondoren, drogekin "ordaindu" egiten diete; ondorioz, drogazale bihurtzen dira. Droga trafikoaren izaera ez zilegia dela eta, atxilotzen dituzten adingabeak askotan delitugile gisa tratatzen dira, baina, egia esan, askotan lege laguntza behar izaten dute.  [52]

Praktika horren prebalentziari buruzko estatistika global osorik ez dagoen arren, zenbait eskualde azterlan erabilgarri egin dira. Adibidez, LANEk duela gutxi ikerketa batzuk egin zituen Afganistango haurrak heroinaren trafikoan erabiltzeari eta haurrek Brasilgo droga trafikoan parte hartzeari buruz. [58] Rio de Janeiron, Brasilen, adin txikikoek droga trafikoan duten inplikazioari buruzko ikerketa baten arabera, droga trafikoan parte hartzen duten haurrek askoz arrisku handiagoa dute indarkeriarekin zerikusia izateko, bereziki, hilketarekin. [59]

Haurrak indar armatuetan

aldatu
 
Indar Armatua

Haurrek gatazka armatuetan parte hartzeari buruzko hautazko protokoloa, Nazio Batuek 2000. urtean formalki onartutako Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmenaren zati bat da. Funtsean, protokoloak dio hamazortzi urtetik beherako boluntarioak, indar armatuekin, borondatez bat egin dezaketen arren, ezin direla errekrutatuak izan. Protokoloak honako hau ere ezartzen du: "Estatu alderdiek, ahal diren neurri guztiak hartuko dituzte beren indar armatuetako kideek, hemezortzi urtetik beherakoek, liskarretan zuzenean parte har ez dezaten". [60] Hala eta guztiz ere, LANEren arabera, dozenaka mila haur, indar armatuetan indarrez errekrutatuta daude gutxienez 17 herrialdetan [61] eta era ezberdinetara erabiltzen dituzte: [62]

  • Liskarretan parte hartzea (borroka rolak)
  • Laguntza funtzioak (hala nola mezulariak edo espioiak)
  • Abantaila politikoak lortzeko (propagandarako, adibidez)

Haur Soldaduen Erabilerarekin Akaberako Koalizioak, berriki egindako ikerketetan, nabarmendu zuten neskato soldaduek errekonozimendu berezia jaso behar dutela, bereziki zaurgarriak baitira sexu indarkeriako ekintzen aurrean. [63]

Haurren jaiotza eta heriotza tasa 

aldatu

Haurren heriotza tasa "haurren heriotza tasaren" bidez neurtzen da; hau da, haurren urteko heriotza kopuruari, eskualde jakin bakoitzean jaiotzen diren haur kopuruaren zatiketa da. Horren bidez, herrialde bateko haurren osasun baldintzei buruzko informazioa lortu daiteke. [64]

Jaiotza tasa

aldatu

Jaiotza tasa kontzeptua erabiltzen da biztanleria eta denbora tarte jakin batean gertatzen diren jaiotzen kopuru proportzionala aipatzeko. Demografiaren ikuspegitik, jaiotza tasa ugalkortasun mailak kuantifikatzea ahalbidetzen duen neurria da. [65] Jaiotza tasa kalkulatzeko, urte bateko denbora tartea hartzen da erreferentziatzat, komunitate batek mila biztanleko zenbat erditze dituen oinarri hartuta. Ugalkortasuna kalkulatzeko beste aukera batzuk ugalkortasun tasa orokorra eta ugalkortasun tasa globala dira. [66]

Lurraldea Jaiotza tasa
2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018
Euskal Herria 8,7 8,9 9,0 9,5 9,6 9,6 9,8 9,9 10,2 9,9 9,9 9,9 9,7 8,9 9,1 8,8 8,6 8,1 7,7
Europar Batasuna (27 herrialde) 10,5 10,2 10,2 10,2 10,3 10,3 10,4 10,4 10,7 10,5 10,4 10,1 10,0 9,8 9,8 9,8 9,8 9,7 9,5

Jaiotza gordina, urte jakin batean jazotako jaiotza kopuruaren eta urte horretarako batez besteko biztanleriaren arteko erlazioa da. [67]

Lurraldea Jaiotza gordina
2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018
Euskal Herria 25.440 26.097 26.659 28.260 28.606 28.707 29.482 29.922 31.168 30.619 30.795 30.749 30.207 27.944 28.421 27.650 26.927 25.512 24.181
Europar Batasuna (27 herrialde) 4.487.745 4.393.825 4.364.928 4.384.916 4.441.177 4.454.301 4.515.537 4.551.180 4.675.051 4.622.368 4.603.858 4.458.387 4.417.656 4.303.313 4.361.239 4.330.922 4.379.549 4.320.121 4.245.710

"Jaiotza tasa lehertzea" esamoldea 1946tik 1964ra bitartean, Bigarren Mundu Gerraren ondoren, jaiotza tasa izugarri hazi zenean, gertatu zen fenomeno demografikoa definitzen saiatzen da. [68]

Heriotza tasa

aldatu

Heriotza tasaren intentsitatea neurtzen du bizitzako lehen urtean. Kalkulua egiteko, aldi batean urtebete baino gutxiagoko haurren heriotza kopuruaren eta aldi berean bizirik jaiotako haurren guztizko kopuruaren arteko zatidura egiten da, bider mila. [69]

India, Nigeria, Kongoko Errepublika Demokratikoa, Etiopia eta Txina munduko haurren heriotza guztien erdia baino gehiago dira. 5 urtetik beherako 9 milioi haur hiltzen dira urtero, hau da, 4 segundotik behin ume bat hiltzen da munduan. Hala ere, zifra kezkagarri horen egoera hobetzen ari da. [64]

Urtea Haurren urteko heriotza kopurua
1960 18’900’000
1970 17’400’000 (-8%)
1980 14’700’000 (-15%)
1990 12’700’000 (-14%)
2000 12’400’000 (-2%)
2010 8’100’000 (-35%)

Haurren heriotza tasak 6 arrazoi nagusi ditu: Pneumonia (%19), beherakoa (%17), jaiotza goiztiarra (%10), infekzio neonatalak (%10), malaria (%8) eta oxigeno falta jaiotzean (%8). Baina arrazoi ezberdinek ere gauzatzen dute haurren heriotza tasaren handitzea. Kalkuluen arabera, urtero 15 urtetik beherako 41.000 adingabe hiltzen dira hilketaren ondorioz. Kopuru horrek arazoaren benetako garrantzia gutxiesten du; haurren tratu txarren ondoriozko heriotzen proportzio handi bat oker egozten baitzaie, eta erorikoak, erredurak, itoak eta beste arrazoi batzuei dagokie. [41]

Hala ere badaude beste gaixotasun batzuk, heriotza tasa nabarmenki igotzen dutenak; horietako bat Bularreko haurraren bat-bateko heriotzaren sindromea. Inzidentzia tasaren arabera jaiotzen diren 0-6 hilabeteko denbora duten haurren 3/1000a gaixotasun ezezagun honek jota hiltzen dira. Umea bat-batean hiltzen da, eta ezin da aurreikusi.[70]

Haurrentzat garaturiko arloak 

aldatu

Literatura

aldatu

Haur-literatura kontzeptuak tinta asko zabaldu du genero horri buruzko literatura zientifikoaren hasieratik. Hasiera batean, Juan Cervera[71] bezalako adituek, bere definizioan, HGL( Haur eta Gazte literatura)ren ikerketarako erabiltzen ari zen corpusa sartzen saiatu ziren, eta horrela, definizio integratzailea sortu zuten, non, noizbait literatura dei zitekeen ia guztia sartzen zen. Bestalde, "Soiltasuna" bezalako ezaugarri batzuk definitzea zaila da, izan ere, baliteke soiltasun formal bat ez etortzea bat kontzeptu-sinpletasun batekin, eta alderantziz.

Badira beste saiakuntza batzuk ere HGLren existentzia bera ukatzen dutenak. Espainian ospetsuak dira Rafael Sánchez Ferlosioren adierazpenak, baina ez dute sostengu sendorik izan ikerketa akademikoan. Badirudi literatura batez ere bere erabileragatik eta bere kontsiderazio sozialagatik definitzen dela. Hau da, literatura erakundeek literaturatzat hartzen dutena da. Irakurleari garrantzia ematen dioten lanen garrantzia gehitu beharko litzateke, hala nola harreraren estetikarena. Ikuspuntu honetatik HGL haur irakurle bati zuzentzen zaion literatura da.

Haur eta gazte literaturaren historia

aldatu

XX. mendearen hasierarekin batera hasi ziren sortzen eskola elebidunak Euskal Herrian, eta zentro horien babesean eta euskarazko materialen premiaren babesean hasi zen haurrentzako argitalpen batzuk. Aurrerapen txiki horiek gorabehera, gutxi ziren euskarazko irakurleak: euskaldunen gehiengoa analfabetoa zen beren hizkuntzan, eta ezaugarri hori mende osoan zehar mantenduko zen.

XX. mendeko lehen hiru hamarkadetan zehar, Calleja argitaletxeak gaztelaniazko testuekin egiten duen bezala, Tolosan bizi den editore bat zegoen, Lopez de Mendizabal[72], urte hauetan zehar haurrentzako euskarazko irakurgai eta testu liburu sorta asko argitaratzen zuena. Horretaz aparte ipuin herrikoi batzuk eta euskaraz idatzitako haurrentzako lehen antzezlana ere argitaratu ziren, haurrentzako liburu erlijiosoekin batera. Horrela, 1911n umeentzako beste katixima bat argitaratu zen, Umiak Autortuten eta Jaunartuten, Imanol Arriandiagak idatzia. Haur literatura sortzen lagundu ez zuten arren, haur hizkuntza literarioa sortzeko eta haurrentzako argitalpenak indartzeko balio izan zuen. Haurrentzako mezak, ebanjelioak edo santuen bizitzei buruzko liburuak arrakasta handiz argitaratu ziren lehen urte hauetan Euskal Herri osoan zehar.

1914an Grijelmo argitaletxe bilbotarra haurrentzako literatura lanak argitaratzen hasi zen. Jon Gauzekaitzek hiru lan argitaratu ditu "Umientzako ipuñak" bilduman, non, haurrak protagonista dituzten narrazio laburren bidez, Sabino Aranaren ideia nazionalistak irakasten saiatzen den. Margarite 'ren ames ixukorra (1914) ipuinean, adibidez, protagonistaren sentimendu nazionalisten deskribapena askoz ere garrantzitsuagoa eta lortuagoa da, bere deskribapen fisikoa baino. Obraren unerik latzenetako batean ere, Margaritaren ama hiltzen denean, haren eta Karmele lagunaren arteko elkarrizketa eskaintzen da, non Margaritek bere lagunari galdetzen dion euskarari dion maitasunaz: "Esan egidan, ba; zergatik mate-don ainbeste euzkerea?" (Gauzekaitz, 1914:16) ("Esaidazu: zergatik maite duzu hainbeste euskara?"). Egileak ekintzaren dramatismoa erabiltzen du bere ideiak irakurleengan indar handiagoz sar daitezen. Urte horretan bertan, 1914an, beste idazle batek, Karmele Erraztik, “Amesa?” argitaratu zuen, "Gozatuz kontzientziatzea" deitu diogun joera berri horren barruan kokatzen den ipuin moralizatzailea. Ipuin laburrak umetxoentzat (Garitaonandia, 1922) edo Nekane edo Neskazioaren babesa (Tene Mujika, 1922) bezalako beste obra batzuetan ere aurki dezakegu.

3-6 urteko haurrentzako testuak

aldatu

3 eta 6 urte bitarteko haurrei eskaintzen zaizkien testuak folklorean oinarrituta daude. Folklorea haurrak jaiotzatik bizi izan duen eta sentitu duen zerbait da, beraz, harengandik oso hurbil dagoen zerbait da. Lanerako tresna gisa balioko du, eta kolektibitateko testuak direnez, bere testuinguru kulturaletik sortzen denez, haurrak bere zerbait ikusiko du bertan, ez arrotza, eta, beraz, ez du baztertzera bultzatuko.

Folklorea batez ere ahozkoa bada ere, ez du eragozten idatzira aldatzea. Bestela, ahozko hizkuntzaren eta idatzizko hizkuntzaren arteko harremana modu arbitrarioan zatikatuko genuke. Folklorea da literaturak adin hauetan izan behar duenaren oinarri nagusia. Bertsozko testuek abantailak dituzte, finkoak direlako eta jolasteko eta buruz ikasteko gaitasun handiagoa dutelako. Prosazko testuek, batez ere ipuinek, entzuteko aukera handiagoa dute, nahiz eta bertsoek baino finkotasun linguistiko txikiagoa izan, eta, gainera, narratzaileak egokitzeko erraztasun handiagoa dute. Adin horietan, ikusmenak garrantzi handia du ipuinei dagokienez. Haurrak ilustrazioak behatzen ditu eta ilustrazio horrekin batera doan testua berrsortzen du.

Haurrentzako literatura gizarte-hezkuntzako mekanismo gisa

aldatu

Umeentzako literaturak, tradizioz, moral espezifiko baten transmisioan arreta handia jarri izan du. Urteak joan ahala, "Moral" horiek egokitu egin dira, eta, horregatik, ipuin tradizional askotan amaierak edo argumentu-muina ere aldatu egin dira. Jean Piagetek erakutsi duenez, haurrak bere ingurunea ezagutzeko mekanismo natural gisa "sortzen" du.

Haur-literatura motak

aldatu
  • Komikiak: Komikiak erraz irakurtzen ikasteko aukera ematen dietenak eta hitzen ortografia zuzena irakasten dietenak irudien marrazkia letren irudiekin lotzean.
  • Literatura tradizionala: Literatura tradizionala oso zabal eta garatua denez azpigenerotan bana daiteke: mitoak, fabulak, baladak, musika folklorikoa, maitagarrien ipuinak, fantasia, zientzia fikzioa, komedia, erromantzea, etab.Literatura tradizionalaren hamar ezaugarri daude:
    1. Egile ezezaguna
    2. Sarrera konbentzionalak eta ondorioak
    3. Doikuntza lausoak
    4. Pertsonaia estereotipatuak
    5. Antropomorfismoa
    6. Kausa eta efektua
    7. Heroiarentzako amaiera zoriontsua
    8. Magiagauza normaltzat hartzen da
    9. Argumentu sinple eta zuzenak dituzten istorio laburrak
    10. Zatirik handiena ipuin tradizionaletan datza, elezaharrak, aduana, sineskeriak eta, batzuetan, iragandako pertsonen sinesmenak garraiatzen dituztenak.
  • Egokitzapenak: Ipuin eta istorio ezberdinen egokitzapenak egin daitezke haurren gustuetara moldatuz eta lexikoa eta sintaxi konplexua saihestuz (puntu bateraino bakarrik, literaturak didaktikoa ere izan behar bai du). Mitoak, elezaharrak, alegiak, ipuin laburrak edo laburtuak biltzea (askotarikoak, haurrak bere gustua findu ahal izateko) da gomendagarriena.
  • Herri-literatura: Kultura ofizialak gutxiesten dituen generoak, baina merkeak direnak eta haurren gusturako eta hizkera errazerako eskuragarriak: abenturazko nobelak, espioienak, gerrakoak, mendebaldekoak, zientzia-fikziozkoak, polizia-nobela, beldurrezkoak, pulp, tebeoak, fotonobelak...
  • Fikzioa
  • Poesia eta bertsoak
  • Haur-antzerkia: Haurrentzako antzerkia (helduek egina eta hartzaile hutsa den haurrei zuzendua) eta haurren antzerkia (txikiek antzezteko sortua) sartuko lirateke hemen. Antzezle errealekin edo panpinekin egin daitezke.

Ezaugarriak

aldatu
  • Gaiak: Haurrentzako literaturak gai oso ezberdinak lantze ditu. 0-3 urte bitartean manipulatzeko liburuak eta gai monografikoak eta errealistak dituztenak dira nagusi. 3-6 urte biratean protagonistatzat animaliak dituzten anekdota txikiak, gaitzat pertsonaia eta egoera fantastikoak (sorginak, maitagarriak, erraldoiak etab.) dituzten ipuinak edo ipuin klasiko eta herrikoiak izan ohi dira nagusi. 6-8 urte bitartean berriz, fantasia eta irudimenezko ipuinak.
  • Hizkuntza eta estiloa: Istorioa eta hizkuntza ulerterraza izan behar da, baina aldi berean magikoa. Deskribapen argiak, arinak eta laburrak. Hiztegi askotarikoa, egokia, zehatza eta irudimentsua. Azken batean, erraza izan behar du esaldi laburrekin, eta garrantzitsuena, pertsonaiek errealitatean bezala hitz egin behar dute.
  • Egitura: Sinplea eta lineala izan behar du, hau da, planteamenduarekin, korapiloarekin eta amaierarekin. Egitura lineal hori normala, metagarria eta zirkularra izan daiteke.
  • Espazioa: Haurrak ezagutzeko modukoa izan behar du. Ezagunak zaizkion lekuei egin behar die erreferentzia. Argi eta garbi ezagutu behar ditu.
  • Denbora: Finkoa izan behar du, hau da, ezin da orainetik iraganera edo etorkizunera jauzi egin. Hori horrela balitz, haurrak istorioaren haria galduko luke.
  • Pertsonaiak: Ezagunak izan behar dira haurrarentzat, eta protagonistarekin identifikatuta sentitu behar dira.
  • Formatua eta edizioa: Liburuek erresistenteak eta malguak izan behar dute, irudi eta letra handi eta deigarriekin. Orriek testurak eta testu gutxi izan ditzakete.
  • Balioak: Kontzeptu unibertsalak eta positiboak landu behar dira, hala nola autokontzeptua eta autoestimua, besteak beste.

Musika

aldatu

Haurrentzako abesti bat haur eta haurtxoentzako helbururen batekin egindako abesti bat da. Letra oso sinplea eta errepikakorra izaten da, erraz ulertzeko eta buruz ikasteko. Gerta daitekeen dibertimenduaz gain, gurasoek modu onean sartzen dituzte seme-alabak musikaren munduan. Tradizioz, haurren abestiak belaunaldiz belaunaldi transmititzen dira eta herri-kulturaren parte dira, nahiz eta azken hamarkadetan haurrei zuzendutako musika eta ikus-entzunezko ikuskizunak ekoizten espezializatutako artista ugari sortu diren. Haur kantak haurrek jolastuz eta beste batzuk melodia ezberdinak abestuz ikasten duten jarduera bat da, ingurugiroari buruz dituzten ezagutzak zabaltzen laguntzen duten askotariko gaiekin.

Musikak eragin positiboak ditu txikienengan. Musika-tresna baten, kantuaren edo dantzaren bidez memoria, arreta eta kontzentrazioa hobetu daitezke. Musika-prestakuntza askotarikoa eta etengabea duen edo bere helburuak lortzeko musika erabiltzen duen haurrak errazago buruz ikasteko joera du.Honetaz gain, musikak harreman estua du goi-mailako zeregin akademikoekin. Musikarekiko esposizio goiztiarrak jarduera neuronala errazten du eta irakurketarekin eta matematikarekin lotutako garunaren zatia aktibatzen du. Musikak beste hainbat onura ekar liezaioke haurrari, adibidez sormena sustatzea, Osasuna hobetu eta mina baretzea eta estresa, beldurra eta tristura arinduz autoestimua indartzea. Haurrentzako abestiak bere funtzioaren arabera sailkatu daitezke, baina litekeena da abesti bat hainbat kategoriatan sailkatu ahal izatea, hainbat funtzio betetzen baititu:

  • Jolas egiteko kantak
  • Sehaska kantak
  • Trebetasunezkoak
  • Didaktikoak
  • Ludikoak                 

Haurren abestiek letra sinple, errimatu eta oso errepikakorrak dituzte, eta, oro har, mugimendua, keinua edo jolas motorrak izaten dituzte lagun. Erraz ulertzeko modukoak dira, buruz ikasteko errazak, eta letra barregarriak dituzte. Haur kantua jarduera ludiko bat da, non haurrak jolastuz ikasten duen eta, aldi berean, ondare kultural unibertsalaren kontserbazioan eta gozamenean parte hartzen duen.

Marrazki bizidunak

aldatu

Marrazki biziduna animazio-lanen barruko kategoria bat da, eta bi dimentsiotan egindako ikus-sekuentziei dagokie. Obrak osatzen dituzten fotograma bakoitza sekuentzialki marraztuz lortzen dira, mugimenduan dauden irudien sekuentzia eta irudikapena sortuz. Animazio teknika zahar eta ezagunena da, 2D animazioa, animazio tradizionala edo animazio klasikoa bezala deitua. 3Dko animaziotik bereizten da, batez ere ekoizpen moduagatik.

Marrazki bizidunak zinema baino lehenago jaio ziren. Emile Reynaudek 1877an Praxinoskopioa sortu zuen. Reynaudek egoera onean zeuden irudi animatuak proiektatzea eta mugimendu ez-ziklikoak proiektatzea lortu zuen. 1940-1950 urteetan marrazki bizidunek beren urrezko aroa bizi zuten.Garai honetan ekoizpenaren hazkunde handia ematen da eta telebista masifikatzen hasten denez marrazkiak ikusle gehiagorengana iristen dira. Urte horretatik gaur egunerarte animazioaren industria sendotu egin da.

Hasiera batean haurrei zuzendutako programazioa ordu-tarte txiki batera mugatu zen. Denborarekin, goizez edo arratsaldez bete zituen ordutegiak, eta, geroago, larunbat guztiak hartu zituen. Gaur egun, haurrentzako programazioa aparteko mailatan hazi da. Ordu-tartea handitzeaz gain, mota horretako programaziora soilik bideratutako kanalak sortu dira. Haurrentzako marrazki bizidunen artean besteak beste, Alex eta Alexis, Avatar: Azken aire maisua, Berebiziko espioiak, Doraemon eta Shin Chan aurki ditzazkegu.

Marrazki bizidunetako filmak

aldatu

Animazioa marrazki bizidunetako filmak egiteko erabiltzen den teknika da. Animatzaile izeneko pertsona batek ekintzaren zati nagusiak erakusten dituzten irudi gakoak marrazten ditu, eta mugimenduen fase bakoitzean irudi giltzarri baten eta hurrengoaren artean erakusteko behar diren bineten kopurua adierazten du. Segundo bateko mugimendua lortzeko 24 bineta behar dira, bitartekari izeneko marrazkilariak egiten dituztenak. Hondo gehienak bereizita marrazten dira, eta mugimenduan dauden banakako marrazkiak hondoko leku egokian jarriko dira, filma osatzeko argazkiak ateratzeko. Azkenik, filma segundoko 24 binetatan proiektatzen da, etengabeko mugimenduaren sentsazioa eragiteko. Gaur egun, animatzaileek ordenagailuak erabil ditzakete marrazketa prozesua bizkortzeko.

Jolasak

aldatu

Haurraren adinaren eta garapenaren arabera, hainbat jolas egiten dira, mundua ezagutzeko eta bertan integratzeko dituen beharrak kontuan hartuta. Horrela, jolasten den haurraren nortasunaren adierazgarri da jolasa, jolasak azaleratzen dituen bizipen eta sentimenduen eta jolasaren beraren sinbologiaren bidez. Gainera, haurrak errealitatea eraldatzen dute jolas sinbolikoen bidez, panpinak balira bezala jolastuz, baina aldi berean, eta horregatik, inguratzen duen kulturaren adierazgarri ere badira. Jostailua ere garrantzitsua da trantsizio-gauzaki gisa.

Haurrak garai eta kultura guztietan jolastu direla baieztatu izan da sarri . Axioma honen inguruan, ikuspuntu ezberdinak daude haur-jolasak historian izan duen bilakaerari buruz. Zenbaitek ikerketa arkeologikoek berreskuratutako jostailuak egungo haurren jostailu ere badirela erakutsi eta haur-jolasak gizakiaren berezko jarduera direla frogatu nahi izan dute horrela. Beste batzuek haur-jolasen bilakaeran aldaketa nabarmenak hauteman dituzte, batez ere XVIII. mendetik, eta haur-jolasa gizartearen harreman produktiboen emaitza gisa hartzen dute, ikuspuntu marxista batetik: jolasa produktiboa, pedagogikoa, didaktikoa izan behar da.

Antzinako kulturetan haurrak jokatzen zuen rolari buruz informazio eskasa badago ere, jolasa lanarekin duen lotura estua planteatu dute ikerlari batzuek. Antzinako eta egungo gizarte primitiboetan aurki daitezkeen jostailuek hezkuntzaren helburua argi eta garbi erakusten dute: helduen lanen errepikapena eta ikaskuntza izaten da kasu askotan, horretarako lanabesa txikiak erabiliz. Gizarte hauetan haurren berezko jolasa ordea ere agertzen da, askotan helduak imitatuz (ezkontzak antzeztuz edo helduen kirolak praktikatuz) . Haurra eta jolasa lotzen dituzten Erdi Aroko erreferentzia eskasak daude. Jolasei buruzko aipamenetan haurrak helduen jolas berdinetan aritzen dira, musikan eta dantzan eta baita borroka-joko eta sexu-jolasetan, haurra eta heldua bereizi gabe. Erakusgarri moduan, Erdi Aroko ikonografian ikus daitekeenez, haurrak helduak bezala irudikatzen dira, baina tamaina txikiagoan.

XVI. mendetik hasten da haurra eta heldua bereizten, janzkeraz eta jostailuz, batez ere mutilak, neskatoek emakumeek bezala janzten jarraitzen baitute. Aldi berean, haurren jolasa kontrolatu beharra dagoela hautematen da eta jolasa moralaren barnean kokatzen da. Josulagunen ikastetxeetan, esaterako, lotsaren kontzeptua agertzen da jolas jakinen inguruan, haurraren garbitasunaren ideia indartuz horrela . Jolas askea baztertu eta jolasa botere-tresna moduan ikusten da. Hortik, jolas pedagogiko eta didaktikoaren ideiak sortu dira XVIII. mendetik aurrera. Ideia horiek indarrean jarraitzen dute egun ere: haur-jolasak naturaltasun eta berehalakotasuna galdu eta hezitzaileen esku utzi da haur-jolasa. Nabarmena da ildo horretatik Euskal Herriko herrietan ugaldu diren aisialdi taldeak. XX. mendean zehar, haustura berri bat gertatzen da: lehen bere jolasetarako haurrak heldua eredutzat hartzen bazuen ere, egun telebista, bideo-joko eta Internetek ematen dizkiote ereduak. Telebistak pertsonaia sinpleak eskaintzen dizkie eredu gisa, kontsumorako malguak izan eta hausnartu gabeko pultsio batez joka dezaten. Aldi berean, haurraren munduaren goraipamena egiten da. Horrela, haurraren alaitasun, zintzotasuna eta inozentzia berreskuratzeko, helduei haurrak bailiran bizitzeko deia egiten zaie, hau da, azken batean kontsumitzerakoan nahikeriaz jokatzeko. Haurra eta heldua continumm batean kokatzen dira, jolasa kontsumo bilakatuz.

Jean Piaget haurren jolasen esparruko pertsonaiarik aipagarrienetako bat izan da, haurren jolasetan garai ezberdinak bereiziz. Maria Montessorik eta beste hezitzaile batzuek jolasak haurraren garapenean duen garrantzia ere azpimarratzen da. Haur-jolasa jarduera unibertsala da mundu osoan eta historian zehar. Mundu zabaleko haur-jolasak berdintsuak dira kasu askotan, herri bakoitzeko berezitasunak bereganatzen baditu ere. Mendeetan zehar izandako haur-jolasak egun ere badaude, ezkutaketa, puxtarriak eta panpinak esaterako. Haur-jolasen garrantziaz eta unibertsaltasunaz jabeturik, Nazio Batuek 1989 urtean plazaratutako Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmenean haurrek jolasteko duten eskubidea bermatzen da: Partaide diren estatuek haurrak atseden, aisia, jolas eta bestelako jarduera jostagarrietarako eskubidea onartzen dute, bere adinarekin ados eta kultura- eta arte-bizitzan aske parte hartzeko eskubidearekin batera. Egungo gizarte teknikoaren konplexutasunak arriskuan jartzen du, ordea, haurraren jolasa: jolas tradizionalak baztertu eta telebista eta joko elektronikoak bultzatzearekin batera, haurra produktibismoaren gurpilak harrapatu eta lehiazko hezkuntza-sistema batean sarturik, pertsona moduan benetan garatuko dute jolasetarako.

Haur-jolasen sailkapen anitz dago irizpide ezberdinen arabera. Jolasa lantzen duen gaitasuna zein den (kognitiboa, soziala, emozionala, sensomotorea) sailka daitezke alde batetik. Adinari eta urtesasoiari buruz ere sailka daitezke. Ikuspuntu deskribatzaile batetik, jolasaren berezko ezaugarriak kontuan hartuz ere biltzen dira. Azken irizpide honi jarraiki osatzen diren jolas-sailak adin guztietan jolasten dira, baina goraldi eta beheraldiak dituzte haurraren garapenari buruz:

  • Mugimendu-jolasak haurrak bere gorputzaren gaitasunak aztertzeko egiten dituen lehen jolasak dira, baina jolas nagusia izaten jarraitzen dute. 3 eta 6 urte bitartean gehien jolasten da mugimenduko jolasetan: bizikletan ibiltzen da, salto sokan jolasten da eta jolas-parkeetako kulunka eta txirristetan trebeak eta azkarrak dira, harrapaketan ere jolasten dira. Indar-jokoak oso garrantzitsuak dira haurraren sozializaziorako; izan ere, jolastuz egin daitekeena eta egin ezin dena bereizi behar ditu, hau da, ez dela iletik tira egin behar edo kolpeak eman behar, gelditu egin behar dela jolasaren seinaleak interpretatzen direnean, haur bat serio jartzen denean edo negar egiten duenean, adibidez, txorrotan edo harrizko borroketan. Bestalde, korroan jolastu daiteke, zirkulu baten inguruan dantzatuz eta kantatuz, erregelak izan ditzakeen jokoekin batera.adibidez. Beste alde batetik, korruka ere jolas daiteke, haurrak zirkulu baten inguruan dantza egin eta abestuz, erregelak izan ditzakeen jolasekin batera.
  • Manipulazio- eta eraikuntza-jolasetan, haurrak material eta gai desberdinekin lantzen ditu bere sormena eta eskuzko trebetasuna. Jolas horien bidez, halaber, haurra ekintzailea dela ikasten du, ingurunearekin harreman berri bat sortuz. Pentsamendu abstraktua garatzen dutela ere aipatu da, haurrak bere irudimenean sortutako irudiei forma ematen baitie, errealitatearen elementuak erlazionatuz eta bateratuz.
  • trebetasun-jokoak, 4-6 urtetik gorako haurrek jostailuak erabiliz jolasten dituzten trebetasun-jolasak. Trebetasun jolaserako beste jostailu batzuk deabrua edo peonza dira, baina jostailurik gabeko trebetasun jokoak daude, txaloka jolastea bezala, non abestiak edo olerki txikiak erabiltzen diren, erritmoa landuz.
  • jolas imitatzaile eta irudikatzaileetan errealitatea eraldatu egiten da.4 eta 8 urte bitarteko haurrak jolasten diren jolasak izaten dira; adibidez, amatan panpinekin jolasten da, eta gerran, dastatzean edo sukaldean. Kultura batzuetan, jolas imitatzaileen helburua haurrak helduen zereginetarako prestatzea izan da; adibidez, ehiza-jarduera garrantzitsua den herrietan, haurrak ehiza-jolasetan aritu dira.
  • erregelak dituzten jolasetan, haurra beste haur batzuekin erlazionatu eta integratu daiteke, gizartean errespetatu beharreko arauak txertatuz. Zenbait adituk defendatu dute modu jakin batean hasi eta bukatu behar dela, sekuentzia zehatz bat jarraitu behar dela eta joko izaera galdu behar dela galtzaile-irabazle izatean eta jokoen kategorian sartzean. Arau-jokoetan taula-jokoak, karta-jokoak eta bildumazaletasuna ere biltzen dira.
  • hizkuntza-jolas eta jolas-kantetan tradizioak jasotako igarkizun, aho-korapilo, zotz egiteko formulak, abestiak eta olerkiak biltzen dira. Haurrak bere adimena frogatu (igarkizunen kasuan), bere hizkuntza-trebezia erakutsi (aho-korapiloak), jokoaren txandak erabaki (zotz egiteko formulak) edo besterik gabe erritmoaren liluraz gozatu (jolas-kantak) egiten da jolas hauetaz.

Jolasa oinarrizko elementua da haur baten bizitzan, eta dibertigarria izateaz gain, beharrezkoa da haur hori garatzeko. Jolasaren bidez, haurrek mundua beren kabuz bilatu, esploratu, probatu eta deskubritzen dute, hezkuntzarako tresna eraginkorra izanik. Jolasa hizkuntza oraindik bereganatu ez duten haurrengan beren barne-munduaren ispilu da, eta honako hauek ahalbidetzen ditu:

  • Nork bere burua ezagutzea
  • Mundua ezagutzea eta esploratzea
  • Sentimenduak adieraztea
  • Gatazkak sortzea
  • Sozializatu
  • Partekatzen ikastea
  • Ikertzea
Adina Jolasak
0-6 hilabete Oin eta eskuekin jolastu. Bistaz koloretako gauzakiak jarraitu. Ezkutatu-agertu jolasak (kukuka). Txintxirrin eta antzekoak.
6-12 hilabete Urarekin jolasak. Kaxak ireki eta gauzak atera eta sartu. Inguruaren esplorazioa: arrastaka eta oinez ikasten. Kulunkatu, din-dan eta antzeko mugimendu errepikakorrak.
1-2 urte Pilotak. Peluxeak. Gauzak bata bestearen gainean jarri. Margoketan. Ibilgailuei tiraka eta bultzaka. Hizkuntza-jolasak.
3-5urte Mugimenduzko jolasak: txirrista, kulunka, lasterka, trizikloa, panpinak eta bestelako joko sinbolikoak. Eraikuntza-jolasak. Buruhausgarria sinpleak. Musika sortzen. Hondar-jolasak.
6-10 urte Adimen-jokoak. Erregela-jokoak. Mahai-jokoak. Kirolak eta mugimenduzko talde-jolasak.

Haur jolasak ezaugarri bereziak ditu:

  • Jolasa jostagarri, gozagarri eta dibertigarria da.
  • Jolasa berez sortu eta gogoz egiten da.
  • Jolasak ez du jolasteaz gainera bestelako helbururik.
  • Jolasa ekintza da.
  • Jolasa errealitatearekin loturiko fikzioa da.
  • Heldua izateko gogoa agertzen da jolasetan.
  • Jolasa errepikapena da.
  • Jolasa ikaskuntza eta aurrerabidea da.
  • Jolasa jarduera fisiko bizia izan daiteke.

Haurrek ez dute ezer behar jolasten hasteko.Haurrak askatasun osoz elkartzen dira eta jolasten dira etxetik kanpo. Etxeko espazio ludikoa mugatua da eta, bere buruarekin eta gurasoekin jolasez aspertuta, etengabe esperientzia berrien bila, etxetik kanpoko jolasen bila joaten da. Kanpoan jolasteko beste haur batzuekin elkartzeko aukera du. Naturan, haurrek jolasteko ingurune ezin hobe batera hurbiltzeko, jolasetarako material ugari aurkitzeko eta animaliekin harremanetan jartzeko aukera dute.

Hirien garapenak haurren izaera urruntzera behartu du, eta jolas-parkeak diseinatzera, haurrak elkartzeko eta jolasteko premia asetzeko. XX. mendeko azken hamarkadetan, ordea, jolas-parke tematikoak ugaritu egin dira, The Walt Disney Company markaren pean. Parke horiek haurrak liluratzen dituzte, baina, aldi berean, fantasia jakin bat ezartzen dute, haien kulturen eta balioen kalterako eta sormena bideratzeko. Telebistak eta bideo-jokoak ugaritu egin dira, eta, horren ondorioz, haurrek jolas-parkeak, kaleak eta plazak utzi behar izan dituzte, eta etxean isolatu, beste haur batzuekiko harremana eteteko. Gizarte modernoetan jaso da haurrek eskolan baino denbora gehiago pasatzen dutela telebistaren aurrean, eta horri gehitu behar zaio egin behar dituzten eskolaz kanpoko jarduerek jolasari geratzen dioten denbora.

Haur-jolasa eta generoa

aldatu

Haurren jolasak sexuaren arabera bereizten diren une hori 4 urte ingurukoa da. Gainera, sexu bereko jolas taldeak bere jolasak sortzen ditu, nesken eta mutilen arteko desberdintasunak nabarmenduz. Sexuaren araberako jolas-bereizketa eragindakoa dela diotenen alde, gurasoen eta gizartearen eragina aipatzen da, sexuaren gainean genero-rol jakin batzuk ezartzen baititu. Biak konbinatuz, diskriminazioak sexu biologikotik sortzen direla baieztatzen da, baina gizarteak berezkoak diren rol horiek bultzatzen eta indartzen ditu, askotan haurrak askatasunez aukeratu ahal izatea eragotziz.

Jolas mota dela eta, nesken eta mutilen jolasak bereizten dira. Haurrak maizago jolasten dira jolas fisikoetan, modu biziagoan edo bortitzagoan. Neskak joko imitatzaile eta adierazgarriagoak egiten dituela egiaztatu da. Jostailuen arloan, mutilek eraikuntzako jostailuak eta mota guztietako ibilgailuak dituzte gustuko; neskek, berriz, panpinak eta eskulanak. Haurrek ere gozatzen dute jolas teknologikoekin. Adibidez, Euskal Herrian ohikoa izan da neskekin jokatzen zuten mutilei maritxu edo maritxika deitzea, eta mutilekin jokatzen zuten neskei mari mutil.

Haur gutxituen jolasak

aldatu

Haur gutxituek euren jolaserako ahalmen guztiak garatu ezin badituzte ere, jolasteko gogo bizia erakusten dute. Gaigabezia zein den jolaserako izango dituen mugak ezberdinak izango dira, baina gehienetan gainditzen errazak dira, beste haurrekiko integrazioa posible eginez. Gutxitu fisikoek mugimenduzko jolasetan parte hartzeko muga nabarmenak izaten badituzte ere, jolas sinbolikoetan besteak bezalaxe aritzen dira; hala ere inguruan aldaketa sinpleak eginez jolas fisikoetan ere parte har dezakete. Adimen urrikoek, berriz, jolas fisikoetan beste haurrak bezala aritzen dira, erregelak dituzten jolasetarako zailtasunak dituzte baina horietan lagunduta dibertitu eta ikasi ere egin dezake. Ikusmen edo entzumen murritza duten haurrek jostailu jakinekin aritzeko ezintasunak dituzte baina jolasa egokituz berdin berdin goza dezakete (adibidez, haur gormutuak ez du atsegin izango soinu eta musikarekin zer ikusia duten jolasetan arituko, baina jolasa dantzaz lagunduta oso ongi pasa dezake). Nolanahi ere, beste haurrekin jolasetan jarduterakoan, garrantzitsua da gurasoek eta hezitzaileek beste haurrei haurrak dituen zailtasunak eta mugak jakinaraztea eta berarekin nola komunikatu erakustea, keinu eta begiraden bitartez. Haur gutxituekin jolasterakoan, beste haurrek horiek nola lagundu eta errespetatzen ere ikasten dute. Haur gutxitua beste haurrei beraiekin jolastu nahi duela adierazterakoan herabe edo lotsati agertzen denean, horiekin harremanetan nola jarri ere erakutsi behar zaio. Jolasa, beraz, haur gutxituen integraziorako funtsezko baliabidea izan daiteke.

Ildo beretik, badira haurrak portaera-arazoak dituztenak. Adibidez, hiperaktibitatea erakusten duten haurrak beste haurrekin jolasterakoan komeni da aurretik erregelak argi eta garbi jakinaraztea eta heldu bat beti zelatan egotea. Haur hauentzat gehiegizko jolas-estimulazioa ere ez da egokia izaten. Autismoa jasaten duten haurrek, berriz, jolas sozialak ekidin eta jolas errepikakor eta bakartiak nahiago izaten dituzte; beraiengan jolasak balio sinbolikoa eta errealitatearekiko lotura galtzen du . Tratu txarrak jasaten dituzten haurrek ere jolas sozialetarako joera txikiagoa eta jolasean ere gutxiago aritzen direla egiaztatu da. Ezberdintasunak nabaritu dira sexu-erasoak eta eraso fisikoak jasan dituzten haurren artean: sexu-erasoak jasandakoak jolasetan pasiboagoak eta bakartiagoak agertzen diren bitartean, tratu txar fisikoak jasan dituztenek agresibitate handiagoa erakusten zuten.

Ospitaleraturiko haurrek ere jolas-arazoak dituzte. Euren jolas-girotik erauziak eta jolaskiderik gabe, euren gaixotasunari jolasik gabe geratzearen tristura gehitzen zaio. Garrantzitsua da egoera horiek hain traumatikoak izan daitezen, etxeko jostailuak ekarri eta familia- eta lagun-giroa sortzea. Ospitaleek haurren jolaserako gelak izateaz gainera, ospitaleetan haurrei irribarre bat ateratzeko lanean diharduten pailazoen elkarteak ere aipatu behar dira.

Euskal Herriko haur-jolas tradizionalak
aldatu

Euskal Herriko haur-jolas tradizional gehienak inguruko kulturetan ere aurki daitezke, baina euskal kulturak izan dituen berezitasunak haurren jolasetan ere aurkitzen dira. Haur-jolasa haurra kulturara ekarri eta gizarteratzeko tresna izan da Euskal Herrian ere. Jaio bezain laster, euskal kantaz lagundu dira haurrarekiko jolasak. Ezagunak dira ume txikiekin kili-kili, kukuka, belarritik tiraka, hatzamartxoekin edo arre arre mandako jolasteko kantak. Adibidez, Goizuetan jasotako kanta da hau, haurraren eskuko bost hatzamartxoekin jolasteko: "Honek xoxa bildu / honek sua egin / honek arraultza prejitu / honek pixkat jan / honek dana dana"

Euskal kultura tradizionala natura eta baserri-giroan garatu da gehien bat. Haurrak naturako animalia eta landareeekin egindako jolasen arrasto ugari daude: Coccinellidae familiako intsektuak, amona mantangorri edo marigorringo alegia, haur-kanta eta jolas ugarietan agertzen dira. Kilker-harrapaketan edo kabietara (txorien kabiak bilatzen) jolastea ere ohikoa izan da. Haurrak beraiek egindako txabola txikietan biltzen ziren batzuetan. Beste alde batetik, elurra egitea aukera bikaina zen haurrak malda behera irrist egiten jolasteko, egun bezalaxe. Euri asko egiten zuenean, putzu eta erreketan ere jolasten ziren.

6 bat urte dituenean, erregelak dituzten jolasetan hasten dira haurrak. Horietarako, zotz egiteko formula anitz dago euska jolasetan. Hau da ezagunenetako bat, aldi berean antzinako sorginak aireratzean ere esaten omen zutena eta Mikel Laboa abeslariaren kanta ospetsu bateko hitzak osatzen dituena: "Xirrixti-mirrixti, gerrena, plat / olio-zopa, kikili-salda / urrup, edan edo klik / Ikimilikiliklik!"

Trebezia-jolasetan aritzen ziren lehengo haurrak: tortoloxak, non arkumeen hanketako hezur txikiak dado moduan erabiltzen diren; modu ezberdinetan jira daitekeen ziba edo tronpa; zotz, laban edo antzeko bat erabiliz kinkika, kumak, txaloka, puxtarriak, soka saltoan eta txirringola edo uztaia, besteak beste. Mugimenduzko jolasetan, harrapaketa eta ezkutaketaz gainera, txorromorroka asko jolasten zen.

Lehengo haurrak trebeak ziren euren jostailuak egiten: punteria lantzeko tiragoma, goitibera, maldan behera joateko ibilgailua, edo petako edo etxeko pinball-taula besteak beste. Herriko jaietan, haurrentzako jolas bereziak antolatzen ziren: zaku-lasterketak eta aulki-jokoa, besteak beste .

Haur-jolasen inguruko teoriak

aldatu

Aristotelesek, halaber, haurren jolasak helduaroko prestakuntzan laguntzeko beharra defendatu zuen. XVIII. mendean jolasa pedagogiaren aztergaia bihurtu zen, jolasa egitura sozioekonomikoetan integratzeko asmoz. Jolasa eskolako gai akademikoak irakasteko eta haurra helduaroan prestatzeko erabiltzen hasten da. Pentsalari horiek modu positiboan ulertzen dute haurren hezkuntza, haurrak bere kabuz ikasten duela defendatzen dute, baina ez zuten praktika bateratu bat sortu haiek sortutako eskoletan.

XIX. mendean sortu ziren haurren jolasei buruzko lehen teoria osoak. Aldi berean, Herbert Spencerrek teoria hau hartu zuen. Ideia hauek Charles Darwinen teoria ebolutiboaren arabera sortu ziren, urte haietan indarra hartzen hasi zena. Groosen teoria honi aurrerapen funtzionalaren teoria deitu izan zaio.

James Mark Baldwin eta Granville Stanley Hall psikologo amerikarrek ontogeniak filogenia irudikatzen duela esan zuten, haur baten jolasak gizateriak historian egindako ibilbidea erreproduzitzen duela. XX. mendearen hasieran John Deweyk eta Maria Montessorik jolasa lanarekin lotu zuten eta beren pentsamendu hezitzailea jolasaren kontzepzioan hezi zuten, hala nola bizitzarako eta lanerako ikaskuntza eta prestakuntza, Jean-Jacques Rousseau filosofoak bezala. Ordurako jostailuen industria garatzen hasia zen, didaktika alde batera utzi eta haurrak erakartzeko helburuarekin, horrela haurren jolasa euren interesetara behartuz. XX. mendeak teoria psikoanalitikoak ere ekarri zituen, haurren jolasa ere jorratu zutenak.

Sigmund Freudek, haurren jolasa, errepikapenerako konpultsio bezala ikusi zuen, tentsioak murrizteko, 1920ko Plazerraren hasieratik haratago bere liburuan. Psikoanalisiak jolasak haurraren garapen emozionalean duen garrantzia nabarmentzen zuen. Zentzu horretan, Melanie Klein psikologoak haur psikoterapia gisa proposatu zuen jolasa The Psychoanalysis of Children liburuan.

Jolasak dakartzan onuren artean hauek aipatzen dira:

  • Psikomotrizitatearen aldetik, gorputza eta zentzumenak garatzen ditu, eta indarra, giharrak eta oreka kontrolatu, sentsazio berriak esperimentatu eta gorputzaren irudikapen mentala osatu;
  • Adimenaren aldetik, jolasak arrazoimena eta sormena eskatzen dizkio haurrari eta bizipen berriak eskaini;
  • Gizarteratzeari buruz, beste pertsonekin harremanetan jartzeko aukerak zabaltzen dizkio, haur-jolasetan gizartearen erregelak eta jokabideak errepikatzen dituzten haur-elkarteak sortzen baitira;
  • Jolasak bizipoza, atsegina eta gozamena ematen dizkio haurrari eta horrela bere garapen emozionalerako funtsezko elementua da.

Haurrak fikzioan 

aldatu

Haurrak hedabide ezberdin ugaritan irudikatuak izan dira, besteak beste pinturan, literaturan, zineman eta telebistan. Errepresentazio horietako gehienak estereotipoetan oinarriturik daude. Historian zehar haurrak irudikatzeko moduak ez du aldaketa handiegirik jasan, gizarteak haurrengan duen pertzepzioa ez bai da gehiegi aldatu.[73]

Tradizioz, haurra inozentziaren, poztasunaren eta samurtasunaren sinbolo izan da. Hori dela eta, oso ohikoa da paganismoko jeinuak edo kristautasuneko aingeruak haur itxurarekin irudikaturik ikustea. Sinbolismo honen adibide on bat William Blake poeta eta margolari ingelesaren The good and evil angels (Euskaraz, aingeru on eta txarrak) margolana da. Bertan, aingeru bat eta deabru bat borrokan ikus daitezke, modu horretan haur baten gorputza nork okupatuko duen erabakiz. Babesgabetasuna ere irudikatu dezake haurrak. Errepresentazio hau XIX. mendean idatziriko eleberrietan sarri ikusten da, garai hartako errealitatearen eraginez haurren sinbolismo horrek garapen handia izan bai zuten. Honen adibide on bat 1839an Charles Dickens idazle ingelesak idatziriko Oliver Twist eleberria da, haur bat protagonistatzat duen ingelesezko lehen eleberria.[74] Haurrak ikusteko modu hauek errealitatearekin harreman handia dute, historian zehar oso ohikoak izan bai dira miserian bizi diren haurrak eta haurtzaro zoriontsua izan duten haurrak.[73]

Zinemak aldaketa handiak ekarri zituen haurrak irudikatzerako orduan. Egia da iturri klasikoetatik asko eraten duela zinemak, eta ukaezina da zineman ikusitako haurren sinbologiak ipuin, mito, kondaira tradizional zein XIX. mendeko eleberrietatik asko eraten duela. Hala ere, zinemak haurraren irudi propio bat sortzen asmatu du. Haur inozentearen edo haur babesgabearen irudi tradizionalagoei, besteak beste, haur errebelde eta gatazkatsua, haur buruargi eta sortzailea edo haur adoretsu eta eskuzabala gehitu behar zaie zinemari esker. Honen arrazoien artean, arrazoi ekonomikoak, ideologikoak eta moda kontuak aurki ditzazkegu. Egun, haurren errepresentazio horiek beste hainbat hedabidetan ere aurkitu daitezke, adibidez telebistan.[73] Honen adibide on bat The Simpsons (Euskaraz Simpsondarrak) tellesaila izan daiteke, non familiako 3 seme-alabek aurrez aipaturiko errepresentazio horien irudikapen modura ikus daitezke, Bart haur errebeldea, Lisa haur buruargia eta Maggie haur ausarta izango liratekeelarik.

Zineman oso ohikoa izan da haurra errekurtso narratibo hutsal baten modura erabiltzea. W.D. Griffithek sehaska bat erabili zuen denbora pasatzen zela irudikatzeko. James Cameronen Terminator 2 filmean haurra amari xantaia egin ahal izateko elementu bat da. Curtis Hansonen The Hand That Rocks the Cradle (euskaraz Sehaska Kulunkatzen Duen Eskua) filmean haurra bi aldiz erabiltzen da elementu narratibo modura; alde batetik ikuslea tentsioan jartzeko erabiltzen da haurra hainbatetan arriskuan jarriz, eta bestetik haurra haurtzainaren presentzia justifikatzeko elementua da.[73]

Fikzioan haurrak mundu errealean egin ezin ditzazketen ekintzak gauzatzen ikustea oso ohikoa da. Oso ohikoa da pertsona helduen ezaugarriak dituen haur txikiaren pertsonia, honen adibide dira Etxekaltetxoak telesaileko pertsonaiak edo The Boss Baby (euskaraz Haurtxo Nagusia) filmeko protagonista. Justiziaren alde borroka egiten duen haurra ere sarri ikus daitekeen pertsonaia da. Batman pertsonaiaren laguntzaile den Robin izan daiteke mota honetako pertsonaien adibidea.

Erreferentziak

aldatu
  1. «ACNUDH | Convención sobre los Derechos del Niño» www.ohchr.org (Noiz kontsultatua: 2020-05-29).
  2. (Gaztelaniaz) «Presentación de la Declaración de Ginebra sobre los Derechos del Niño, 1924» Humanium (Noiz kontsultatua: 2020-05-29).
  3. «OHCHR |» www.ohchr.org (Noiz kontsultatua: 2020-05-29).
  4. (Gaztelaniaz) «Declaración de los Derechos del Niño, 1959» Humanium (Noiz kontsultatua: 2020-05-29).
  5. (Gaztelaniaz) «Declaración de los Derechos del Niño - texto completo» Humanium (Noiz kontsultatua: 2020-05-29).
  6. «La Convención sobre los Derechos del Niño - UNICEF» www.unicef.es (Noiz kontsultatua: 2020-05-29).
  7. Haurren eskubideei buruzko hitzarmena
  8. (Ingelesez) «Who we are» Humanium (Noiz kontsultatua: 2020-05-29).
  9. «Noticias Jurídicas» Noticias Jurídicas (Noiz kontsultatua: 2020-05-29).
  10. Gómez, Eduardo Oliva; Guardiola, Vera Judith Villa. (2014). «Hacia un concepto interdisciplinario de la familia en la globalización» Justicia Juris 10 (1): 11–20. ISSN 1692-8571. (Noiz kontsultatua: 2020-05-29).
  11. (Gaztelaniaz) «Fecundación in vitro (FIV): MedlinePlus enciclopedia médica» medlineplus.gov (Noiz kontsultatua: 2020-05-29).
  12. (Gaztelaniaz) «¿Qué es Fecundación in Vitro (FIV)?» IVI (Noiz kontsultatua: 2020-05-29).
  13. (Gaztelaniaz) «Embarazo subrogado: ¿Qué es la gestación subrogada?» okdiario.com 2015-05-02 (Noiz kontsultatua: 2020-05-29).
  14. (Gaztelaniaz) «Diccionario de cáncer» National Cancer Institute 2011-02-02 (Noiz kontsultatua: 2020-05-29).
  15. La infancia en la Historia
  16. (Gaztelaniaz) «La infancia en la Historia» iHistorArte 2012-09-25 (Noiz kontsultatua: 2020-05-30).
  17. «La educación en Europa | La Guía de Educación» educacion.laguia2000.com (Noiz kontsultatua: 2020-05-29).
  18. «LOS SISTEMAS EDUCATIVOS EUROPEOS» www.uco.es (Noiz kontsultatua: 2020-05-29).
  19. a b (Gaztelaniaz) «La asignatura pendiente de África, la educación» La Vanguardia 2018-04-28 (Noiz kontsultatua: 2020-05-29).
  20. a b «La educación en África | La Guía de Educación» educacion.laguia2000.com (Noiz kontsultatua: 2020-05-29).
  21. (Gaztelaniaz) «La educación amenazada en África Occidental y Central» www.unicef.org (Noiz kontsultatua: 2020-05-29).
  22. PISA 2015
  23. PISA 2018
  24. (Gaztelaniaz) Fontdeglòria, Xavier; Álvarez, Pilar. (2016-12-06). «Asia consolida el podio en educación» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2020-05-29).
  25. «La educación en Asia | La Guía de Educación» educacion.laguia2000.com (Noiz kontsultatua: 2020-05-29).
  26. Txantiloi:Es-PE Australia | REDEM. (Noiz kontsultatua: 2020-05-29).
  27. (Gaztelaniaz) Commission, Australian Trade. «Australian education system» www.studyinaustralia.gov.au (Noiz kontsultatua: 2020-05-29).
  28. Txantiloi:Es-PE Nueva Zelanda | REDEM. (Noiz kontsultatua: 2020-05-29).
  29. Pedagogia. 2020-05-10 (Noiz kontsultatua: 2020-06-01).
  30. Haur. 2020-05-31 (Noiz kontsultatua: 2020-06-01).
  31. Eritasun. 2019-11-26 (Noiz kontsultatua: 2020-06-01).
  32. Espezialitate mediko. 2019-12-15 (Noiz kontsultatua: 2020-06-01).
  33. Nerabezaro. 2019-11-27 (Noiz kontsultatua: 2020-06-01).
  34. Haur jaioberri. 2019-11-28 (Noiz kontsultatua: 2020-06-01).
  35. Medikuntza. 2019-12-15 (Noiz kontsultatua: 2020-06-01).
  36. Azido. 2019-11-27 (Noiz kontsultatua: 2020-06-01).
  37. (Gaztelaniaz) Oscar Chrisman. 2020-02-07 (Noiz kontsultatua: 2020-06-01).
  38. Bowie (Maryland). 2019-12-24 (Noiz kontsultatua: 2020-06-01).
  39. (Gaztelaniaz) «OMS | Maltrato de menores» WHO (Noiz kontsultatua: 2020-05-29).
  40. «Maltrato infantil - Síntomas y causas - Mayo Clinic» www.mayoclinic.org (Noiz kontsultatua: 2020-05-29).
  41. a b (Gaztelaniaz) «Maltrato infantil» www.who.int (Noiz kontsultatua: 2020-05-29).
  42. (Gaztelaniaz) Tráfico de menores. 2019-11-08 (Noiz kontsultatua: 2020-05-29).
  43. (Gaztelaniaz) ILO. (2002-05-06). «Un futuro sin trabajo infantil. Informe global con arreglo al seguimiento de la declaración de la OIT relativa a los principios y derechos fundamentales en el trabajo. Informe del Director-General, 2003» www.ilo.org (Noiz kontsultatua: 2020-05-29).
  44. (Gaztelaniaz) «Trata infantil - Nociones esenciales» www.ilo.org 2011-04-01 (Noiz kontsultatua: 2020-05-29).
  45. (Ingelesez) «Begging for change. Research findings and recommendations on forced child begging in Albania/Greece, India and Senegal» Resource Centre 2011-05-27 (Noiz kontsultatua: 2020-05-29).
  46. Cherneva, Iveta. (2011-09-01). «Human Trafficking for Begging» Buffalo Human Rights Law Review 17 (1): 25. ISSN 1098-3643. (Noiz kontsultatua: 2020-05-29).
  47. «Wayback Machine» web.archive.org 2012-04-02 (Noiz kontsultatua: 2020-05-29).
  48. «LEGAL PROTECTION OF WOMEN’S RIGHTS IN CHINA» web.archive.org 2012-03-15 (Noiz kontsultatua: 2020-05-29).
  49. Córdoba, Joaquín María. (2018-12-15). «Notas sobre la Edad del Hierro (1300-400 a.C.) en Dehistán (Turkmenistán)» Núm. 3 (2018) Homenaje a la profesora Isabel Rubio de Miguel (Universidad Autónoma de Madrid): 213–222. ISBN 978-84-8344-672-0. (Noiz kontsultatua: 2020-05-29).
  50. «The State of the World's Children 2011» State of the World's Children 2011-12-31  doi:10.18356/7f132111-en. ISSN 1564-975X. (Noiz kontsultatua: 2020-05-29).
  51. NIOSH fast facts: protecting yourself from poisonous plants.. 2010-04-01 (Noiz kontsultatua: 2020-05-29).
  52. a b Egido, Aurora. (2014-12-31). ««NO ENTENDER ENTENDIENDO» LA DISCRETA IGNORANCIA DE SANTA TERESA EN EL LIBRO DE LA VIDA» Saberes humanísticos (Iberoamericana Vervuert): 11–42. ISBN 978-3-95487-808-6. (Noiz kontsultatua: 2020-05-29).
  53. «OPTIONAL PROTOCOL ON THE SALE OF CHILDREN, CHILD PROSTITUTION AND CHILD PORNOGRAPHY» Children’s Rights: 437–455. 2019  doi:10.4337/9781786433138.00058. (Noiz kontsultatua: 2020-05-29).
  54. a b Padilla Martínez, Humberto de Jesús. (2016). Implementación de la estrategia de comunicación para socializar las buenas prácticas en la prevención de la explotación sexual comercial de niñas, niños y adolescentes en el sector turístico de Cartagena. Universidad Santo Tomás (Noiz kontsultatua: 2020-05-29).
  55. «Estado Mundial de la Infancia 2006» Estado mundial de la infancia 2006-12-31  doi:10.18356/d8d42b7a-es. ISSN 1564-9776. (Noiz kontsultatua: 2020-05-29).
  56. Kunze, Erin I.. Sex trafficking via the Internet: how international agreements address the problem and fail to go far enough. PMC 892845723. (Noiz kontsultatua: 2020-05-29).
  57. Hughes, D.M.. (2000). «The Internet and sex industries: partners in global sexual exploitation» IEEE Technology and Society Magazine 19 (1): 35–42.  doi:10.1109/44.828562. ISSN 0278-0097. (Noiz kontsultatua: 2020-05-29).
  58. Souza e Silva, Jailson de.. (2002). Brazil : situation of children in drug trafficking : a rapid assessment. ILO ISBN 92-2-112977-2. PMC 49587780. (Noiz kontsultatua: 2020-05-29).
  59. Lerner, Roberto. (1998). «The Drug Trade in Peru» Latin America and the Multinational Drug Trade (Palgrave Macmillan UK): 117–132. ISBN 978-1-349-26049-2. (Noiz kontsultatua: 2020-05-29).
  60. «OPTIONAL PROTOCOL ON THE INVOLVEMENT OF CHILDREN IN ARMED CONFLICT (OPAC)» Children’s Rights: 424–436. 2019  doi:10.4337/9781786433138.00057. (Noiz kontsultatua: 2020-05-29).
  61. Bloom, Mia. (2018-01). «Child Soldiers in Armed Conflict» Armed Conflict Survey 4 (1): 36–50.  doi:10.1080/23740973.2018.1482063. ISSN 2374-0973. (Noiz kontsultatua: 2020-05-29).
  62. International Bureau for Children's Rights, author.. Children and armed conflict : a guide to international humanitarian and human rights law.. ISBN 978-0-9865647-0-3. PMC 1016858307. (Noiz kontsultatua: 2020-05-29).
  63. Human Rights Watch (Organization). ([2008]). Child soldiers : global report 2008 : summary.. Coalition to Stop the Use of Child Soldiers PMC 774999355. (Noiz kontsultatua: 2020-05-29).
  64. a b (Gaztelaniaz) «Mortalidad infantil» Humanium (Noiz kontsultatua: 2020-05-29).
  65. «España en cifras 2019» www.ine.es (Noiz kontsultatua: 2020-05-29).
  66. Lekuona Antzizar, Idurre. (2019-05-24). «Atsolorra, euskal jaiotza-erritua. Ereñotzun jasotako testigantzak» Uztaro. Giza eta gizarte-zientzien aldizkaria (109): 5–26.  doi:10.26876/uztaro.109.2019.1. ISSN 1130-5738. (Noiz kontsultatua: 2020-05-29).
  67. «Definizioa Jaiotza-tasa gordina» eu.eustat.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-29).
  68. (Gaztelaniaz) «Definición de natalidad — Definicion.de» Definición.de (Noiz kontsultatua: 2020-05-29).
  69. «Indicadores CIPD» celade.cepal.org (Noiz kontsultatua: 2020-05-29).
  70. «El síndrome de la muerte súbita en lactantes (para Padres) - Nemours KidsHealth» kidshealth.org (Noiz kontsultatua: 2020-05-30).
  71. (Gaztelaniaz) Juan Cervera Borrás. 2016-01-03 (Noiz kontsultatua: 2020-06-01).
  72. Ixaka Lopez. 2020-04-02 (Noiz kontsultatua: 2020-06-01).
  73. a b c d (Gaztelaniaz) La representación del niño en los medios de comunicación. Huerga Y Fierro Editores 2000 ISBN 978-84-8374-155-9. (Noiz kontsultatua: 2020-05-29).
  74. Ackroyd, Peter (1990). Dickens. New York: HarperCollins, pp. 216-7

Kanpo estekak

aldatu