Terminator 2: Judgment Day
Terminator 2: Judgment Day (euskaraz Terminator 2: Judizio Eguna) 1991ko James Cameron kanadar zinema zuzendariaren zientzia-fikziozko filma da. The Terminator (1984) filmaren jarraipena da baina, aldi berean, film horrek ere Terminator 3: Rise of the Machines (2003) eta Terminator Salvation (2009) eta Terminator Genisys (Terminator Genesia, 2015) jarraipenak izan zituen. Bertan, Arnold Schwarzenegger, Linda Hamilton, Edward Furlong eta Robert Patrick aktoreek antzeztu zuten.
Estreinaldi garaian, filmak, konputagailuz eginiriko efektu bereziei zegokienez, sekulako aurrerapena ekarri zuen. Bestalde, lau Oscar Sari irabazi zituen: Makillaje onenaren Oscar Saria, Soinu onenaren Oscar Saria, Soinu edizio onenaren Oscar Saria eta Efektu berezi onenen Oscar Saria.
Argumentua
aldatu1995, Los Angeles. Sarah Connor (Linda Hamilton) John Connor (Edward Furlong) matxinatuaren ama ezkongabea erietxe psikiatriko batean sartuta dago. Urte batzuk aurretik, denbora-bidaiari batek makinak nagusi diren etorkizunean bere semea gizateriaren salbatzailea dela adierazi zion. Ordutik aurrera, Sarah gerlari antzeko norbait bilakatu eta John semea biziraupen-taktiketan entrenatu du. Arrazoi horrengatik, eroetxe batean sartu zuten. Etorkizuneko makinek T-1000 izeneko robot modelo hobetua igorri dute, John hil dezan, baina etorkizuneko gizakiek T-800 zaharkitua bidali dute, bizia babes diezaion.
Aktoreak
aldatu- Arnold Schwarzenegger: Terminator / T-800
- Linda Hamilton: Sarah Connor
- Robert Patrick: T-1000
- Edward Furlong: John Connor
- Earl Boen: Peter Silberman doktorea
- Joe Morton: Miles Bennett Dyson
Kanpo estekak
aldatu- Terminator 2: Judgment Day filmaren iragarkia ikusgai. Youtube.com (Ingelesez)
- Terminator 2: Judgment Day filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)