[go: up one dir, main page]

Haur Hezkuntza 0-6 urte bitarteko haurrek jasotzen duten nahitaezkoa ez den hezkuntza etapa da. Horren helburu nagusia 0-6 urte bitarteko haurren premiei erantzutea da, horretaz gain, haurrak bere gorputza ezagutzea, ingurune soziala ezagutzea, besteekin harremanetan jartzea eta haurren autonomia sustatzea lortu nahi dira etapa horretan.

Irakasle bat haur bati irakasten.

Haur Hezkuntzako etapa hiru urteko bi ziklotan dago banaturik; lehen zikloa 0-3 urte bitartean jasotzen dena da, bigarren zikloa, aldiz, 3-6 urte bitartean.

Haurrak ordura arte izan dituen harreman sozialak aldatu egingo dira Haur Hezkuntzan hasten denean. Ingurune berri bat da eskola haurrarentzat eta bertan adin bereko beste ume batzuk ezagutuko ditu. Hezitzaile edo irakaslearekin pasatuko ditu haurrak eskolan eguneko ordu gehienak, atxikimenduko pertsonarekin igarotzen duen denbora murriztuz joango dela. Hori dela eta, kasu batzuetan, eskolan hasteak gatazka egoerak sortarazten dizkie txikienei, horrek beldurra, abandonu sentsazioak... ekar baititzake. Haurrak aldaketa hori hobe har dezan, egokitze aldia egiten da gaur egun eskoletan.

Irakasleak kalitatezko harremanak ezarri behar ditu bere ikasleekin; segurtasuna, hurbiltasun fisikoa, maitasuna, konfiantza... sentimenduak transmititu behar dizkie.

Lehenengo Zikloa, 0-3 urte

aldatu

Bizitzako lehen urtean haurrak oinarrizko funtzio sentsorialak garatzen ditu. Erreflexuaz jokatzetik ekintza boluntarioetara igaroko da urte bete inguruko haurra; ibiltzeko ekintza boluntarioa ikasiko du, esate baterako.

Garai horretan haurrak inguruko pertsonekiko menpekotasun handia du. Eguneroko ekintzak egiteko beharrezkoa du helduaren presentzia. Janzteko,lotarako,oheratzeko...helduaren laguntza beharrezkoa du. Adin horretako haurra ez da hitzen bidez komunikatuko; keinuak,soinuak edota jarrerak erabiliko ditu bere nahiak eta beharrak adierazteko.

Bigarren urtean haurrak oreka eta koordinazioan aurrerapauso handiak emango ditu. Beste haurrekin jarriko da harremanetan eta autonomia handiagoa eskuratuko du. Horrez gain, esfinterraren kontrolerako urratsak ere ematen ditu.

Bigarren Zikloa, 3-6 urte

aldatu

Hirugarren urtean gorputzaren kontrola eskuratzen joango da umea. Hala nola, eskailerak jaitsi eta igotzeko gaitasuna edota jauziak egiteko gaitasuna eskuratuko du. Adin horrekin, umea ezezkotasun aldia sufritzen du, non une oro ezezko posturan kokatzen da, bere erantzun nagusiena ezezkoa da. Horrez gain, ikusmen-esku koordinazioa ia erabat kontrolatuta dauka, gorputzeko atalak ezagutzen dituela esan genezake.

Hirugarren urte horretan, haurrak ikiasteko imitazioa erabiltzen du baliabide moduan. Bi imitazio mota bereiz ditzakegu: alde batetik, imitazio zuzena, zeinekin eredua aurrean duela imitatzen duen, eta bestetik, imitazio diferitua, zeinekin eredurik gabe errepresentazio mentala egiteko gai den. Baliabide hori menperatzea izugarrizko aurrerapausoa izango da haurraren garapen pertsonalean. Adin horrekin, umea aho hizkuntza egituratzeaz gain, artikulatzen ere hasten da. Horretarako, izugarrizko garrantzia du helduaren laguntzak. Helduak hizkuntza errazten du haurrarentzako keinuak erabiliz. Umearen jakiteko gogoa pizten da hiru urterekin, eta gauzen zergatiaz galdetzen hasten da, bere ingurunea hobeto ezagutzeko gogoz.

Garai horretan, alderdi psikologikoak plasmatzea oso garrantzitsua da umearen garapen kognitiboa aurrera eramateko. Haur bakoitzaren alderdi psikologia plasmatzeko erak anitzak dira, besteak beste, jolas sinbolikoa, buztina edo pintura. (178)

Bigarren zikloak, lehenago aipatu dugun bezala, 3-6 urteko haurrak barne hartzen ditu. Ume askorentzat hori izango da beren lehendabiziko urtea eskolan. Ziklo horretarako ikusmolde pedagogikoa lehenengo zikloko bera izango da, hau da, jarduerak, jolasak eta esperimentazioa erabiliko ditugu helburuak barneratzeko. Horiek ebaluatzeko, lehenengo zikloan bezala, behaketa erabiliko dugu. Ziklo horretako haurrek krisiak sufritzen dituzte etapa batetik bestera pasatzerako garaian, humanismoak dio krisialdi hauek haurraren garapenean positiboak direla. Etapa batetik bestera pasatzeko egokitze prozesu bat behar da oreka lortu arte, hau da, hurrengo etapa menderatu arte.

Ziklo hauetako umeak ondorengo ezaugarriak dituztela esan dezakegu: esku kontrola, lateralitatea menperatzen dute, espazio nozioak (handi/txiki, goi/behe…) ezagutzen dituzte, objektuen ezaugarriak desberdintzen dituzte (handi/txiki, luze/motz, lodi/motz..), aho hizkuntza aberastu dute, berekoitasuna azaltzen dute eta ohitura sortak hartzen dituzte autonomiarako aurrerapauso bat izango dena.

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu